Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XXVIII. DOMEKEA - A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaun Berbiztuaren inguruan, Eukaristia
ospatzera etorri zareen guztioi egun on.
Nazareteko Jesusen bitartez, Jainkoak zuzentzen
deuskuzan proposamenak entzuteko eta onartzeko prestatzen gara.
Arin bizi
dogun bizitza honetan, ez daigun ahaztu otordu batera
konbidatuak garala. Ugaritasuna, anaitasuna eta doantasuna nagusi diran
Erreinuaren jaira konbidatzen gaitu Jaunak. Bere deiari erantzuteko erne
aurkitu gaizala.
Prestau gaitezan
Jaungoikoaren berbea entzuteko eta bere mahaitik jateko.
"Hemen alkartu gara guztiok.." edo Jessuen begirada
DAMU-OTOITZA
Senideok:
Jaungoikoaren deiari hainbat bider ezetz esan deutsagu. Horregaitik, parkamena
eskatu deiogun:
- Jesus Jauna, zeure erreinuko bazkarira
guztioi dei egin deuskuzuna. ERRUKI,
JAUNA.
- Jesus Jauna, zeure janari miragarriaz asetzen gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gure ezetz guztiak parkatzen deuskuzuzana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 25, 6-10a:
Jaungoikoak gizonarentzat nahi dauan eta
gertatzen diharduan etorkizuna iragarriko deusku domeka honetako lehenengo
irakurgaiak. Jatordu eder baten irudia erabiliko dau profeteak eta Jaungoikoak
gatx guztietatik askatuko gaituala iragarten deusku.
Erantzun-Salmoa: 22. Salmoa
Jainkoak bere erreinuan, jai handi
bat eskeintzen deusku. Bera da festa horretara gidatzen gaituan Artzain Ona.
"Jauna dot Artzain..."
Flp 4, 12-14. 19-20:
San Paulok eskerrak emoten deutsez Filiposko kristinauei, eurakandik
jaso dauan diru-laguntza gaitik. Baina, aldi berean, beste hau ere esaten
deutse: Jaungoikoaren indarrari esker, edozein egoeratan bizitzeko libre
sentitzen dala.
Mt 22, 1-14:
Jaungoikoak, bere otordura
gonbidatzen gaitu; ez dau inor behartzen. Guretariko bakoitzak emon behar dau
erantzuna.
Prestau gaitezan Jaunaren berba biziemoilea entzuteko, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: egin deiogun otoitz errukiaren eta
osasunaren iturri dan Aitari, geure preminak aurkeztuz eta bere deiari
erantzuteko grazia eskatuz:
- Sinodoaren
Batzar Nagusian parte hartuko daben guztien alde. Espiritu Santuari entzutetik
proposamenak sortu daitezan, Jainkoaren herri osoa, alkartasunez, Eleizaren
bizitzan partaide sentitzeaz batera, Barri Onaren barritasunaren lekukotasun
bizi eta erakarga rri izan daiten munduan.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Munduko
hainbat lekutan, gerra, aitu-ezina eta gorrotoa egunero bizi dabe. BAKEA loratu
daitela euren bihotzetan, pertsonen eskubideak zaindu, errespetatu eta danon
artean bakean alkarregaz biziteko ekintzak bideratu dagiezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Munduan
zehar aberastasunean bizi diranen alde: lurreko ondasunak ez dagiezan itsutu
euren begiak eta belarriak gortu, eta Jaunaren deia entzunez, emotearen eta
banatzearen poza barneratu dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Eukaristia hau ospatzeko
alkartu garean guztion alde, otoitz eginez,
bihotz-barrituz, konpromisoa hartuz eta Jesusengan itxaropena izanez, adiskide
eta senidez osatutako alkarte abegitsu izateko deia entzun daigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Onartu bihotz onez, Jauna, zuzendu
deutsuguzan erreguak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA
Gogoratu datorren asteburuan
goiburu honegaz: “Oinak bidean, bihotza
adorez” DOMUND en kanpaina dogula.
eta
etaPalestina Israel Bakearen aldeko otoitza Oración por la paz
AZKEN AGURRA
Danok
gagoz Jaunaren erreinuko mahaira deituak. Gaurko Eukaristia horrexen ezaugarri
eta aurreratze bat lez izan da. Bizi gaitezan Jaunagaz bat eginda eta
ahalegindu gaitezan gizon-emakume guztiei Jaunagana hurreratzeko bideak
eskeintzen.
"Alkartuta
goazen"
SARRERAKO OHARKIZUNA
Jaun
Berbiztuaren inguruan, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi egun on.
Nazareteko Jesusen bitartez, Jainkoak zuzentzen
deuskuzan proposamenak entzuteko eta onartzeko prestatzen gara.
En este día de fiesta nos reunimos como cristianos. Es el
día del Señor, el día en que Jesucristo nos convoca. Y nosotros venimos aquí, a
escuchar su Palabra, y a participar en la comida que El mismo nos prepara.
Prestau gaitezan Jaungoikoaren berbea
entzuteko eta bere mahaitik jateko.
"Hemen alkartu gara guztiok.." edo Jesusen begirada
DAMU-OTOITZA
Senideok: Jaungoikoaren deiari hainbat bider
ezetz esan deutsagu. Horregaitik, parkamena eskatu deiogun:
- Jesus Jauna, zeure erreinuko bazkarira
guztioi dei egin deuskuzuna. ERRUKI,
JAUNA.
- Jesus Jauna, zeure janari miragarriaz asetzen gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gure ezetz guztiak parkatzen deuskuzuzana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 25, 6-10a:
Jaungoikoak
gizonarentzat nahi dauan eta gertatzen diharduan etorkizuna iragarriko deusku
domeka honetako lehenengo irakurgaiak. Jatordu eder baten irudia erabiliko dau
profeteak eta Jaungoikoak gatx guztietatik askatuko gaituala iragarten deusku.
El profeta compara la
salvación a un banquete preparado para todos. Nuestra sed de felicidad, será
saciada.
Erantzun-Salmoa: 22. Salmoa
Jainkoak bere erreinuan, jai handi
bat eskeintzen deusku. Bera da festa horretara gidatzen gaituan Artzain Ona.
Cantemos a nuestro Dios. El es el pastor que nos guía y
nos acompaña con su amor.
"Jauna dot Artzain..."
Flp 4, 12-14. 19-20:
San Paulok eskerrak emoten
deutsez Filiposko kristinauei, eurakandik jaso dauan diru-laguntza gaitik.
Baina, aldi berean, beste hau ere esaten deutse: Jaungoikoaren indarrari esker,
edozein egoeratan bizitzeko libre sentitzen dala.
Dios Padre es suficientemente rico para llenar todas
nuestras necesidades.
Mt 22, 1-14:
Dios no fuerza a nadie, no obliga a nadie. Él respeta
nuestra libertad. Él nos llama para ayudarnos a caminar hacia la plenitud de la
vida.
Prestau gaitezan Jaunaren
berba biziemoilea entzuteko. "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: egin deiogun otoitz errukiaren eta
osasunaren iturri dan Aitari, geure preminak aurkeztuz eta bere deiari
erantzuteko grazia eskatuz:
- Sinodoaren
Batzar Nagusian parte hartuko daben guztien alde. Espiritu Santuari entzutetik
proposamenak sortu daitezan, Jainkoaren herri osoa, alkartasunez, Eleizaren
bizitzan partaide sentitzeaz batera, Barri Onaren barritasunaren lekukotasun
bizi eta erakargarri izan daiten munduan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los pobres, invitados
al banquete como verdaderos hijos e hijas, para que nadie que vive en la abundancia
les usurpe lo que les corresponde y entre todos hagamos posible la verdadera
fraternidad. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Que a los ricos y
poderosos de nuestro mundo, las posesiones materiales no les cieguen sus ojos
ni tapen sus oídos a la llamada del Señor, y así descubran el gozo de dar y
compartir. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Munduko hainbat lekutan, gerra, aitu-ezina eta gorrotoa
egunero bizi dabe. BAKEA loratu daitela euren bihotzetan, pertsonen eskubideak
zaindu, errespetatu eta danon artean bakean alkarregaz biziteko ekintzak
bideratu dagiezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Onartu bihotz onez, Jauna, zuzendu
deutsuguzan erreguak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AVISO
Con este lema sugerente: “Corazones ardientes, pies en camino” celebraremos la campaña del
DOMUND el próximo fin de semana.
y
y
Palestina Israel Bakearen aldeko otoitza Oración por la paz
AZKEN AGURRA
Danok
gagoz Jaunaren erreinuko mahaira deituak. Gaurko Eukaristia horrexen ezaugarri
eta aurreratze bat lez izan da. Bizi gaitezan Jaunagaz bat eginda eta
ahalegindu gaitezan gizon-emakume guztiei Jaunagana hurreratzeko bideak
eskeintzen.
Dios siempre está con nosotros; que nosotros también
estemos con Él.
"Alkartuta
goazen"
Hark emongo deust zer jan onik.
larra gurietan entzunazoten nau.
Atsedenezko iturrira naroa,
Banaroa bidezidor zuzenetatik,
bere izenagaitik.
Zeu neugaz zagoz‑eta:
Zure zigorra eta makilea,
honeek dira nire poza.
arerioak daukadazala begira;
orioz igurtziten deustazu burua,
gainezka dago nire edontzia.
nire bizi guztiko egunetan;
eta Jaunaren etxean naz biziko
Luzaroen luzaro.