Bihotza
Jainkoaz bete
Senidea
bihotzez maite
Abendualdi honetan gabonetarako bidea hasi
dogu, sehaska huts baten inguruan alkartu gara, bertan egongo da Jesus umea
eta.
Abendualdi honetan bihotzak
Jainkoaz bete lagunok!
Bihotza. Zorion egarri, zorion gose. Beti izan da holan.
Zelan eskuratu, zelan bete?
Gaur egungo giro nahasian,
krisiaren golpe astunen azpian,
zelan bete, zerez bete bihotza?
Batzutan kontsumoeraz, gauzak pilatuz.
Besteetan ondo
geratu gura, ospea, agintea.
Arratiako Elizak
Jainkoaz betetzera
gonbidatzen deutsue.
Misterioa da, badakigu.
Baina bere berbea badogu, irakurri
dagigun.
Pobreengana urreratuz.
Otoitza gehituz.
Bete Jainkoaz.
Jainkoa guregana makurtu da.
Ume itxuran
hurreratu jaku.
Gu haren parera jasoteko.
Zerua zabaldu jaku.
Guregan etxe
eskatu dau Jainkoak, Jainko apalak.
Ez deiogun atea itxi, atea sarratu.
Senidea
bihotzez maite
Senidea. Etxekoa. Ezaguna. Ezagunegia behar bada. Familiakoa.
Urrunekoa, ezezaguna, danok Jainko beraren seme-alaba.
Caritasek ere dei hori egingo deusku abendualdiaren amaieran.
Bihotzez.
Adimena argituz, eskuak zabalduz.
Alkartasuna
bai, justizia inoiz ahaztu barik.
Gogoeta bat izango dogu, Gaspar Martinez
laguntzaz:
Ekonomia gizakiaren zerbitzuan jarri.
Krisi egoera honetan,
munduko
herri askok bizi daben egoera larri betikoan,
gure senide misiolariak kontuan
izanik.
Eta esperantzaz blai.
Abendu meza dogu zain.
Arratiako katekesi talde guztien
laguntzaz, 240 ume eta familia.
Bitoriano Gandiagaren letrak,
Pello Zabalak
musikatuta,
guk geure erara aurkeztuak, onduak.
Otoitz, garrasi profetiko,
esperantzazko kantu.
Bihotza
Jainkoaz bete
Senidea
bihotzez maite
Eta ezaugarri legez,
sehaska hutsaren ondotxuan,
Jesus umea onartuko dauan estalpearen ondotxuan,
ezaugarri bat jarriko dogu:
Biblia bat,
zabalik,
hitza eta bizitza uztartu
gurean.
Ondoren, danon artean,
bertso bat kantatuz otoitz egingo dogu.
Abenduaren lehen domekan
altza ta jaso burua,
erne egonda, otoitz eginaz
zabaldu jaku zerua:
Lurrean, barriz, sehaska hutsik,
noiz helduko umetxua:
Abendu hontan, arratiarrok
gabon dogu helburua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario