Páginas

martes, 26 de marzo de 2024

Pazko domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.
  




                                                            JAUNAREN BIZTUERAKO PAZKO-DOMEKEA

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

Pazko jai handi honetan, egun on!

Kristo biztu da. Aleluia! Egun santua da guztiontzat, gure jairik handiena dogu Pazko eguna.

            Bart, gaueko elizkizunean, barri pozgarri hau emon jakun: "Zuek bilatzen dozuen Jesus biztu egin da! Ez dago hilobian". Elizeak orain bi mila urte jaso eta harrezkero urtero ospatu dauan barri on pozgarri honek batu gaitu altara inguru honetara. Prestau daiguzan gure gogo-bihotzak urteko eukaristiarik nagusienean parte hartzeko.

 

   "Biztu da Kristo, aleluia..."

 

BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA

 

            Atzo gauean bedeinkatutako uraz txipriztinduko gaitu orain abadeak. Ur honek pekatuen parkamenerako emon jakun Bateoa gogoratuko deusku eta orduan hartutako grazia barriztauko dau gugan.

   (Ur bedeinkatuaz txipriztindu)

 

                                                           Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gaizala pekatutik

                                                           eta, Eukaristia honen bidez,

                                                            bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.

 

Abestia:  Hartuko dogu ura pozik...

 

 

AINTZA ZERUETAN

 

   Jauna biztu dalako pozez gainezka, kantau dagigun gure Jaungoikoaren aintza.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 10, 34a. 37-43:

 

   Pazkoaldi osoan zehar, lehenengo irakurgaia Apostoluen Eginak deitzen dan liburutik hartzen da. Apostoluen esana gure fedearen oinarria da. Euren antzera, izan gaitezan geu ere Kristo biztuaren testigu.

 

Erantzun-Salmoa: 117. Salmoa

 

            Poztasunez beterik bat egin daigun salmisteaz gure eskerrona adieraziaz

 

"Hau eguna hau Jaunak egina, gure poza ta gure atsegina."

 

Kol 3, 1-4:

   San Pauloren bizitza guztia Kristo bizi dala iragartea izan zan. Bateatuta gagozanok, Jesusen biztueratik bizi gara eta ezin geintekez bizi geuk nahi dogun lez, Jesusen erara baino.

 

Jn 20, 1-9:

   Prestau gaitezan Ebanjelioa entzuteko: Jesusen biztuerea iragarriko deusku. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia"-ren kantu alaiaz.

 


SINISMENA AUTORTZEA

 

   Gure sinismenaren oinarria Kristo berbiztua da. Eliza osoagaz batera, autortu daigun guztiok alkartzen gaituan fede hori.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Senideok: hilen artetik biztu dana gure artean dago. Bera bitarteko dogula, aurkeztu deioguzan gure eskariak Jaungoiko Aitari:

 

   - Elizearen alde: askatasun guztiaz, mundu osoan zehar, iragarri dagiala Jesusen biztuerearen barri pozgarria. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   - Itxaropentsu bizi dogun une honetan, bake zuzen eta iragankorra izan daigula eta gu guztiok bake-egileak izan gaitezela eguneroko bizitzan.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   - Gaixoen alde, minez bizi diranen alde, baztertuta eta zapalduta sentitzen diranen alde:  euren nahigabea eta ezina, poz eta itxaropen bihurtu daitezala. ESKATU DEIOGUN   JAUNARI.

   - Eukaristia hau ospatzeko alkartu garean guztion alde, gure etxeko eta lagunen alde: pazko pozak bete gagizala eta geure bizitzeaz agertu dagigula Jesus berbiztuagan sinisteak  merezi dauala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   Aita ona, isuri Elizearen eta mundu osoaren gainera zeure bedeinkapen ugaria. Jesukristo gure Jaun berbiztuaren bitartez. Amen.

 

PREFAZIOA

   Beti emon behar deutsaguz eskerrak Jaungoiko Aitari; baina, gaur, aparteko eran: Jesusek heriotzea garaitu daualako eta amaibako bizitzearen bidea zabaldu deuskulako.

