Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Bokazinoen
aldeko Munduko Otoitz Eguna
Sorterriko
Bokazinoen Eguna
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi:
Pazko aldiko bidean aurrera goaz. Laugarren domeka hau, Artzain Onarena da.
Kristo da gure gidari,
maisu eta artzain. Bera da zeharkatu behar dogun atea, bere atzetik jarraitzeko
deia dan ahots berezia. Nahiz eta Jesus berbiztuagan,
bizia irabazle urten dala jakin, oraindino egunerokoan kristau bizitza
sendotzera deituak gara. Eliza bide hori egiten dihardu, Artzain Onaren gidaripean.
Gaur, Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna eta Sorterriko Bokazinoen
Eguna ospatzen da, aurton, «Lotu
bideari. Ez gehiago itxaron» goiburua ardatz hartuta. Eskatu deiogun
biziaren Jaunari, ez daitela abadetzarako, biziera sagaraturako eta laiku
bokazino faltarik bere Eleizan. Eta otoitz egingo dogu, gainera, misinoko
lurraldetan sortutako bokazinoek be hezteko eta hazteko behar dabena izan
daien.
Eukaristiak lagundu
deigula Kristoren ahotsa bereizten. Berak gonbidatzen gaitu bere mahaira.
"Abestu dagigun
danok, misterio haundiena."
BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA
Senideok, Meza santu hau hasterakoan, barriztau daigun
Jesusegaz bat egin ginduzan Bateoa, eta, ur bedeinkatua hartuz, kristau
zintzoak izateko gogoa sendotu daigun.
(Ur bedeinkatuaz
txipriztindu)
Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik
eta, Eukaristia honen bidez,
bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 2, 14. 36‑41:
Pentekoste egunean, Pedrok egin eban hitzaldia entzungo
dogu lehenengo irakurgaian. Pedrori entzunda askok sinistu eben lez, gaur ere
haren hitzak sortu dagiela gugan Jaunari jarraitzeko gogoa.
Erantzun‑Salmoa: 22. salmoa
Itxaropen salmoa dogu gaurko salmo hau. Badaukagu Artzain On bat, gure
alde jokatzen dauana. Esker onez abestu dagigun.
"Jauna
dot artzain..."
1 Pe 2, 20b‑25:
Sufritzen gagozanean, ona da Kristoren Nekaldia gogoan
izatea. Entzun daigun gogoz irakurgai hau, gure Artzain dogun Jaunari eskerrak
emonez.
Jn 10, 1‑10:
Israel herria justiziaz gidatuko eban artzainaren zain
egoan. Jesus dogu bere bizitza emoten dauan Artzain Ona, eta argitzen gaituan
egia eta bidea.
"Aleluia" abestuz, goratu daigun gure
artean bizi dan Jaun berbiztua.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
+
Eleiza osoarekin bat eginda,
egin deiogun otoitz Jainko Aita-Amari.
-
Eliza osotzen
dogun guztion alde, Aita Santuagandik hasita, bakotxari emona izan jakun bokazioan
sakondu eta alkarregaz Jesusen bidetik, mundu zuzenago baten alde jokatu
dagigun. Egin dagigun otoitz
-
Gure gizartean aginpidea dauken guztien alde: munduan dagozan
desberdintasunak murrizteko bideak hartu dagiezan. Egin dagigun otoitz
-
Ume ta gazteen alde, euren
bizitzan, Jesusegaz topo egiteko aukera izan dagien eta Beragaz aurkitzeak
dakarren poztasuna bizi dagien. Egin dagigun otoitz
-
Gure parrokiako kristau alkartearen alde: edadetuak eta gaixoak,
lehenengo Jaunartzea egingo daben umeak, gurasoak eta hezitzaileak, guztiok Jesus Artzain Onaren bideak jarraitu
daiguzala. Egin dagigun otoitz
+Jaungoiko Aita, hona hemen gure erreguak.
Egizu zure Semearen berbea entzun eta jarraitu dagigula, Haren artaldeko
gareanok egunen baten zure erreinuan zorion betea izan dagigun. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRAK
Maiatzaren 13an, arratsaldeko 6etan, UNtzinoaren sakramentua
AZKEN AGURRA
Senideok, Gure bizitzak Artzain Onak zuzentzen dituala
jakinik, gaur hasten dogun aste barrian, pozez bizi gaitezala. Gogoan izan
dagigula bakotxak dogun bokazioa, zaindu
eta indar-barritu behar dogula. Horretarako jo dagigun otoitzean,
ebanjeliora eta entzun dagigun Jesusek diñoskuna.
"Zeru-lurren
Erregina."
Jornada
Mundial de Oración por las Vocaciones
Jornada
de Vocaciones Nativas
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun
on guztioi:
Pazko aldiko bidean aurrera goaz. Laugarren domeka hau, Artzain Onarena da.
