Páginas

viernes, 30 de noviembre de 2018

Lau bertso nire herriko zaharrei

Hasi dira Arratian Jubilatuen Alkarteak euren urteko ospakizunak egiten. Sarritan mezea edo otoitzaldia be izaten dabe. Hona, egun horretarako, oso aproposak izan daitekezan bertso batzuk.



Sasoi batean indartsu ginan
gaur nahiko apaldu gara,
bazirudian mundua jango
genduala eta hara:
urteen zama gainean eta
onenak emonak jada;
halan be Jaunak isuriko dau
grazia bihotzetara,
bide hau pozik egin dagigun
goian jarriz begirada.


Lehenago gorantz etorri ginan,
orain pixka bat gainbehera;
hau da bizitzak daukan legea,
haren betiko joera;
gure ondoan agertzen zara,
Jauna, Zu beti onbera,
zure laguntzaz ez da izango
hain gogorra ibilera,
hau amaitzean zure etxean
dogu betiko bilera.


Lerro txikitan batuko dogu
egun honen dosierra,
baina denbora igeska doa,
hain dau ibili lasterra!
Martxa honetan jo behar dogu
amaierako bazterra…
Halan be hemen emon nahi dogu
oraindik  mahikoa gerra:
urteetako jakituriaz
hor daukagu lan ederra.


Miresten dogu bene-benetan
zuen guztion ekintza,
horregaitik gaur bertso gozotan
zuok omentzen gabiltza;
sentimendua kantu bihurtuz,
airean hegaz da hitza.
Nik gogoratu nahi neuke zuen
urteetako emoitza,
eta Jaunari agertu hemen
esker oneko otoitza.

Iturria: Luis Baraiazarra, Karmel aldizkaria 287 (2014) 109-110. or, Guk apurtxo bat moldatua.


No hay comentarios:

Publicar un comentario