Páginas

martes, 1 de noviembre de 2022

Urtean zeharreko 32. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.



                       

                              

URTEAN ZEHARREKO XXXII. DOMEKEA - C

ELEIZBARRUTIAREN EGUNA:

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on,  Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Liturgi urtearen azkenetan gagoz. Eta gaur entzungo dogun Jaungoikoaren Berbeak mundu honetako gure azkenari begira jarten gaitu: gure geroari eta Jaunagan izango dogun amaibako bizitza zoriontsuari begira.

 

Gaur, Eleizbarrutiaren Eguna ospatzen dogu eta Bizkaiko Elizan VI. Ebanjelizatze Egitasmoan batez ere 4 Erronka ditugu OSPATU, IRAGARRI, ZERBITZATU eta guzti hori ALKARTEAN. Bizkaiko  kristau-alkartea Jesusen bidetik alkarregaz pausoak emotera deitua dago. Espirituak gidatu dagiala gure ibilbidea.

 

            Abestuz hasi dagigun Eukaristia.

 

            "Bizkai elizan seigarren plana…”

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, autortu dagigun orain apaltasunez, gaiztakeriak eta pekatuak gugan dauken eragina. Eta Jaungoikoak eskeintzen deuskun bizia bete-betean onartu dagigun:

 

            - Jesus Jauna, benetako biziaren iturria zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna,  munduko gatxa,  pekatua eta  heriotzea  garaitu dituzuna.  KRISTO,    E.

 

            - Jesus Jauna, gure itxaropena eta zorion betea zaituguna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

2 Mak 7, 1-2. 9-14:

 

            Zazpi anaia eta euren ama Jaungoikoaren Legea zapaltzera behartu nahi ditue. Baina, honeek oinazea eta heriotzea bera nahiago izan ditue, euren fedea ukatu baino.

 

Erantzun-Salmoa:  16. Salmoa

 

            Jaunagan betiko bizitza zoriontsua itxaroten dogulako, abestu daigun : Jauna dogula gure argi eta salbamen.

 

 "Jauna dot  argi eta salbamen"

 

2 Ts 2, 15 - 3, 5:

            San Paulok Tesalonikako eliztarrei zuzendutako berbak geuri iragarriko jakuz orain, gure bihotzak poztu dagiguzan.

Lk 20, 27-38:

            Jesusen aldian, saduzeo eta farisearren artean eztabaida bat egoan: lehenengoek ez eben sinisten hildakoen biztueran, farisearrek ostera, bai. Jesusek argi esango deusku hildakoak Jaunagan biziko dirala.

            Goratu dagigun biziaren Jaungoikoa, "Aleluia" abestuz.

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, zuzendu deioguzan geure eskariak gu guztiok bizitza betea izatea nahi dauan Jaungoiko Aitari:

 

-       Gure Eleizbarrutiaren alde. Bertako kideok, alkartasun eta ardurakidetasunean biziz, Barri Onaren zerbitzari eta itxaropenaren lekuko izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-       - Munduko gizon eta emakume guztiok, norberagandik hasita bideak erraztuaz, gure artean bakean bizitzeko ahaleginak egin dagiguzan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-       Indarkeriaren biktimen alde. Jasandako oinaze bidegabea autortu daigun, euren eskubidean berreskuratu daiezan eta bizikidetzan egin daikien ekarpena autortu deiegun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-       Gu guztion alde; gure bizitzak beste bizitza oso eta zoriontsuago baten hazi izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

           

            Biziaren iturri zarean Aita ona, entzun gizon eta emakume guztien alde egin deutsugun otoitza eta emon guztioi zure biziaren betea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 OHARRA GERNIKALDERAKO

Gabon-Eguberrien barria haizatu: Ana Berrizbeitiaren gogoeta Gernikan

Martitzenean, azaroaren 8an, arrastsaldeko 7:30etan Gernikako Andra Mariko lokaletan

OHARRA ARRATIARAKO:

Aita Santuak  izendatuta, datorren domekan MUNDU MAILAKO POBREEN EGUNA ospatzen dogu eta Arratiako Caritasek pobreziaren egoeraz gure kontzientziak astindu nahirik  ekintza batzuk antolatu ditu:

 

-       Zapatuan  azaroak 12 eliza guztietan, eguerdiko 12 etan, gure lozorrotik itzartu gagizan kanpaiak  joko dira.

 

-       Zapatuan baita Lemoako kiroldegian arrastiko 6etan jaialdia. Danok gagoz gonbidatuta.

 

-       Domekan , azaroak 13,  eleizkizunetan pobrezian bizi direnakaz bat egingo dogu otoitzean eta hausnarketan.

  AZKEN AGURRA

            Senideok, bere Berbaz eta Gorputzez janaritu eta indartu gaitu biziaren Jaunak. Goazen orain, eta biziaren aldeko agertu gaitezan geure jokabide eta ekintza guztietan.

            "Eskerrak bihotzetik."




