Páginas

miércoles, 1 de enero de 2014

Urte barri barri 2014!

Urte barri barri txarri belarri

daukonak ez daukonari


intxaurtxu bat, hiru gaztaina, Mari Montaña...

nik ez daukot eta niri!

Urte zaharra joan da, barria etorri,

ni ez noa hemendik ezer hartu barik.

Señorita una, señorita dos,

deme un aguinaldo por amor de Dios!



Eske kopla honegaz 2013 urtea agurtu eta 2014 urte barriari ondo etorria emon gura deutsagu Arratia.tk blog honetatik. 
Terralak Izaro ezkutatzen dau, baina hantxe dago.
Lainoak ere inoiz Gorbeia gordeten dau, baina hantxe dago.
Argituko dau! Izan bihotz! 



"Bedeinkatu zagizala Jaunak, eta zaindu.
Agertu deizula Jaunak bere arpegi argia.
eta errukitu daitela zutzaz.
Agertu deizula Jaunak bere arpegia,
eta emon bere bakea". (Zenbakiak 6) 





Agur urte bat, barria dator
kanta “urte barri barri”,
joan jakuna gogoz eskertu
ondo_etorri barriari;
bake bidean emon pausua
Ziortzara Bolibartik,
gure uste ta konfiantza
jarri Jaunagan bakarrik.


Barri Onaren irakurketan
bost minutu egunero
Urkiolara errogatiban
joateko pozik gero.
Uda sasoian umorez bete
trikia eta pandero
ermita eta santu guztiei
errezatuz bero bero.


Pobrea eta apala dana
inoiz ez dagigun saldu,
elizan eta gero etxean
fededun legez azaldu,
esperantza ta maitetasuna
indartu eta ez galdu:
Jesus laguna ta barri ona
sakondu eta zabaldu.


Ez eizuz itxi urte barrian
ardura ta kezka denak,
beti bezala josiko ditu
poz, samin, kanta ta penak,
horrek guztiak batzeko hari
fedearen salbamena,
alperrik dogu urtea_aldatu
aldatu barik sistema!

No hay comentarios:

Publicar un comentario