Amama eta
iloba Belengo Jesustxori bertsotan
Sehaska
aurrean Gabonetan kantetako bertso sorta, Aita Martzelek egina eta eskeinia.
Doinua:
Maritxu nora zoaz?
- Ondo etorri, Jesus,
zerutik lurrera
-Aitarengandik nator
zuok salbatzera.
-Zer Salbatzaile zara
jatsirik hain behera?
-Danean izan nahi dot
Nik zuon antzera.
2
- Aitita-amamak gara
gaixo ta
alargun
- Zuek
danok eta Nik
zer antza
daukagun!
-
Zahartzaroan Zurekin
egin gara
lagun
- Alkar behar dogu ta
alkar maite daigun.
3
- Jesus, jaio zinan Zu
antxina Belenen
-Nunahi jaio nahi neuke
han izan zan lehenen.
- Graziz jaio zaitezan
prest gaukazuz hemen
- Poza dagon lekuan
hantxe dago Belen.
4
- Hain haundi zareana
hain txiki egina!
- Gizon izatea da
nire atsegina.
- Hau, sinistu nahi eta
sinistu
ezina!
- Bai, nire
maitasunez
beteko
bazina.
5
- Zorionak bihotzez
Belengo Mutiko!
- Ez al nozue zuek
bakarrik itziko.
- Zeuk batu gaituzu ta
jarri Zeu erdiko
- Halan izan dedila
orain ta betiko.
6
-Gurean deutsugu gaur
Jaiotza prestatu
- Zuen artean pozik
hartzen dot ostatu
- Jesus, senitarte hau
arren, bedeinkatu
- Bakez ta pozez
danok
daigula ospatu.
7
- Zure zain egon gara
hainbeste denpora
- Aitak esanda nator
gaur zuen ondora.
- Inork hartu nahi ezta
herritik kanpora...
-Gaixo,zaharren artean
han nago gustora!
8
- Zoriona itzita
zatoz arriskura
- Horra munduak Niri
zer deustan ardura!
- Lagunduko deutsugu
nahi dozun modura
- Sartu poza, negarra
dagoan lekura.
9
- Lagun izan zenduzan
Jose ta
Maria
- Eta
aingerutxoak
talde
kantaria.
-
Bedeinkatu egizu
gaurko
afaria
- Zeu zara
behar dogun
gure pozkaria.
10
- Gure artean zara
gaur bizitzen
jarri
- Hau bai dala
guretzat
benetan pozgarri.
- Egizko zoriona
deuskuzu ekarri
- Zugaz sentitzen gara
geu be jaiobarri.
11
- Zeu jaio zarala-ta
saltoka gizonak
- Hara zenbat gaituan
maite Jesus onak!
- Jesusen izenean
danoi
zorionak!
- Eta ondo
ospatu
aurtengo
Gabonak.
12
- Aintza zeru goietan
Jainko haundiari!
- Txalopin txalo Jesus
jainko txikiari!
- Ospe ta
gora Jose
eta Andra
Mari!
- Agur ta
zorionak
mundu guztiari!!!
A.Martzel
No hay comentarios:
Publicar un comentario