Irailak 15ean, Doloreetako Amaren egunean ospatzen da Areatzako Errukiñe ermitan jaia.
Fiesta en la ermita de la Piedad de Villaro por ser la fiesta de la Dolorosa. Este año la misa se ha celebrado el vierrnes, a las 12:00 con nutrida asistencia de feligreses y vecinos..
Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Lecturas bilingües.
ANDRE MARIA DOLOREETAKOA
AREATZAN ERRUKIÑEKO ERMITEAN
Hasierako agurra
Senideok: Poztu gaitezen Jaunagan
Doloreetako Andre Mariaren jaieguna ospatzean. Berau da, munduaren
Salbatzailearen Ama izateko Jainkoak aukeratu eta graziaz bete eban emakumea.
Berau, Jesusek gurutzetik gizon-emakume guztioi amatzat itxi euskuna eta, bere
Semearen aintzan bizi dalarik, Elizaren Ama eta kristau-herriaren itxaropen eta
poz-iturri doguna. Ospatu daigun, bada, eta eskertu Jainkoak bere Semearen eta
guztion Ama dan Mariarengan agertu deuskun maitasuna.
V/. Jaungoiko gure Aitak
eta Jesukristo gure Jaunak
emon deizuela bere grazia eta bakea.
R/. Bedeinkatua Jaungoikoa,
Jesukristo gure Jaunaren Aita.
Damu-otoitza
Senideok:
Gaurko jai honen pozean,
aurkeztu
deioguzan geure buruak Jainkoari;
eta
prestatu gaitezen,
Mariarengan
bezala, guregan ere
Espirituak
bizi barria ernatu azo ahal dagian,
Jaunari
errukia eta gure pekatuen parkamena eskatuz.
- Jesus Jauna, Jainkoaren Seme, / Maria Birjinagandik jaioa: Erruki, Jauna.
- Jesus Jauna, zeure Ama gure Amatzat itzi deuskuzuna: Kristo, erruki.
- Jesus Jauna, zeure Ama eta gure Ama, /
zeruan aintzaz bete dozuna: Erruki,
Jauna.
Erruki dakigula...
Irakurgaia 1
Errukiñe ermitea Areatzan |
Aprendió, sufriendo, a obedecer, y se ha convertido en autor de salvación eterna
Lectura de la carta a los Hebreos 5,7-9
Cristo, en los días de su vida mortal, a gritos y con lágrimas, presentó oraciones y súplicas al que podía salvarlo de la muerte, cuando en su angustia fue escuchado.
Él, a pesar de ser Hijo, aprendió, sufriendo, a obedecer. Y, llevado a la consumación, se ha convertido para todos los que le obedecen en autor de salvación eterna.
Salmoa
Sal 30, 2-3a. 3b-4. 5-6. 15-16. 20
R. Sálvame, Señor, por tu misericordia.
A ti, Señor, me acojo:
no quede yo nunca defraudado;
tú, que eres justo, ponme a salvo,
inclina tu oído hacia mí.
Ven aprisa a librarme,
sé la roca de mi refugio,
un baluarte donde me salve,
tú que eres mi roca y mi baluarte;
por tu nombre dirígeme y guíame.
Ebanjelioa
Triste contemplaba y dolorosa miraba del Hijo amado la pena
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 19,25-27
Jesusen gurutzearen ondoan
egozen haren ama, amaren ahizta, Maria Kleofasen emaztea, eta Magdalako Maria.
Jesusek, bere ama eta honen ondoan
maite eban ikaslea ikusirik, esan eutson amari: «Emakume, horra hor zure
semea».
Gero, ikasleari esan eutson:
«Horra hor zure ama». Eta ordudanik ikasleak bere etxean hartu eban.
Jainko-herriaren otoitza
Senideok: Andre Mariaren jai honetan,
zuzendu deioguzan geure eskariak bere Semearen Ama izan zedin emakume hau
aukeratu eban Jainko Aitari. Elizaren Ama ere badanez, lagun izango dogu bera
gure otoitzean.
- Elizaren alde: Mariak bezala, munduari
gizaki guztien Salbatzailea aurkeztu deiola, hitzez eta egitez, egoera
guztietan, eskatu deiogun Jaunari.
- Gure auzoaren eta herriaren alde: beste
herri guztiekiko alkartasunean, lana, bakea eta bizikidetza pozgarria izan dagiguzala,
eskatu deiogun Jaunari.
- Gure parrokiaren alde: Andre Mariaren
antzera, Jainkoaren hitzera eta behartsuenen zerbitzura irekita bizi gaitezela,
eskatu deiogun Jaunari.
- Gure herrian nahiz edonon sufritzen dagozenen
alde; gaixorik nahiz bakardadean edo etsipenean dagozenen alde: Andre Mariaren
babesean, Jainkoaren maitasunak argitu eta gozatu dagizala, eskatu deiogun
Jaunari.
- Hemen batuta gagozenon alde, gure familiak
eta lagunak ere gogoratuz: kristau-fedearen pozean eta elkar maitasunean bizi
gaitezela beti, eskatu deiogun Jaunari..
Zuri, Aita, zuzendu dizkizugu gaur
gure eskariak, Doloreetako Andre Mariaren jaia ospatzen dugun honetan: onartu
eizuz Ama beraren otoitzez eta gorde gaizuz guztiok zeure maitasunean.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.