Páginas

miércoles, 20 de junio de 2012

Areatza: zabalik dago Arratia Palenque erakusketa misiolaria

Areatzako ludotekan, herriko plazaren erdi erdian, zabalik dago Arratia Palenque alkartasun zubiak eregiten erakusketa misiolaria. Domekarra arte egongo da ikusgai, eta edozein ordutan joan daiteke bertara. Ittxita aurkitu ezkeroz, eskatu giltza Jubilatuen tabernan, plazan bertan. Ordu nagusietan boluntario taldeak dagoz harrera egin eta erakusketa zaintzeko.

Areatzako Udalaren laguntzaz eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesaz, Arratiako Elizak eratu dau erakusketa ibiltari hau: 23 panel erraldoi alkartasun historia hau testu labur eta argazki erraldoiez azaltzeko.

Ikusleek parte hartzeko aukerea daukie Kiniela misiolaria bete eta bidezko merkataritzazko otzara eder biren zozketan parte hartzeko.

Areatzatik Arantzazura joango da erakusketea San Pedrotan, holan amaituz bere ibilbidea Arratiako bailaran. Dana dala, baliteke ez izatea bere azken egoitza, informatu deuskuenez.

Josu eta Benja, Areatzako alkate eta kultura zinegotziak

No hay comentarios:

Publicar un comentario