Páginas

martes, 11 de julio de 2023

Urtean zeharreko 15. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
  

 

                              

                                     URTEAN ZEHARREKO XV. DOMEKEA - A


SARRERAKO OHARKIZUNA

 

   Egun on, guztioi!

 

   Astero lez, geure kristau batzarra ospatzera etorri gara. Batzar honetan, aste osorako argia eta indarra aurkitu nahi ditugu. Horretarakoxe entzungo dogu Jaungoikoaren Berbea eta hurreratuko gara Kristoren Gorputza jatera. Holan gure bizitzak frutu ugari emongo dau.

 

   Prestau gaitezan, ba, Jaunaren oparian egoki parte hartzeko.

 

   "Maitasuna ereitera atera zen ereilea.."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

   Senideok:  Jaungoikoak bere Berbearen hazia erein nahi dau gugan; baina, gure pekatua eragozpen bat da hazi hori gugan erne, indartu eta frutua emon dagian. Horregaitik, eskatu daigun pekatu guztien parkamena:

 

  - Jesus Jauna, ebanjelioaren hazia gizonen bihotzetan ereiten dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 - Jesus Jauna, gugan ereinda dagoan Jaungoikoaren Berbea zareana. KRISTO, ERRUKI.

 

 - Jesus Jauna, gure bihotzetan betiko askatasunaren itxaropena erein zenduana. ERRUKI,JAUNA

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 55, 10-11:

 

      Lehorte gogorrak joten gaituanean ikusten dogu zein beharrezkoa eta mesedegarria dan euria lurrarentzat, frutua emon dagian. Halakoxea da Jaunaren Berbea guretzat.

 

Erantzun-Salmoa: 64. salmoa 

 

            Abestu daigun esker kantu hau, Jainkoak  ugari aberastu dau-ta lurra

 

"Zure hitzak, Jauna, espiritu eta bizi dira."

 

Erm 8, 18-23:

 

      Zein da gure itxaropena? Norantz goaz? Eta gure gizarte hau norantz doa? Entzun daigun arretaz, San Paulo apostoluak itaun honei emongo deutsen erantzuna.

 

 

 

 

Mt 13, 1-23:

 

      Jauna Bera jatorku orain bere berbea ereitera, ereilearen itxuran. Egin deiogun harrera ona. Pozez beterik Aleluia abestu dagigun.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Jesusek esandako berbak dira: "Eskatu eta emongo jatzue". Horregaitik, hurreratu gaitezan Jaungoiko Aitagana eta aurkeztu deioguzan geure eskariak:

 

   - Emon Jauna, Elizako alkarte osoari zure Berbea entzuteko gose-egarria, gugan zure nahia ezagutu eta bide horreri jarraitzen saiatu gaitezan.      ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Udaldian, hainbat personak euren denporea eskeintzen dabe ume, zahar edo atzeratuei  laguntzen euren oporraldian: Jaunak saritu dagizala eta euron jokabideak geu ere besteak zerbitzera eroan gagizala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Jaungoikoaren Berbea ereiteko eginkizuna dabenen alde: Berbearen indarrean konfiantza jarririk, etsipen barik lan egin dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

     - Jaungoikoaren Berbea entzuteko alkartu gareanon alde: Berba  horrek geure bizitzea  Jesusen estilora bizitzera eroan gagizala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   Behartsuak gara, Jauna. Emon egiguzu Zu zerbitzeko behar dogun Espiritua. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 


OTOITZA

Jainko on eta errukitsua: eskerrik asko lur oparo eta emankorra jarri deuskuzulako zuri

zerbitzu emoteko: gure bizitza. Zure laguntzaz landu gura dogu lur hori, gure senide

guztiei baliagarri izan dakien. Baserritarrek izan ohi dabenez, emoiguzu itxaropena eta uste

ona gure esku jarri dozun guztiari fruiturik onena ateratzeko. Etsi barik, ekinak izan

gaitezala zeregin horretan, Zeu geugaz zaran moduan. AMEN 

AZKEN AGURRA

 

             Bakotxak geure inguruan, frutu ugari emotera bialtzen gaitu Jaunak. Jaunaren laguntzaz, datorren domekan barriro alkartzean, Jaunari eskeintzeko gauza on asko egin daiguzala aste honetan.