Kristo da gure gidari,
maisu eta artzain. Bera da zeharkatu behar dogun atea, bere atzetik jarraitzeko
deia dan ahots berezia. Nahiz eta Jesus berbiztuagan,
bizia irabazle urten dala jakin, oraindino egunerokoan kristau bizitza
sendotzera deituak gara. Eliza bide hori egiten dihardu, Artzain Onaren
gidaripean.
Hoy es la Jornada Mundial de Oración por las Vocaciones y la Jornada de
Vocaciones Nativas, este año con
el lema: «Ponte en camino. No esperes
más». En este día, le pedimos al Señor que no falten en la Iglesia las
distintas vocaciones al ministerio, la vida consagrada y laicales que necesita.
También oramos para que las vocaciones nacidas en países de misión tengan lo necesario
para formarse y seguir creciendo.
Eukaristiak lagundu
deigula Kristoren ahotsa bereizten. Berak gonbidatzen gaitu bere mahaira.
"Abestu dagigun
danok, misterio haundiena."
BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA
Senideok, Meza santu hau hasterakoan, barriztau daigun
Jesusegaz bat egin ginduzan Bateoa, eta, ur bedeinkatua hartuz, kristau
zintzoak izateko gogoa sendotu daigun.
(Ur bedeinkatuaz
txipriztindu)
Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik
eta, Eukaristia honen bidez,
bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 2, 14. 36‑41:
Pentekoste egunean, Pedrok egin eban hitzaldia entzungo
dogu lehenengo irakurgaian. Pedrori entzunda askok sinistu eben lez, gaur ere
haren hitzak sortu dagiela gugan Jaunari jarraitzeko gogoa.
Pedro primer pastor de la Iglesia, habla a la multitud y
pide la conversión. Muchos aceptan sus palabras y creen en Jesucristo.
Erantzun‑Salmoa: 22. salmoa
Itxaropen salmoa dogu gaurko salmo hau. Badaukagu Artzain On bat, gure
alde jokatzen dauana. Esker onez abestu dagigun.
El salmo de hoy canta al Buen Pastor, que nos conduce por
caminos seguros.
"Jauna
dot artzain..."
1 Pe 2, 20b‑25
Sufritzen gagozanean, ona da Kristoren Nekaldia gogoan
izatea. Entzun daigun gogoz irakurgai hau, gure Artzain dogun Jaunari eskerrak
emonez.
El apóstol Pedro nos recuerda el ejemplo de Jesucristo,
verdadero pastor y guia de las personas, a quienes amó hasta el final.
Jn 10, 1‑10:
Israel herria justiziaz gidatuko eban artzainaren zain
egoan. Jesus dogu bere bizitza emoten dauan Artzain Ona, eta argitzen gaituan
egia eta bidea.
Jesús es el único Buen Pastor. El el modelo y guía para
cuantos quieren llevar a cabo su misión.
"Aleluia" abestuz, goratu daigun gure
artean bizi dan Jaun berbiztua.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
+ Eleiza osoarekin bat eginda, egin deiogun otoitz Jainko Aita-Amari.
-
Eliza osotzen
dogun guztion alde, Aita Santuagandik hasita, bakotxari emona izan jakun
bokazioan sakondu eta alkarregaz Jesusen bidetik, mundu zuzenago baten alde
jokatu dagigun. Egin dagigun otoitz
-
Oremos en especial por los/las jóvenes, para que
vivan con atención desde su juventud, a todo lo creativo y sean capaces de
comprometerse en los valores del Reino. Egin
dagigun otoitz
-
Oremos por todos
los pueblos de la tierra,
por la paz y la justicia, que los
gobernantes se comprometan a luchar por el bien de todos y se mermen las
desigualdades que existen en el mundo. Egin
dagigun otoitz
-
Gure parrokiako kristau alkartearen alde: edadetuak eta gaixoak,
lehenengo Jaunartzea egingo daben umeak, gurasoak eta hezitzaileak, guztiok Jesus Artzain Onaren bideak jarraitu
daiguzala. Egin dagigun otoitz
+Jaungoiko Aita, hona hemen gure erreguak.
Egizu zure Semearen berbea entzun eta jarraitu dagigula, Haren artaldeko
gareanok egunen baten zure erreinuan zorion betea izan dagigun. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok, gaur hasten dogun aste barrian, pozez bizi
gaitezala, gure bizitzak Artzain Onak zuzentzen dituala jakinik. Gogoan izan
dagigula gure otoitzean bokazino barrien beharrizana eta ardura hau gazteakana
eroaten ahalegindu gaitezala.