                                                           URTEAN ZEHARREKO XXXII. DOMEKEA - C

ELEIZBARRUTIAREN EGUNA:

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on,  Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Liturgi urtearen azkenetan gagoz. Eta gaur entzungo dogun Jaungoikoaren Berbeak mundu honetako gure azkenari begira jarten gaitu: gure geroari eta Jaunagan izango dogun amaibako bizitza zoriontsuari begira.

            Hoy celebramos el día de la Iglesia Diocesana y como Iglesia de Bizkaia en el Plan Diocesano de Evangelización tenemos sobre todo 4 Retos importantes: CELEBRAR, ANUNCIAR LA BUENA NOTICIA DE JESÚS, SERVIR y todo esto en COMUNIDAD. La comunidad-cristiana de Bizkaia, queremos caminar juntos siguiendo los pasos de Jesús. Que el Espíritu ilumine y aliente nuestro caminar.

            Abestuz hasi dagigun Eukaristia.

 

            "Bizkai elizan seigarren Plana  "

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, autortu dagigun orain apaltasunez, gaiztakeriak eta pekatuak gugan dauken eragina. Eta Jaungoikoak eskeintzen deuskun bizia bete-betean onartu dagigun:

 

            - Jesus Jauna, benetako biziaren iturria zareana. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna,  munduko gatxa,  pekatua eta  heriotzea  garaitu dituzuna.  KRISTO, E.

            - Jesus Jauna, gure itxaropena eta zorion betea zaituguna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

2 Mak 7, 1-2. 9-14:

            Zazpi anaia eta euren ama Jaungoikoaren Legea zapaltzera behartu nahi ditue. Baina, honeek oinazea eta heriotzea bera nahiago izan ditue, euren fedea ukatu baino.

            La fe cambia la visión de la muerte; por eso tiene sentido dar la vida.

 

Erantzun-Salmoa:  16. Salmoa

            Jaunagan betiko bizitza zoriontsua itxaroten dogulako, abestu daigun : Jauna dogula gure argi eta salbamen.

            Nuestra vida está segura en manos de Dios. El escucha nuestra súplica. Cantemos al Dios que es nuestra luz y salvación.

 

 "Jauna dot argi eta salbamen"

 

2 Ts 2, 15 - 3, 5:

 

            San Paulok Tesalonikako eliztarrei zuzendutako berbak geuri iragarriko jakuz orain, gure bihotzak poztu dagiguzan.

            Pablo apóstol, exhorta a los cristianos de Tesalónica, a perseverar en la fe y a vivir en la esperanza.

 

Lk 20, 27-38:

            Jesusen aldian, saduzeo eta farisearren artean eztabaida bat egoan: lehenengoek ez eben sinisten hildakoen biztueran, farisearrek ostera, bai. Jesusek argi esango deusku hildakoak Jaunagan biziko dirala.

Jesús proclama que Dios, es un Dios de vivos, no de muertos y que está de parte de la vida.

            Goratu dagigun biziaren Jaungoikoa, "Aleluia" abestuz.

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, zuzendu deioguzan geure eskariak gu guztiok bizitza betea izatea nahi dauan Jaungoiko Aitari:

 

-       Gure Eleizbarrutiaren alde. Bertako kideok, alkartasun eta ardurakidetasunean biziz, Barri Onaren zerbitzari eta itxaropenaren lekuko izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-       Por todos aquellos que tienen responsabilidad de los pueblos y naciones: para que actúen y trabajen con justicia y lealtad.  Eskatu deiogun Jaunari.

 

-        Por las víctimas de la violencia, para que encuentren en nuestra comunidad cristiana compasión por el sufrimiento injusto padecido, solidaridad en la restauración de sus derechos y reconocimiento de su aportación a la convivencia. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-       Gu guztion alde; gure bizitzak beste bizitza oso eta zoriontsuago baten hazi izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Biziaren iturri zarean Aita ona, entzun gizon eta emakume guztien alde egin deutsugun otoitza eta emon guztioi zure biziaren betea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


  OHARRA GERNIKALDERAKO

Gabon-Eguberrien barria haizatu: Ana Berrizbeitiaren gogoeta Gernikan

Martitzenean, azaroaren 8an, arrastsaldeko 7:30etan Gernikako Andra Mariko lokaletan


AVISO PARA ARRATIA:

 

El próximo domingo día 13, celebramos el 6º DIA MUNDIAL DE LOS POBRES

 Cáritas Arratia respondiendo a la llamada  del Papa  ha organizado diversas actividades.

 

-. Sábado 12, a las 12 del mediodía repique de campanas en toda Arratia, para  que tomemos conciencia de la pobreza que viven nuestros hermanos.

 

-. El mismo  sábado en el Polideportivo de Lemoa el festival  a las 6 de la tarde

 

-. Domingo, 13, en todas las Celebraciones, oraremos y reflexionaremos ante esta situación

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok, bere Berbaz eta Gorputzez janaritu eta indartu gaitu biziaren Jaunak. Goazen orain, eta biziaren aldeko agertu gaitezan geure jokabide eta ekintza guztietan.

            El Señor nos ha alimentado con su palabra y la eucaristía. Que sea Él quien nos de fuerzas en su seguimiento

            "Eskerrak bihotzetik." 