 

  “Eskerrak Jauna bihotz bihotzez

zure seme-alaba gara”…







 

                                     URTEAN ZEHARREKO XV. DOMEKEA - A

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

   Egun on, guztioi!

 

   Astero lez, geure kristau batzarra ospatzera etorri gara. Batzar honetan, aste osorako argia eta indarra aurkitu nahi ditugu. Horretarakoxe entzungo dogu Jaungoikoaren Berbea eta hurreratuko gara Kristoren Gorputza jatera. Holan gure bizitzak frutu ugari emongo dau.

            Jesús, el Maestro, sigue mostrando las diversas actitudes ante lo que él llama el REINO de DIOS. De ahí que, en el evangelio de hoy, lo compara a un sembrador que siembra con generosidad; pero no todos los terrenos son adecuados. Así, el Maestro llegará a la conclusión de que es muy importante la acogida que se presta a la semilla. De otra forma, y aunque la semilla sea buena, todo puede quedar en algo estéril y sin vida.

 

   Prestau gaitezan, ba, Jaunaren oparian egoki parte hartzeko.

 

 "Maitasuna ereitera atera zen ereilea.."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

   Senideok:  Jaungoikoak bere Berbearen hazia erein nahi dau gugan; baina, gure pekatua eragozpen bat da hazi hori gugan erne, indartu eta frutua emon dagian. Horregaitik, eskatu daigun pekatu guztien parkamena:

 

  - Jesus Jauna, ebanjelioaren hazia gizonen bihotzetan ereiten dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 - Jesus Jauna, gugan ereinda dagoan Jaungoikoaren Berbea zareana. KRISTO, ERRUKI.

 

 - Jesus Jauna, gure bihotzetan betiko askatasunaren itxaropena erein zenduana. ERRUKI,JAUNA

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 55, 10-11:

 

      Lehorte gogorrak joten gaituanean ikusten dogu zein beharrezkoa eta mesedegarria dan euria lurrarentzat, frutua emon dagian. Halakoxea da Jaunaren Berbea guretzat.

            Dios ha llenado la tierra con su Palabra y nada puede inutilizar su fuerza. Abrirse a ella es vida, cerrarse muerte ¿Qué vamos a elegir?

 

Erantzun-Salmoa: 64. salmoa 

            Abestu daigun esker kantu hau, Jainkoak  ugari aberastu dau-ta lurra

            El salmista canta la bondad de Dios. Entre los favores que enumera, destaca sobre todos, la generosidad de su perdón. Pero también le agradece, con toda el alma, los frutos de las lluvias abundantes, que fertilizan el campo.

 

"Zure hitzak, Jauna, espiritu eta bizi dira."

 

Erm 8, 18-23:

 

      Zein da gure itxaropena? Norantz goaz? Eta gure gizarte hau norantz doa? Entzun daigun arretaz, San Paulo apostoluak itaun honei emongo deutsen erantzuna.

            No sólo las personas, la creación entera sufre el dolor de la lejanía de Dios. Las cosas dominadas sin contar con la palabra se hacen enemigos del hombre y sufren la opresión.

 

Mt 13, 1-23:

            El egoísmo, la rutina hacen inútil la rica siembra de Dios sobre el mundo. ¿Seremos nosotros la parcela elegida que haga fructificar la palabra?       

            Jauna Bera jatorku orain bere berbea ereitera, ereilearen itxuran. Egin deiogun harrera ona.

 

Zutunduta, Aleluia abestu dagigun.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Jesusek esandako berbak dira: "Eskatu eta emongo jatzue". Horregaitik, hurreratu gaitezan Jaungoiko Aitagana eta aurkeztu deioguzan geure eskariak:

 

   - Por la Iglesia, para que viva abierta a la novedad del Evangelio, presentando el Mensaje de Salvación con entrega y alegría.   ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Udaldian, hainbat personak euren denporea eskeintzen dabe ume, zahar edo atzeratuei  laguntzen euren oporraldian: Jaunak saritu dagizala eta euron jokabideak geu ere besteak zerbitzera eroan gagizala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Por todos los que no tienen posibilidad de escuchar la Palabra de Dios y ni siquiera se interesan por escucharla, para que el Señor les conceda sed y ellos se abran a su Mensaje. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Jaungoikoaren Berbea entzuteko alkartu gareanon alde: Berba  horrek geure bizitzea  Jesusen estilora bizitzera eroan gagizala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   Behartsuak gara, Jauna. Emon egiguzu Zu zerbitzeko behar dogun Espiritua. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

 

             Bakotxak geure inguruan, frutu ugari emotera bialtzen gaitu Jaunak. Jaunaren laguntzaz, datorren domekan barriro alkartzean, Jaunari eskeintzeko gauza on asko egin daiguzala aste honetan.

            No basta recibir la Palabra de Dios en la Iglesia, hay que hacerla fructificar en la vida. Los gritos de dolor de las personas nos exigen una respuesta. Cerrarse en un silencio egoísta es traicionar y no creer en la fuerza de la Palabra. El mundo espera ver en nosotros los frutos de la rica siembra de Dios. No guardemos el grano en los graneros; un grano no sembrado es estéril.

    

“Eskerrak Jauna bihotz bihotzez

zure seme-alaba gara”…




URTEAN ZEHARREKO XV. DOMEKEA


Euriak beratu egiten dau lurra.

Isaias Profetearen liburutik (Is 55, 10-11)


     Hau dino Jaunak:
«Euria eta edurra zerutik jaisten dira
eta ez dira barriro hara bihurtzen,
lurra ase, beratu eta emonkor egin barik,
lur horrek ereiteko hazia
eta jateko ogia emon dagizan;
holan izango da nire ahotik urtendako berbea ere:
ez da Nigana hutsik bihurtuko,
Nik gura dodana egingo dau, ostera,
eta beteko nik ezarritako helburua».

Erantzun-salmoa  Sal  64

Lur onean jausi zan haziak ugari emon eban frutua.

Agertu zaiakoz lurrari eta euriz beratu dozu,
ugari aberastu dozu.
Jainko-ibaia urez da betea,
emon deutsazu gari-alea.

Zeuk atondu dozu, bai, lurra horrela.
Urez ase dozuz erretenak, lurrak bardindu,
euriz bigundu eta erne-kimuak bedeinkatu. 

Zeure ontasunez burutu dozu urtea,
guritasuna darioela dagoz zure bideak.
Mendiko larrak hor dagoz guri,
eta mendi-bizkarrak atseginez apaindurik.

Landak artaldez estaldu dira,
ibarrak gariz jantzi,
txaloka eta kantari.


Izadia bera ere zain-zain dago,
Jainkoaren seme-alaben agerkunde beteari itxaroten.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik  (Erm 8, 18-23)

     Senideok: Nire iritzian, oraingo neke-lanak ezer gitxi dira gero gugan azalduko dan aintzaren aldean. Izadia bera ere gurari biziz dago, zain-zain, Jainkoak noiz agertuko bere seme-alaba izatea zer dan. Izadiak bere benetako helburua galdua izan arren —ez bere gogoz, horretara behartu ebanagaitik baino—, badau itxaropena, esklabotzatik eta hondamenetik askatua izan eta Jainkoaren seme-alaben aintzazko askatasunean parte izateko.
     Badakigu, jakin ere, izadi osoa erdiminetan intzirika dagoala orain arte. Eta ha ez ezik, geu ere bai: Espiritua lehen-dohain lez hartu dogunok intzirika gagoz geure barruan, Jainkoak noiz askatuko eta bere seme-alaba noiz egingo gaituan zain.


Urten eban ereileak ereitera.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik    (Mt 13, 1-23)


     Egun haretan, Jesus, etxetik urten eta, itsasertzean jesarri zan. Eta hainbeste jente batu jakonez inguruan, txalupa batera igon eta bertan jesarri zan. Jente-taldea, barriz, hondartzan egoan. Gauza asko esan eutsen parabola bidez berba eginez:
     «Behin batean, urten eban ereileak hazia ereitera. Ereitean, ale batzuk bide-bazterrean jausi ziran, eta txoriek etorri eta jan egin ebezan. Beste batzuk harri artean jausi ziran, lur handirik ez zan lekuan, eta azaleko lurra izanik, bat-batean erne ziran; baina eguzkiak jo orduko, erre egin ziran eta, zuztarrik ez ebelako, ihartu.
     Beste ale batzuk sasi artean jausi ziran, eta sasiek, haztean, ito egin ebezan haziak. Gainerakoak lur onean jausi ziran, eta frutua emon eben: bateko ehun, hirurogei nahiz hogeita hamar. Belarririk dauanak, entzun begi».
     Ikasleek hurreratu eta itaun hau egin eutsoen Jesusi: «Zergaitik berba egiten deutsezu parabolen bidez?»
     Jesusek erantzun eutsen: «Zuei emon jatzue zeruetako erreinuaren misterioak ezagutzea; horreei, ostera, ez. Izan ere, daukonari emon egingo jako eta gainezka izango dau; ez daukonari, ostera, daukon apurra ere kendu egingo jako. Hona zergaitik berba egiten deutsedan parabolen bidez: begiratu bai, baina ikusten ez dabelako; entzun bai, baina aditzen ez dabelako, ezta ulertzen ere. Holan, Isaias Profeteak esana beteten da horreekan:
"Entzungo dozue, bai, baina ulertu ez;
ikusiko dozue, bai, baina ohartu ez.
Izan ere, herri honek gogortu egin ditu buru-bihotzak,
gortu belarriak, itsutu begiak.
Ez begie begiz ikusi,
ez belarriz entzun,
ezta buruaz ulertu ere,
holan Nigana bihurtu ez daitezan
eta salbau ez dagidazan".
     Zorionekoak, ostera, zuen begiak, ikusten dabelako, eta zuen belarriak, entzuten dabelako. Benetan dinotsuet: profeta eta zintzo askok ikusi nahi izan eban zuek ikusten dozuena, baina ez eban ikusi, eta entzun zuek entzuten dozuena, baina ez eban entzun».
     Jesusek esan eutsen ikasleei: «Entzun ereilearen parabolearen esanahia: Erreinuaren berbea entzun bai, baina ulertzen ez dauanari, Gaiztoak etorri eta kendu egiten deutso bihotzean erein jakona. Hori da bide-bazterrean ereindakoa.
     Harri artean ereindakoa hauxe da: berbea entzutean, bat-batean pozik hartzen dauana; baina, zuztar bakoa eta iraupen gitxikoa izanik, berbea dala-eta estutasun edo erasoaldiren bat sortu orduko, bat-batean huts egiten dau.
     Sasi artean ereindakoa hauxe da: berbea entzun bai, baina mundu honetako ardurak eta diru-goseak ito egiten deutsoe berbea, frutu barik itziz.
     Lur onean ereindakoa, barriz, hauxe da: berbea entzun eta ulertzen dauana. Honek frutua emoten dau: bateko ehun nahiz hirurogei nahiz hogeita hamar».

No hay comentarios:

Publicar un comentario