Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XXVII. DOMEKEA - A
Diakonotzaren
Eleizbarrutiko Eguna
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Gaurko ebanjelioan entzungo dogu, Jainko Aita-Amak, Jesusen jarraitzaileoi dagokiozan frutuak emotera deitzen gaituela. Jaunaren “MAHASTIA” gara eta Bera gure alde dogu: bizia emon deusku, gugaz arduratzen da, bere eskuaz eusten gaitu eta aurrera egiten lagundu.
Diakonotzaren eguna be ospatzen dogu gaurkoan.
Asisko San Frantzisko egunean, Sinodo-seneko Elizari buruzko Sinodoa hasi zan. Otoitzean bat egiten dogu, Elizan hain garrantzizko jazoera bizi dogun une honetan. Espirituaren argia eta indarra eskatu dagigun guztiok “alkarregaz ibili, bizi eta ebatzi” egiteko gauza izan gaitezan.
Ospakizun honek sinismenean batu eta ALKARTE lez sendotu gaizala.
"Aditu, Jesusegaz..."
Aditu! Jesusegaz
gu gehiago gara!
Bizitzan lagun zintzo,
argi, bidea da.
Aurten ere erne bizi,
hor salbatzailea:
bihotza samurtzen dau,
indar sortzailea!
DAMU-OTOITZA
Senideok: pekatu egiten dogun bakotxean, maitasunaren kontra jokatzen dogu. Eskatu daigun apaltasunez geure hutsegite guztien parkamena:
- Jesus Jauna, betidanik zeure erreinurako aukeratu gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, azkeneraino maitatu gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, zure erreinuaren poza eta bakea emon deuskuzuzana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 5, 1-7:
Gaurko lehenengo irakurgaia abesti eder bat dogu, Jaungoikoaren guganako maitasun haundiaren eta samintasunaren kantua. "Zer da nire mahastiarentzat egin ahal izan eta egin ez dodanik?"
Erantzun-Salmoa: 79. Salmoa
Israel herria mahatsondo batekin konparatzen deusku salmoak. Jaungoikoaren bideetan ibili zan bitartean, haunditzen joan zan.
"Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu"
Flp 4, 6-9:
Kristinau jator izateko oinarrizko jokabideak zeintzuk diran gogoratuko deusku orain San Paulok, Filiposko fededunei egindako eskutitzaren zati honetan.
Mt 21, 33-43:
Gaurko Ebanjelioa lehenengo irakurgaiaren hari beretik doa. Jaungoikoaren maitasuna eta gizakien esker-txarra azalduko deuskuz parabola baten bidez.
Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaungoikoaren mahasti maitatua garan ezkero, agertu deioguzan uste osoz geure beharrizanak eta preminak, Eleizearen eta munduaren alde otoitz eginez:
-Eleizaren alde. Sinodo-seneko
Eleizarantz joteko aldi barriari ekitean, Barri Onaren agerpen eta eraginerako
leku izan daiten. Egin daigun otoitz
- Kristauok, Jainkoagandik hartutakoaren banatzaile onak izanez, gitxiago daukenekaz solidarioak izan gaitezan. Egin daigun otoitz
- Munduan zehar, egoera larrian bizi diren guztien alde, amaitu daitezela gure arteko desberdintasunak eta danetik daukagunok, Jesusen ebanleioari jarraituz, garenetik eta daukagunetik alkarbanatzen saiatu gaitezela. Egin daigun otoitz
- Altarako mahai honen inguruan alkartuta gagozan guztion alde: Jaungoikoagan sinisten dogunok ahalegindu gaitezala fedea familian, lanean, herrian eta gure inguruan transmititzen. Egin daigun otoitz
Aita on eta bihozbera, entzun apalik egin deutsugun otoitza eta isuri gugana zeure grazia. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
JAUNARTZE OSTEAN OHARRAK
Eleizatik urtetean, Jaungoikoak deuskun maitasunaren testigu izan gaitezala geure inguruan.
Zeruko Amari abestuz amaituko dogu Eukaristia
"Agur, Jesusen Ama..."
URTEAN ZEHARREKO XXVII. DOMEKEA - A
Jornada
Diocesana del Diaconado Permanente
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi.
Gaurko
ebanjelioan entzungo dogu, Jainko
Aita-Amak, Jesusen jarraitzaileoi dagokiozan frutuak emotera deitzen gaituela.
