Páginas

viernes, 14 de diciembre de 2012

1000 sari banatuko ditu misiolarien aldeko tonbola solidarioak Igorren


1000 sari baino gehiago banatuko ditu misiolarien aldeko tonbola solidarioak Igorren aurten ere. Zabalik egongo abenduaren 14ean, barikuan hasita, abenduaren 23ra arte.


Urteotako ohitura dogu hau Igorren, eta huts egin barik, aurten ere zabalik dago tonbola solidarioa. Euro baten txartela erosiz sari ikusgarriak eskuratu daitekez.

Sariak eurak era bitara lortzen dira. Hamahiru andra martitzenero batzen da esku lanak egin eta tonbolan opari moduan jartzeko: erropak, amantalak, neskatil jantziak etab. luze bat.

Beste opari sorta handi bat  Igorreko dendari, enpresa eta familiek emoten dabez dohan.

Aurten milatik gora sari dagoz. Eta sari bako boletoa eta ez da bota behar, otzara baten zozketean sartzen da-eta tonbola itxi ondoren.

Ekintza honetatik ataraten dan dirua misiolari igorreztar birengana bideratzen da: Maribel Egiluz, Congon dabilena, eta Juanita Agirre, Perun bizi dana.

Tonbola solidarioa antzinako Andra Mari liburudendan dago, Caja Laboral Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxaren artean.