Páginas

martes, 13 de febrero de 2024

Garizumako 1. domekea B


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.    






 

GARIZUMAKO I. DOMEKEA - B

BAKEA

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on guztioi:

            Pazkora bidean -hauts ospakizuna eginaz- Garizuma deritzagun bost asteko denporaldiari hasiera emon deutsagu. Bere amaieran, gure fedearen ospakizunik garrantzitsuenean jartzen gaitu kristinauok: Jesusen nekaldi, heriotza eta berbizkundean. Jaunaren Pazkoan.

            Alkartean eta alkarregaz, pazkora garoazan bidean erromes goaz. Alkarregaz ospatu, Jaunaren Berbea entzun, hausnartu eta hemen bizi izandakoa familiara, lagunartera, lanera eroan.

            Ospakizun honetan zehar, BAKEA hartzen dogu ardatz. Bakea gure buruagaz, senideakaz, Jainkoagaz. Bakea herriagaz, lurragaz, munduagaz, Jainkoak gure kargu itxi dauan etxea zainduaz.

            Hasi gaitezan abestuz

           

                        "Zabaldu egizuz Jauna!"

 

ABADEAREN AGURRA

 

          Maite gaituan eta bihozbarritzera dei egiten deuskun Jesukristo gure Jaunaren grazia eta bakea izan beitez zuekin.

 

DAMU OTOITZA

 

Eukaristia ospakizunari hasiera emoterakoan,

gure bihozbarritzea eskatu deiogun Jaungoikoari;

horrela, adiskidetasuna geureganatuko dogu

eta bai Jaungoikoagaz eta bai neba-arrebekaz

gure alkartasuna gehitu egingo da.

                                                                                  [Isilunea]

 

Erruki, Jauna           R/.  Pekatu egin dogu- ta

 

Agertu guri, Jauna, zure bihotz ona    R/.  Eta salba gagizuz

 

Erruki dakigula Jainko guztiz ahaltsua,

eta, gure pekatuak parkaturik,

eroan gaizala betiko bizitzara.  Amen.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Gn 9, 8-15:

 

            Maitasunezko tratu bat eskeiniz jatorku Jaungoikoa domeka honetan; uholde izugarriaren ondoren, Jaungoikoak Noegaz egin eban alkargoa edo ituna dogu. Entzun dagigun arreta haundiz.

 

Erantzun-Salmoa: 24. Salmoa

Gu ez gara leialak, Jaungoikoa bai. Kanta eta eskertu dagigun Jainkoaren onginahi zintzoa.

           

            “Leiala zara zintzoekin, Ituna gorde dabenekin"

 

1 Pe 3, 18-22:

 

            Pazko gaueko bateoaz loturik daukagu gaurko bigarren irakurgaia. Noeren aldiko uholdea bateoaren irudi da. Eta bateoko uraren bidez, Kristoren heriotz-biztueraren misterioan sartzen gara.

 

Mk 1, 12-15:

 

            Salbazinoa non dagoan esango deusku Jesusek Ebanjelioan. Goratu daigun Jauna, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

         

          Graziaren denporaldi honetan, egin dagigun otoitz Jesus basamortura eroan eban Espirituak berak lagundu deigun:

 

·        Gure Elizearen alde. Jaunaren Hitzaren janariak Jesukristoren jarraitzaile leialak izaten lagundu deigun, eta pertsona guztien onerako dan ogia irabazteko indartu gaizan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Gaixoen alde, zapalduen alde, gerrearen menpean dagozan larrituen alde, behartsu guztien alde; Jaunaren Espirituak bultzatu gaizala BAKE-SORTZAILEAK izaten geure inguruan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Erreinuko ibilbideetatik ibili gaitezela eta gure bizitzeari zentzuna emoten deutson fedearen zabalkunderako bideak barritu dagiguzala. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Gure parrokia-alkartearen alde. Garizumako ibilbideak Jainkoagaz alkartuago bizi izaten lagundu deigun, eta gure elizkizunak zuzentasun eginkizunaz eta gehien behar gaituenekaz lotuta ospatu daiguzan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

          Lagun eiguzu, Jauna, Zure nahia egiteak dakarren poza bizi izaten. Eta, pekatua eta heriotzea menperatu eban Jesusen garaipena ospatzen dauan ospakizun honek, indartu gaizala Jainkoagan oinarritzen garanok, betiko bizitza dogula autortu dagigun.  Jesukristo gure Jaunaren bitartez

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BAKEAREN UNEAN:

Begira bakeari eta kanta eiozu:

opari eta zeregin,

bake-minaz bidean ibili,

meza bakeaz mundua blaitu.

Gerrarik ez!

 

Abestu:

Gizadiak maite mina

izadiak arreta mina

etorkinak herri mina,

herri honek bake mina.

 

Laborari ta langile

sinestedun ta bilatzaile

bidez-bide kalez-kale

izan gaiten bake egile.

 

 JAUNARTZE OSTEAN. Entzun edo kantatu Txori kantari

 

Txoriak poztuten dau

udabarri goiza

eta nik poztuten dot

guztien bihotza,

non nahi entzuten dabe

nire kantu hotsa

eta egiten dautset

arindu bizitza.

 

Sarritan ikusten dot

Negarra munduan ugari

Baina neu izango naz

Guztien bihotzen pozgarri,

Pozik kantetan nabil

Inguruan poztuten beti,

Lora ta arantza artean

Izan nahi dot txori kantari.



AZKEN AGURRA

 

            «Bete da epea, eta hurrean da Jainkoaren erregetza. Bihozbarritu zaiteze eta sinestu barri ona». Esan deusku Jesusek gaurko ebanjelioan. Goazen bai, Jainkoaren  bakezko Erreinua geure inguruan egiten.

 

            "Jesus, munduko Argia..."











                                            


                                         

                                                                                     GARIZUMAKO I. DOMEKEA – B    

            BAKEA

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on guztioi:

            Pazkora bidean -hauts ospakizuna eginaz- Garizuma deritzagun bost asteko denporaldiari hasiera emon deutsagu. Bere amaieran, gure fedearen ospakizunik garrantzitsuenean jartzen gaitu kristinauok: Jesusen nekaldi, heriotza eta berbizkundean. Jaunaren Pazkoan.

            Caminamos juntos  hacia la Pascua. Celebramos en Comunidad la Eucaristia, escuchamos  el mensaje de Jesús y nos disponemos a llevar a la vida,lo que aquí hemos celebrado: a la familia, amigos, trabajo, a todos los que nos rodean.

            En esta celebración queremos reforzar LA PAZ – BAKEA.  Paz con nosotros mismos, paz con los amigos, con Dios, con nuestra casa madre-tierra, que Dios nos ha confiado para que la cuidemos.

           

            Hasi gaitezan abestuz

 

                        "Zabaldu egizuz Jauna!"

 

ABADEAREN AGURRA

 

          Maite gaituan eta bihozbarritzera dei egiten deuskun Jesukristo gure Jaunaren grazia eta bakea izan beitez zuekin.

 

DAMU OTOITZA

 

Eukaristia ospakizunari hasiera emoterakoan,

gure bihozbarritzea eskatu deiogun Jaungoikoari;

horrela, adiskidetasuna geureganatuko dogu

eta bai Jaungoikoagaz eta bai neba-arrebekaz

gure alkartasuna gehitu egingo da.

                                                                                  [Isilunea]

Erruki, Jauna           R/.  Pekatu egin dogu- ta

 

Agertu guri, Jauna, zure bihotz ona    R/.  Eta salba gagizuz

 

Erruki dakigula Jainko guztiz ahaltsua,

eta, gure pekatuak parkaturik,

eroan gaizala betiko bizitzara.  Amen.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Gn 9, 8-15:

            Maitasunezko tratu bat eskeiniz jatorku Jaungoikoa domeka honetan; uholde izugarriaren ondoren, Jaungoikoak Noegaz egin eban alkargoa edo ituna dogu. Entzun dagigun arreta haundiz.

            Escuchamos en esta lectura, un relato muy antiguo: Dios se dirige a los hombres después de la inundación del diluvio.

Erantzun-Salmoa: 24. Salmoa

            Gu ez gara leialak, Jaungoikoa bai. Kanta eta eskertu dagigun Jainkoaren onginahi zintzoa.

            Cantamos en el salmo, nuestro deseo de seguir los caminos del Señor

            “Leiala zara zintzoekin, Ituna gorde dabenekin"

 

1 Pe 3, 18-22:

 

            Pazko gaueko bateoaz loturik daukagu gaurko bigarren irakurgaia. Noeren aldiko uholdea bateoaren irudi da. Eta bateoko uraren bidez, Kristoren heriotz-biztueraren misterioan sartzen gara.

            El Resucitado, al llevar su Buena Noticia de amor a los muertos, nos muestra su profunda vinculación y su arraigo con toda la creación. Nosotros, por el bautismo, vivimos arraigados en Cristo.

 

Mk 1, 12-15:

 

            El relato de las tentaciones de Jesús en Marcos es muy escueto. A Marcos le interesa destacar, sobre todo, la victoria de Cristo.

            Cristo cumple aquí la figura del nuevo Adán y del verdadero Israel y con él empieza la proclamación de la Buena Noticia, que no es sólo un mensaje, sino Jesús mismo.

            Salbazinoa non dagoan esango deusku Jesusek Ebanjelioan. Goratu daigun Jauna, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Graziaren denporaldi honetan, egin dagigun otoitz Jesus basamortura eroan eban Espirituak berak lagundu deigun, gutariko bakoitza eta Eliza osoa tentaldian jausi ez gaitezan:

 

·        Gure Elizearen alde. Jaunaren Hitzaren janariak Jesukristoren jarraitzaile leialagoak izaten lagundu deigun, eta pertsona guztien onerako dan ogia irabazteko indartu gaizan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Por los enfermos, por los oprimidos, por los afligidos con el azote de la guerra, por todas las personas necesitadas; para que sientan la presencia del Espíritu de Dios y a cada uno de nosotros nos impulse a ser constructores de PAZ. Eskatu deiogun Jaunari

 

·        Para que hagamos de nuestra vida un continuo caminar por los senderos del Reino y renovemos los cauces de transmisión de la fe que da sentido a nuestro vivir. Eskatu deiogun Jaunari

 

·        Gure parrokia alkartearen alde. Garizumako ibilbideak Jainkoagaz alkartuago bizi izaten lagundu deigun, eta gure elizkizunak zuzentasun eginkizunaz eta gehien behar gaituenekaz lotuta ospatu daiguzan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

          Lagun eiguzu, Jauna, Zure nahia egiteak dakarren poza bizi izaten. Eta, pekatua eta heriotzea menperatu eban Jesusen garaipena ospatzen dauan ospakizun honek, indartu gaizala Jainkoagan oinarritzen garanok, betiko bizitza dogula autortu dagigun.  Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

BAKEAREN UNEAN:

Begira bakeari eta kanta eiozu:

opari eta zeregin,

bake-minaz bidean ibili,

meza bakeaz mundua blaitu.

Gerrarik ez!

 

Abestu:

Gizadiak maite mina

izadiak arreta mina

etorkinak herri mina,

herri honek bake mina.

 

Laborari ta langile

sinestedun ta bilatzaile

bidez-bide kalez-kale

izan gaiten bake egile.

 

JAUNARTZE OSTEAN. Entzun edo kantatu Txori kantari

 

Txoriak poztuten dau

udabarri goiza

eta nik poztuten dot

guztien bihotza,

non nahi entzuten dabe

nire kantu hotsa

eta egiten dautset

arindu bizitza.

 

Sarritan ikusten dot

Negarra munduan ugari

Baina neu izango naz

Guztien bihotzen pozgarri,

Pozik kantetan nabil

Inguruan poztuten beti,

Lora ta arantza artean

Izan nahi dot txori kantari.


 

AZKEN AGURRA

            «Bete da epea, eta hurrean da Jainkoaren erregetza. Bihozbarritu zaiteze eta sinestu barri ona». Esan deusku Jesusek gaurko ebanjelioan. Goazen bai, Jainkoaren bakezko Erreinua geure inguruan egiten.

            Nuestro paso por las aguas bautismales nos lleva a comprometernos en el estilo de vida inaugurado por Cristo, el cual hace de nosotros personas nuevas, a quienes el Resucitado abre las puertas del futuro.

             Recibamos la bendición de Dios.

            "Jesus, munduko Argia..."







GARIZUMAKO I. DOMEKEA  B

Hasiera liburutik
(Has 9, 8-15)

            Egun hareetan, Jainkoak esan eutsen Noeri eta honen semeei: «Hara, ituna egiten dot zuekaz eta zuen ondorengoakaz, baita zeuekaz dozuezan bizidun guztiakaz ere: hegazti, abere eta lurreko piztiekin, ontzitik urten eta lurrean bizi diran guztiekin. Hona, zuekin ituna eginez, emoten deutsudan berbea: ez dauala uholdeak barriro bizidunik hondatuko, ez dala aurrerantzean lurra hondatuko dauan uholderik izango».
            Jainkoak esan eban gainera: «Hau da zuekin eta zuen artean bizi diran bizidun guztiekin belaunez belaun eta betiko egiten dodan itunaren ezaugarria: neure ortzadarra ipiniko dot hodeietan, eta bera izango da lurragaz egiten dodan itunaren ezaugarri. Nik zerua lainotzean, ortzadarra agertuko da hodeietan, eta gogoratuko naz zuekin eta bizidun guztiekin dodan itunaz, eta ez da izango gehiago bizidunak hondatuko dituan uholderik».




Erantzun-salmoa                                                                                                                             
(Sal 24, 4-5. 6 eta 7cd. 8-9)
                                                                                                                                                         
Zure bidexka guztiak grazia eta leialtasuna, Jauna,
zure ituna gordeten dabenentzat.

Erakutsi niri, Jauna, zure bideak,
adierazo zure bide-zidorrak.
Eroan nagizu zure egi-bidetik, eta argitu,
Zeu zaralako nire Jainko Salbatzaile,
Zeu zaitut egun osoan nire itxaropide.

Gomutau zaitez zure errukiaz, Jauna,
gomutau zure maitasunaz, betidanik dira-eta.
Gomutau zaitez nitzaz zure maitasunean,
Jauna, zure ontasunean.

On eta zuzen da Jauna,
horregaitik erakusten deutse hobendunei bidea.
Apalak zuzenbidez daroaz,
erakusten deutse apalei bere bidea.



San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik
(1 P 3, 18-22)

            Senide maiteok: Kristok heriotzea jasan eban pekatuakaitik behin betiko —Errubageak errudunakaitik—, zuek Jainkoagana eroateko. Gizakia zanez, heriotzea jasan eban, baina bizia hartu eban barriro Espirituagandik. Espirituaren eraginez joan zan bere mezua iragartera giltzapetuak egozan espirituei, sasoi batean sinesgogor izan ziranei; Noeren egunetan, harek ontzia egin bitartean, Jainkoa pazientziaz egon jaken zain; baina kutxan banaka batzuk bakarrik, zortzi lagun guztira, izan ziran uraren bidez salbatuak.
            Ur ha orain zuek salbatzen zaituen Bateoaren irudia da. Eta Bateoa ez da gorputzeko zikina garbitzea, Jainkoari konzientzia garbia eskatzea baino, Jesu Kristoren biztuerearen bitartez. Jesu Kristo, zerura igon ondoren, Jainkoaren eskumaldean dago eta menpean ditu aingeruak, aginteak eta indarrak.

 Satanasek Jesus  tentatu,
eta aingeruak zituan zerbitzari.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 1, 12-15)

            Aldi haretan, Espirituak basamortura bultzatu eban Jesus. Berrogei egunez egon zan basamortuan, Satanasek tentatzen ebala. Basapiztien artean bizi zan eta aingeruak zituan zerbitzari.
            Joan Bateatzailea kartzelan sartu ebenean, Jesus Galileara joan zan eta Jainkoaren Barri Ona iragarten eban. Honan esaten eban: «Bete da epea, eta hurrean da Jainkoaren erregetza. Bihozbarritu zaiteze eta sinestu barri ona».