Ser cristiano es
ponerse a hacer el bien, sin buscar respuesta, sin que aprecien siquiera el
bien que hacemos. Sigamos los pasos de Aquel que dio la vida por nosotros.
Desde que el pasó, el camino está señalado; y seguirlo, yendo El delante es
menos difícil.
Recibamos su bendición
"Zeru-lurren
Erregina.."
IV. PAZKO DOMEKEA
Jainkoak Jaun eta Mesias egin dau Jesus.
Apostoluen Eginetatik (Eg 2, 14a. 36-41)
Pentekoste-egunean, Pedrok honan berba egin eutsen juduei: «Jakin begi ziur Israel herri osoak, Jainkoak Jaun eta Mesias egin dauala zuek kurutzeratu zenduen Jesus hau».
Berba honeek bihotza ikutu eutseen, eta Pedrori eta beste apostoluei esan eutseen: «Anaiok, zer egin behar dogu?»
Pedrok erantzun eutsen: «Bihozbarritu zaiteze eta bateatu guztiok Jesus Mesiasen izenean, pekatuak parkatu dakizuezan, eta Espiritu Santua hartuko dozue hutsean. Izan ere, zuentzat eta zuen seme-alabentzat agindu eban Jainkoak dohain hau, baita Jaunak, gure Jainkoak, deituko deutsen atzerritar guztientzat ere».
Beste berba askoren bidez ere egiten eutsen Pedrok testigantza, eta arrenka eskatzen eutsen, esanez: «Salbatu egizuez zeuen buruak gizaldi galdu honegandik».
Pedroren berbea onartu ebenak bateatu egin ziran, eta egun haretan hiruren bat mila lagun batu jakozan taldeari.
Erantzun-salmoa Sal 22, 1-3. 4 .5. 6
Jauna dot artzain,
ez naz ezeren beharrizanean.
Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrizanean:
larre gurietan etzunarazoten nau.
Atsedenezko iturrira naroa
eta berbizten deust barrua.
Banaroa bidezidor zuzenetatik
bere izenagaitik.
Ibar ilunetan banabil ere, ez nago gaitz-bildur,
Zu nigaz zagoz-eta:
zure zigorra eta makilea,
honeek dira nire poza.
Zeuen artzain eta zaintzaileagana bihurtu zaree.
San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 P 2, 20b-25)
Senide maiteok: On egiteagaitik nekeak jasan behar badozuez, hori gauza ederra da Jainkoaren begietan. Horretarako deitu deutsue Jainkoak; izan ere, Kristok berak ere nekeak jasan zituan zuekaitik, zuentzat eredu bihurtuz, beraren urratsei jarraitu deiezuen. Harek ez eban pekaturik egin, haren ahoan ez zan maltzurkeriarik. Iraintzen ebenean, ez eban irainez erantzuten; nekeak jasatean, ez eban mehatxurik egiten; bestetara, zuzen epaitzen dauanaren eskuetan jarten eban bere burua.
Gure pekatuak bere gain hartu eta kurutzera eroan zituan, gu, pekaturako hilik, zuzentasunaren arabera bizi gaitezan; haren zauriek osatu zaituee. Ardi galduak lez zenbilzen; baina orain zeuen artzain eta zaintzaileagana bihurtu zaree.
Neu naz ardien atea.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 10, 1-10)
Aldi haretan, Jesusek esan eutson jenteari: «Bene-benetan dinotsuet: Artegian, atetik barik beste nonbaitetik sartzen dana lapurra da eta harrapatzailea. Atetik sartzen dana, barriz, artzaina da. Honi edegi egiten deutso atezainak, eta ardiek entzuten dabe haren ahotsa; ardi bakoitzari izenez deitzen deutso, eta kanpora ataraten ditu. Bere ardi guztiak atara ondoren, aurretik joaten jake eta ardiek jarraitu egiten deutsoe, ezagutzen dabe-eta haren ahotsa. Arrotzari, ostera, ez deutsoe jarraituko; bestetara, ihes egingo deutsoe, arrotzaren ahotsa ez dabe-eta ezagutzen».
Jesusek adibide hau emon eutsen, baina hareek ez eben ulertu zer esan gura eutsen. Orduan, honan azaldu eutsen Jesusek: «Bene-benetan dinotsuet: Neu naz ardien atea. Nire aurretik etorritako guztiak lapurrak ziran eta harrapatzaileak; horregaitik, ardiek ez eutseen jaramonik egin. Neu naz atea. Ate honetatik sartzen dana onik izango da, nasai sartuko da eta urtengo, eta aurkituko dau jatekoa. Lapurra ez doa artaldera ostu, hil eta hondatzera baino; Ni, barriz, bizia izan dagien etorri naz, eta bizia ugari izan dagien».
No hay comentarios:
Publicar un comentario