 

AZKEN AGURRA

 

   Senideok: Pazko Jaiei hasierea emon deutsegu; berrogeitamar egunez luzatuko ditugu Pazko Jaiok, Jesusen biztuera eta geure biztuerea ospatuz. Elizatik urten aurretik, jaso dagigun Pazko eguneko Bedeinkapen Nagusia.

 

BEDEINKAPENA

 

- Bere Semearen biztueraz haren seme-alaba egin gaituen Jainkoak poztu eta bedeinkatu zagiezala. R/. Amen.


- Zuon sinismena autortuz, bataioan Kristorekin biztu zareenok, orain zintzo bizi izanez Bere lekuko izatera bialduak lortu dagizuela harekin bat egitea. R/. Amen.


+ Bedeinkatu eta gorde gaizala Jainko ahalguztidunak:

   Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.           R/. Amen.

 

   "Biztu jaku gure Jauna..."





                                                           JAUNAREN BIZTUERAKO PAZKO-DOMEKEA

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

Pazko jai handi honetan, egun on!

Kristo biztu da. Aleluia! Egun santua da guztiontzat, gure jairik handiena dogu Pazko eguna.

            Bart, gaueko elizkizunean, barri pozgarri hau emon jakun: "Zuek bilatzen dozuen Jesus biztu egin da! Ez dago hilobian". Elizeak orain  bi mila urte jaso eta harrezkero urtero ospatu dauan barri on pozgarri honek batu gaitu altara inguru honetara. Prestau daiguzan gure gogo-bihotzak urteko eukaristiarik nagusienean parte hartzeko.

 

            Jesús resucitó. Esta es nuestra fe. Y porque El resucitó, nuestra vida tiene ya una dimensión nueva, un nuevo sentido. Su dimensión se prolonga a la vida eterna; su sentido hacia el Señor, el amor de los unos a los otros, la alegría de la fe.

 

   "Biztu da Kristo aleluia.."

 

BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA

   Atzo gauean bedeinkatutako uraz txipriztinduko gaitu orain abadeak. Ur honek pekatuen parkamenerako emon jakun Bateoa gogoratuko deusku eta orduan hartutako grazia barriztauko dau gugan.

(Ur bedeinkatuaz txipriztindu)

                                                           Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gaizala pekatutik

                                                           eta, Eukaristia honen bidez,

                                                            bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.

 

Abestia:  Hartuko dogu ura pozik...

 

AINTZA ZERUETAN

 

   Jauna biztu dalako pozez gainezka, kantau dagigun gure Jaungoikoaren aintza.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 10, 34a. 37-43:

   Pazkoaldi osoan zehar, lehenengo irakurgaia Apostoluen Eginak deitzen dan liburutik hartzen da. Apostoluen esana gure fedearen oinarria da. Euren antzera, izan gaitezan geu ere Kristo biztuaren testigu.

            A la base de nuestra fe, hay unos hechos históricos. Pero la adhesión de la fe se da a la Palabra de Dios predicada por los “testigos” que El ha designado

 

Erantzun-Salmoa: 117. salmoa

            Poztasunez beterik bat egin daigun salmisteaz gure eskerrona adieraziaz

            La Iglesia repite incansablemente en este día de Resurrección la aclamación “Este es el día en que actuó el Señor: sea nuestra alegría y nuestro gozo”

"Hau eguna hau, Jaunak egina, gure poza ta atsegina..."

 

 

 

Kol 3, 1-4:

   San Pauloren bizitza guztia Kristo bizi dala iragartea izan zan. Bateatuta gagozanok, Jesusen biztueratik bizi gara eta ezin geintekez bizi geuk nahi dogun lez, Jesusen erara baino.

            No despreciamos los bienes de la tierra, para nosotros se revalorizan a la luz de los “bienes de allá arriba” El bautismo nos hace testimonios de un nuevo estilo de vida cristiana.

Jn 20, 1-9:

            Los apóstoles vieron y creyeron. Nuestra fe se asienta en el testimonio de los apóstoles. La fe también exige profundizar en el conocimiento

   Prestau gaitezan Ebanjelioa entzuteko: Jesusen biztuerea iragarriko deusku. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia"-ren kantu alaiaz.

 

 

SINISMENA AUTORTZEA

 

   Gure sinismenaren oinarria Kristo berbiztua da. Eliza osoagaz batera, autortu daigun guztiok alkartzen gaituan fede hori.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

   Senideok: hilen artetik biztu dana gure artean dago. Bera bitarteko dogula, aurkeztu deioguzan gure eskariak Jaungoiko Aitari:

 

   - Elizearen alde: askatasun guztiaz, mundu osoan zehar, iragarri dagiala Jesusen biztuerearen barri pozgarria. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Por todos los hombres y mujeres para que la Pascua de Cristo traiga la paz, la justicia, la verdadera libertad, y lleguemos a respetarnos y ayudarnos como hermanos y hermanas. Eskatu deiogun Jaunari.

 

- Por cuantos sufren, por cuantos son víctimas del egoísmo y la injusticia, por quienes han perdido la esperanza, para que encuentren la fortaleza y el consuelo de Cristo resucitado en nuestra solidaridad humana y cristiana. Eskatu deiogun Jaunari.

 

   - Eukaristia hau ospatzeko alkartu garean guztion alde, gure etxeko eta lagunen alde: pazko pozak bete gagizala eta geure bizitzeaz agertu dagigula Jesus berbiztuagan sinisteak merezi dauala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   Aita ona, isuri Elizearen eta mundu osoaren gainera zeure bedeinkapen ugaria. Jesukristo gure Jaun berbiztuaren bitartez. Amen.

 

PREFAZIOA

   Beti emon behar deutsaguz eskerrak Jaungoiko Aitari; baina, gaur, aparteko eran: Jesusek heriotzea garaitu daualako eta amaibako bizitzearen bidea zabaldu deuskulako.

 

AZKEN AGURRA

            Que en nuestro andar no nos paremos ante los sepulcros, que cierran el camino, que el Señor no está allí. Él ha vencido la muerte.

            Pazko Jaiei hasierea emon deutsegu; berrogeitamar egunez luzatuko ditugu Pazko Jaiok, Jesusen biztuera eta geure biztuerea ospatuz. Elizatik urten aurretik, jaso dagigun Pazko eguneko Bedeinkapen Nagusia.

 

BEDEINKAPENA

 

- Bere Semearen biztueraz haren seme-alaba egin gaituen Jainkoak poztu eta bedeinkatu zagiezala. R/. Amen.


- Zuon sinismena autortuz, bataioan Kristorekin biztu zareenok, orain zintzo bizi izanez Bere lekuko izatera bialduak lortu dagizuela harekin bat egitea. R/. Amen.


+ Bedeinkatu eta gorde gaizala Jainko ahalguztidunak:

   Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.         

R/. Amen.

 

 

“Biztu jaku gure Jauna”...



JAUNAREN BIZTUERAKO PAZKO DOMEKEA

Pazko-eguneko Meza

                                                                                                                          
Hilen artetik biztu ondoren,
Beragaz jan eta edan genduan.

Apostoluen Eginak liburutik
(Eg 10, 34a. 37-43)

         Egun hareetan, honan berba egin eban Pedrok: «Badakizue zer jazo zan Galileatik hasi eta Judea osoan, Joanek iragarritako bateoaren ondoren, Nazareteko Jesusena, hain zuzen ere: Jainkoak Espiritu Santuaren indarraz igurtzi eban, eta harek on egiten eta deabruak hartutako guztiak osatzen igaro eban bere bizitzea, Jainkoa beragaz eban-eta.
         Eta gu gara Harek juduen lurraldean eta Jerusalemen egindako guztien testigu. Jesus hau egur batetik zintzilik hil eben; baina Jainkoak biztu egin eban hirugarren egunean eta agertzeko ahalmena emon eutsan; ez, ostera, herri guztiari, Jainkoak aurrez testigutzat aukeratutakoei baino: guri hain zuzen ere, Ha hilen artetik biztu ondoren Beragaz jan eta edan dogunoi.
         Jesusek berak agindu euskun herriari iragarteko, eta autortzeko Bera dala Jainkoak bizien eta hilen epaile ipini dauana. Profeta guztiek autormen hau egiten dabe Haretaz: Haregan sinestu dagien guztiek pekatuen parkamena hartuko dabela, beraren izenean».

Erantzun-salmoa
(Sal 117, 1-2. 16bc-17. 22-23)

Hau da Jaunak egin dauan eguna,
gu pozteko eta alaitzeko eguna.

edo    Aleluia, aleluia, aleluia.

Eskerrak Jaunari, ona da-eta,
Haren maitasuna betikoa da-eta.
Israel etxeak hau esan begi:
«Haren maitasuna betikoa».

«Jaunaren eskumeak nau jaso,
Jaunaren eskumeak bizkor dau jokatu».
Hil ez, bizi egingo naz,
Jaunaren eginak nik iragarriko.

Etxegileek baztertutako harria,
berori da giltzarria.
Jaunak egin dau hori,
gure begien harrigarri.

                                                                                                                          
Bilatu egizuez zeruko gauzak,
han dago-eta Kristo.

San Paulo Apostoluak Kolosarrei egindako epistolatik
(Kol 3, 1-4)

         Senideok: Kristogaz berbiztu zareen ezkero, bilatu egizuez zeruko gauzak, han dago-eta Kristo, Jainkoaren eskumaldean jesarrita. Bilatu egizuez goiko gauzak, eta ez lurrekoak, hilda zagozelako, eta zuen bizia Kristogaz dagoalako Jainkoagan gordeta. Kristo, zuen bizia, agertuko danean, zuek ere aintzatsu agertuko zaree haregaz batera.

          Edo                                                                                                          
Baztertu egizue legamin zaharra
eta izan ore barri.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
(1 Ko 5, 6b-8)

         Senideok: Ez al dakizue legamin apur batek ore guztia harrotzen dauala? Baztertu egizue legamin zaharra eta izan ore barri, legamin bako pazko-ogiak lez; izan ere, horixe zaree, Kristo, gure Pazko Bildotsa oparitzat eskeinia izan dan ezkero. Ospatu dagigun, beraz, Pazko-jaia, ez legamin zaharragaz, pekatu eta gaiztakeriazko legaminagaz, legamin bako pazko-ogiekin baino, hau da, bihotz-garbitasunaz eta egiaz.

Biztu egin behar eban hilen artetik.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 20, 1-9)

Astearen lehenengo egunean, Maria Magdalena hilobira joan zan goizean goiz, artean ilun egoala, eta harria hilobitik kenduta ikusi eban. Orduan, Simon Pedrogana eta Jesusek maite eban beste ikasleagana bihurtu zan lasterka, eta esan eutsen: «Eroan egin dabe Jauna hilobitik, eta ez dakigu non jarri daben».
         Urten eben, orduan, Pedrok eta beste ikasleak, eta hilobira abiatu ziran. Biak batera joiazan lasterka, baina beste ikaslea Pedro baino arinago joian, eta lehenago heldu zan hilobira. Barrura begiratzeko makurturik, oihal-zerrendak lurrean ikusi zituan, baina ez zan sartu.
         Heldu zan haren atzetik Simon Pedro ere eta hilobian sartu zan. Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituan, baita Jesusen burua batzen egoniko zapia ere; baina hau ez egoan oihal-zerrendakin batera jarrita, beste toki batean batuta baino.
         Orduan, sartu zan beste ikaslea ere, hilobira lehenengo heldu zana. Ikusi eta sinestu egin eban. Izan ere, ordura arte ez eben ikasleek ulertu Liburu Santuek dinoena, Jesusek hilen artetik biztu behar ebala, hain zuzen ere.