Zeanuriko umeak San Isidrotan |
Gogoetak
Beti egon dira
krisi sasoiak. Bibliako lehen liburuan, Hasierako liburuan, Faraoia (gaur egun
Obama edo) eta Jose amets baten gainean dabiz berbetan. 7 behi argalek 7 behi
lodi jaten ebezan amets haretan. Inork ezin asmatu ametsaren esangurea eta
azkenean Jose da azalpena emoten dauena. Behi bakoitza urte bat zan. Lodiak
ugaritasuna eta aurrerapena, argalak gosea eta eskasia, urte ederrak ahaztutera
be eroango ebezenak, jango ebezenak.
Krisi
bakoitzak bere eragina izan dau gure herrietan. Lehen, oinez edo tranbian,
fabriketara, herriak hutsituz. Orain, kontrako joera be badago. Batzuk guregana
datoz lasaitasun bila, beste batzuk etxeak merkeagoak zirelako.
Gure
herrian be igarri dira aldakuntzak.
Herriko
bizimoduak baditu bere bentajak. Auzotarren bizimodua, izateko eta bizitzeko
modua. Agur esateko ohitura. Bentana bat luzaro itxita badago arduratu,
erosketak eroateko lagundu, auzokoari lagundu soloan edo ortuan, gaixoa
bisitatu.
Umeak
ere gurean libreago dabiz kalean eta naturagaz hartuemonetan. Olgetako beste
era bat.
Ardurak ere badira.
Erdera
zelan nagusitzen dan gure plazan, gure umeengan.
Betiko
bide zabal batzuk orain itxita ikusten ditugu.
Ondareari
begira, pintadak ermitetan edo frakingaren arriskua gure inguruan.
Nekazari
eta labradoreen zahartzea, ordezkapen naturala egiteko arazoak. Zeanurin, 12 bat baserritar dagoz abeltzaintzatik edo nekazaritzatik bizi diranak, Bizkaia Irratiaren arabera.
Bizkaiko
Eleizeak be Bilboren aldeko apustua ez dakit ez badau egin, herri txikiak
bigarren mailan itxita, bide barriak zabaltzeko bildurrez.
Emakumeen
zeregina, baloratzekoa dana, kontuan hartzekoa, eskertzekoa, herrian eta
parrokian.
Beharra eta otoitza, fedea eta bizitza
Jarri
daigun ba gure bizimodu guzti hau, bere gauzak onak Jainkoa bedeinkatu dagizan,
eta gure ardurak, Jainkoak argitu gaizan.
San
Isidro dogu lagun Jainkoaren ondoan. Berak argitu gaizala gure beharragaz
batera gure otoitzak ez dagian izan etenik. Beharra eta fedea uztartu daiguzan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario