Atzo aurkeztu zan Arratiako Pastoral Batzordean Arratiako
boluntarioen ganeko azterketa.
Helburua Arratiako Parrokietako Boluntarioen errealitatea
ezagutzea izan da.
Horretarako, Arratiko herri bakoitzeko pertsonekin
elkartu dira ikerketaren egileak, herriz herri eta parrokiaz parrokia egoear
ezagutzeko.
Herri bakoitzeko ordezkariekin bilerak 2013ko Ekainean
hasi eta 2014ko Martxoan amaitu dira.
Jasotako Datuak:
¤
Pertsona boluntarioak herriz herri
¤
Arlo bakoitzean inplikatutako pertsona
kopurua
¤
Herriz-herri ondorengo taldeetan parte
hartzen duten pertsonen datuak jaso dituzte:
¤
¤
Pastoral Batzordea,
¤
Liturgia Taldea,
¤
Famili pastoraltza,
¤
Katekesia,
¤
Gazteak eta gaztetxoak,
¤
Caritas,
¤
Ekonomi Batzordea,
¤
Organistea,
¤
Koruek,
¤
Garbiketa taldeak,
¤
Bizian Gora,
¤
Mantenimendua,
¤
Mezatarako pt aurkezpen egileak, eta,
¤
Los Rios misio aldizkariaren
zabaltzaileak.
Etorkizunari begira lehentasunak eta prioridadeak ere
jaso dituzte.
230
pertsonatik gora dabiz boluntario lanetan Arratiako Eleizetan, eta datu honen
garrantzia azpimarratu dute aurkezleak.
Herriz herri eta arloz arlo batutako informazioa eman
ostean, aurrera begira egileek puntu batzuk zehaztu dituzte, informazio
emaileen eritziak jasoz:
1.-
Liturgi arloan
¨ Zein
motatako formazioa behar da?
¨ Zenbat
ordu?
¨ Pertsona
gehiago sartu behar dira talde honetan?
¨ Zein
herritan? Nortzuk?
¨ Arratia
mailako koordinazioa egokia da?
2.-
Gaztetxoak eta gazteak
¨ Jaunartzea
egin ondoren parrokietan jarraitzeko aukera ematen ahal zaie gazteei?
¨ Gazte
talde desberdinak daude Arratian… zein da beraien arteko koordinazioa…
ezagutzen dira?
¨ Zer
eskaini behar/ahal diegu gazteei?
3.-
Katekesia eta Familia pastoraltza
¨ Gurasoei
errekurtso gehiago erraztu behar zaizkie?
¨ Gurasoekin
egiten den lana hobetu behar da?
¨ Jaunartze
ostean badago aukera erakargarririk?
¨ Taldea
bultzatu eta indartu behar da, nola?
4.-
Caritas
¨ Egiten
den lan ederra ezaguterazi
Ikerketaren egileak holan bukatzen dute euren aurkezpena:
Eskerrik asko Arratiko parrokietako boluntario zaretenon errealitatea
adieraztearren.
Guk eurei eman nahi dizkiegu gure esker ona landu duten
azterketa eder honegaitik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario