Páginas

miércoles, 14 de febrero de 2024

Hauts eguna. Miércoles de ceniza. Ordutegia


Garizumaren hasiera. Hauts eguna. Ospakizunen ordutegia Arratian
Comienzo de la cuaresma. Miércoles de ceniza. Horario de celebraciones en Arratia.



Gernikan, eguaztenean, otsailak 14:
San Frantzisko 6etan
San Bartolome 7etan
Andra Mari 7etan

Herri txikietan:
Domekako meza edo ospakizunean.



                                        Garizuma bidean


Hausterre asteazken.  

Gaur estali naute, hazi bait nintzateke, ereinotz errautsez.  
Hazi bait nintzateke onartu dut pozik gurutze forman jarri didaten errautsa.  
Hazi bait nintzateke gogoz ihardungo dut naizen hau zaharberrituz Garizuman zehar.  
Hazi bait nintzateke hartuko dut Jainko -hitzaren bizigaia hanpa nazan arte.  
Hazi bait nintzateke ertirekiko naiz graziaren argitan ernamuintzeraino.  
Hazi bait nintzateke, zaharra erantzita, gizon berri egina piztuko naiz Pazkoz. (Bitoriano Gandiaga)






LURRAREN HAUTSETIK.

Jainkoak zuen gizona egin, egin lurraren hautsetik,
Kreatze horren erakaspena ahanzten dugu hargatik ;
Orroit gaitezen gure biziko balentria guzien gatik
Hauts bilakatu behar dugula bizitza hunen ondotik.

Zoin guti giren hautsaz orroitzen su eder bat ikustean,
Dena gar eta pindar baigira gu ere gure ustean!
Egun batean sortzeak eman indar guziak haustean,
Maitasunaren garra pitz bedi, gorputzak utzi hauts pean.

Aitortzen dugun sineste hortan handi dugu esperantza,
Hautsik gabeko su baten pare zendako beraz gabiltza?
Gure fedea ez dadin izan airean dagon errautsa,
Umiltasunak gida dezala eguneroko bizitza.

Sinesten dut, Jauna, Zutan, boteretsu zira hanbat,
Hautsetik naiz bizirat jina, bizitik juanen hautserat ;
Errauts batzuen pare baigira itzultzen gira Zutarat,
Zure graziak lan egin dezan gizonetik gizonerat.

Zer urguluzko labeak diren gure izaite ezdeusak,
zonbat nigarren eginarazle gure bihotz erdi hutsak !
Jainko Jaunari eskain ditzagun mundu guziko otoitzak,
Egungo gerlen sua hil dezan biharko bakezko hautsak.

Ernest ALKHAT.