           







URTEAN ZEHARREKO XXXII. DOMEKA ‑ C


            Makabearren liburutik (2 Mak 7, 1‑2. 9‑14)

     Egun hareetan, preso hartu ebezan zazpi anaiak eta euron ama; legez galazota egoan txerrikia jatera behartu guran, zigortu egin ebazan erregeak, idi zilezko ugelez.
     Anaia zaharrenak honan berba egin eban, danen izenean: «Zer nahi dozu gugandik? Prest gagoz bizia emoteko, gure asaben Legea oinperatu baino lehenago».
     Bigarrenak ere, azkenetan egoala, honan esan eutson: «Zuk, gaizkiletzar horrek, oraingo bizia kentzen deuskuzu; baina izadiaren erregeak biztu egingo gaitu betiko bizirako, Haren Legeagaitik hilten garanok».
     Gero, irain olgetan hasi ziran hirugarrenagaz; mihina atarateko eskatu eutsoen, eta harek berehala atara eban, eta eskuak ere adoretsu luzatu zituan. Eta gizon lez berba egin eban: «Jainkoagandik daukadaz gorputz atalok, eta Haren legeagaitik gitxitzat daukadaz; ziur nago, barriro ere hartuko dodazana Hagandik». Harrituta itzi ebazan erregea eta honegaz egozanak, oinaze minak huskeritzat eukazan gazte adoretsu harek.
     Hau hil zanean, neke bardinak emon eutsoezan laugarrenari, eta azkenetan egoala, esan eban: «Balio dau gizonen eskuz hilteak, Jainkoak biztuko gaituala itxaroten dogu‑ta. Zuk, ostera, ez dozu izango bizitza­rako bizterik».     

Erantzun-salmoa       Sal 16, 1-15

Jauna dot argi eta salbamen.

     Entzun, Jauna, nire zuzenbidea,
aditu egizu nire deiadarra;
hartu belarriz nire arrena,
guzur bako ezpanona.
     Nire pausoa zure bideetan sendo dot tinkatu,
nire oinak ez dira lokatu.
Deika naukazu, Jainko, entzuten nozulako,
hurreratu egidazu belarri hori,
nire hitza entzun egizu.
     Gorde nagizu begi-ninia bezala,
zure egoen kerizpeak ezkutatu nagiala.
Nik, barriz, zuzentasunean, zure begitartea dot ikusiko,
esnatzean zure aurpegiaz naz aseko.

            San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei (2 Ts 2,15 ‑ 3,5)

     Senideok: Jesukristo gure Jaunak eta Jaungoiko gure Aitak poztu dagiezala zuen bihotzak, eta sendotu zagiezala egite eta berba on guztietarako; Jainko gure Aitak hain maite izan gaitu, eta grazia hutsez emon deusku betiko poza eta zorionaren itxaropena.
     Gainerakoan, senideok, egizue otoitz gure alde, Jaungoikoaren berbea zabaltzen joan dadin aurrerantzean ere, eta ospez hartua izan dadin, zuen artean lez, eta gu onik atara gagizan gizon oker eta gaiztoen eskuetatik, sinismena ez da-ta guztiena. Leiala da Jauna; Berak sendotuko zaitue eta gaiztoagandik gordeko. Uste osoa daukagu Jaunagandik, guk agin­dutako guztia egiten dozuela zuek, baita egingo ere. Jaunak zuzendu dagizala zuen bihotzak Jaungoikoa maitatzera eta Kristogan itxaropena izatera.       

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 20, 27‑38)

     Aldi haretan, hurreratu ziran Jesusengana saduzear batzuk, berbizterik ez dagoala dinoen horreetakoak, eta [itaundu eutsoen: «Maisu, Moisesek hau itzi euskun idatzita: "Norbaiti anaia hilgo balitxako, seme‑alabarik itzi barik, hartu bei hildakoaren anaiak emazte hori, eta sortu beioz ondorengoak bere anaiari». Zazpi anaia ziran behin. Ezkondu zan lehenengoa, eta seme‑alaba barik hil zan; bigarrena eta hirugarrena alargunagaz ezkondu ziran, eta, holan zazpirak seme‑alaba barik hil zi­ran. Azkenik, hil zan hareen emaztea ere. Andra hori, hilen berbiztean, hareetariko zeinen emaztea izango da?»]
     Jesusek erantzun eutsen: «Mundu onetako gizon­‑emakumeak ezkondu egiten dira; baina beste mun­duan eta hilen berbiztean parte izatea merezi dabenak ez dira ezkonduko; hil ere, ezin dira hil, aingeruak lakoak dira eta Jainkoaren seme, berbiz­tearen seme diralako.
     Eta hilak berbiztu egiten dirala, hori Moisesek berak adierazoten euskun, harako sasian jazoaz, Jaunari Abrahanen Jainko, eta Isaaken Jainko, eta Jakoben Jainko deitzen deutsonean. Ez da, beraz, hilen Jainko, biziena baino; Harentzat bizirik dagoz-ta guztiak».    




No hay comentarios:

Publicar un comentario