Jaunaren “MAHASTIA” gara eta Bera gure alde dogu: bizia emon
deusku, gugaz arduratzen da, bere eskuaz eusten gaitu eta aurrera egiten
lagundu.
Hoy es la Jornada Diocesana del
Diaconado Permanente.
Hoy es la festividad de San Francisco, Tal día como hoy comenzó el Sínodo de la Sinodalidad. Nos unimos a este acontecimiento tan importante de la Iglesia, y pedimos al Espíritu su luz y su fuerza en este “caminar, vivir y decidir juntos” como Pueblo de Dios.
Ospakizun honek sinismenean batu eta ALKARTE lez sendotu gaizala.
"Aditu, Jesusegaz..."
Aditu! Jesusegaz
gu gehiago gara!
Bizitzan lagun zintzo,
argi, bidea da.
Aurten ere erne bizi,
hor salbatzailea:
bihotza samurtzen dau,
indar sortzailea!
DAMU-OTOITZA
Senideok: pekatu egiten dogun bakotxean, maitasunaren kontra jokatzen dogu. Eskatu daigun apaltasunez geure hutsegite guztien parkamena:
- Jesus Jauna, betidanik zeure erreinurako aukeratu gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, azkeneraino maitatu gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, zure erreinuaren poza eta bakea emon deuskuzuzana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 5, 1-7:
Gaurko lehenengo irakurgaia abesti eder bat dogu, Jaungoikoaren guganako maitasun haundiaren eta samintasunaren kantua. "Zer da nire mahastiarentzat egin ahal izan eta egin ez dodanik?"
La lectura de hoy es un canto de amor, pero un amor
dolorido.
Erantzun-Salmoa: 79. Salmoa
Israel herria mahatsondo batekin konparatzen deusku
salmoak. Jaungoikoaren bideetan ibili zan bitartean, haunditzen joan zan.
“La viña del Señor es la casa de Israel”,
decía el profeta; pero esta viña no ha sabido dar fruto. Unámonos a la oración
de los fieles israelitas, que recuerdan el amor de Dios, y prometen ser fieles.
"Jauna, zure maitasuna
erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu"
Flp 4, 6-9:
Kristinau jator izateko oinarrizko
jokabideak zeintzuk diran gogoratuko deusku orain San Paulok, Filiposko
fededunei egindako eskutitzaren zati honetan.
Tendremos paz en nuestro interior, si nos empeñamos en
seguir a Jesús.
Mt 21, 33-43:
Gaurko Ebanjelioa lehenengo
irakurgaiaren hari beretik doa. Jaungoikoaren maitasuna eta gizonen
esker-txarra azalduko deuskuz parabola baten bidez.
El Evangelio de hoy, es una llamada para nosotros y para
la comunidad cristiana.
Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaungoikoaren mahasti maitatua garan ezkero, agertu deioguzan uste osoz geure beharrizanak eta preminak, Eleizearen eta munduaren alde otoitz eginez:
- Eleizaren alde. Sinodo-seneko
Eleizarantz joteko aldi barriari ekitean, Barri Onaren agerpen eta eraginerako
leku izan daiten. Egin daigun otoitz
- Kristauok, Jainkoagandik hartutakoaren banatzaile onak izanez, gitxiago daukenekaz solidarioak izan gaitezan. Egin daigun otoitz
- Que quienes tienen poder sepan comprometerse a favor de la justicia, de la protección de los más débiles, de la igualdad entre las personas y los pueblos, para hacer real y visible el Reino de Dios. Egin daigun otoitz
- Que los profesionales de la enseñanza y de la educación puedan cumplir en este nuevo curso su noble misión con dedicación y con ilusión renovada y su trabajo de fruto abundante. Egin daigun otoitz
Aita on eta bihozbera, entzun apalik egin deutsugun otoitza eta isuri gugana zeure grazia. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
JAUNARTZE OSTEAN OHARRAK
AZKEN AGURRA
Hemos fortalecido nuestra fe
con la Palabra de Dios; hemos renovado nuestras fuerzas en la eucaristía.
Protegidos por la Virgen María, nuestra Madre, sigamos el camino de la vida,
dando frutos de salvación
Eleizatik urtetean, Jaungoikoak deuskun
maitasunaren testigu izan gaitezala geure inguruan.
Zeruko Amari abestuz amaituko dogu gaurko
eukaristia
"Agur, Jesusen Ama..."
