Bego Manterola argazkia |
hamabi garren
urtean
gabonillaren
hogeitabosta
Natibitate
egunean
Altzuste auzoko
baserri baten
Lezea deitzen dan
etxean
ama Margari
negar-pozetan
aita Antonio
baztarrean,
arratsaldeko
zazpirak ziren
mundura argitu
zanean.
Esteban abadetuta |
Angune auzotik
seminariora
ume koskor baten
eran
lehenengo urteak
Artean eta
gerokoak hor
Araban
lurralde horretan
Obispo Jauna
Mateo Mujika ei
zan
hogeitahamasei,
gerra aurreko,
bagillak eguna
seian
Gasteizeko
katedralean
ordenau zan Don
Esteban.
Gerra garaian Araba
aldean
hasi zenuen
karrera,
hiru bat urte
egin ondoren
Bolibar zure
aukera
indar biziaz
babestu zendun
fede sendoko
jarrera
musika arloan
organista lez
maixu argia
gainera
hamabi urte egin
ostean
agertu ziñen
Dimera.
Ipiñako eskolako lagunekaz |
Parroko jauna ni
monagillo
joaten nintzen
mezatara
garai hartako
sermoi sutsuak
sortzen euskuen
ikara
baina ate-joka
zetorrenari
lagundu
edozertara
gizalditxo bat
osaptu dozu
gizon zintzoen
erara
hartu egizu
guztion partez
esker onen
besarkada.
Dima, 2013-01-20
No hay comentarios:
Publicar un comentario