Páginas

jueves, 21 de diciembre de 2023

Jaunaren Jaiotza Natividad

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.


Irakurgaiak euskeraz.
Bideoak.











 

JAUNAREN JAIOTZA

Abenduak 25  Eguneko Meza  (ABC)

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

           Jaunaren Jaiotzaren ospakizunera etorri zarenoi egun on eta zorionak!!.

          Gaur agertzera emon jakuz Jaungoikoaren ontasuna eta gizakioi deuskun maitasuna. Ume batek, Mariaren Semeak, Jaungoikoaren aurpegi maitekorra erakutsi deusku. Argia eta Bizia dana, gure artera etorri da, gure bide-lagun egin da eta gugaz bizi nahi dau.

Prestau gaitezan Gabon-misterioa behar dan lez ospatzeko.

 

            "Zatoze, kristauak..."

 

BATZAR BURUAREN AGURRA

 

Anai-arrebok:

Gaur salbatzailea jaio jaku: Mesias, Jauna.

Bere grazia, maitasuna eta bakea,

egon beitez zuekin.

 

DAMU OTOITZA

 

          Jesus Salbatzailetzat autortzen dabenen poztasunez, onartu dagiguzan Jainko Umeak  dakarskuzan grazia eta parkamena.

 

-        Belenen jaioaz gizon emakume guztiei salbamena dakarskuzun Horrek. Erruki, Jauna.

-        Belenen jaioaz Jaungoikoaren egiazko aurpegia erakusten deuskuzun Horrek. Kristo, erruki.

-        Belenen jaioaz Jaungoikoaren maitasunez betetzen gaituzun Horrek. Erruki, Jauna.

 

"AINTZA"-ren aurrean

            Goratu dagigun Jauna, zeruko aingeruekin eta Belengo artzainekin batean.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 52, 7-10

            Pakearen mezularia hor datorela  oihuka diño Isaias profeteak eta entzuteko esaten deusku

 

Erantzun-Salmoa:   97. Salmoa

            Abestu deiogun poztasunez beterik  gu salbatzera jatorkun Salbatzaileari

 

"Ikusi dabe lur muga danak gure Jainkoagandiko salbamena."

 

Eb 1, 1-6.

            Era askotara eta sarritan berba egin eutsen Jaungoikoak gizakiei, baina inoiz ere ez Jesusengan berba egin deuskun lez. Bera da gizon egin dan Jaungoikoaren Hitza.

 

 

 

Lk 2, 15-20

 

Artzaiñek, Jainko-egarria euken eta arineketan Belenera joan ziren.

Poztasunez beterik gertatu dagigun gure bihotza Barri On zoragarria  entzuteko aleluia abestuz.

“Aleluia”

 Belenen jaio zinan

kurutzean hila,

Jainko apala eta

guretzat hurbila.

Zure argi barria

etorri dadila,

zure beharra dogu:

erdu gure bila!

 

Opari, bolandera,

zarata, algara,

ixildu une batez

barruko marmara.

Haurra ezagutzeko

begira askara,

hitz huts bat esateko

Maitasuna zara.

 

Profeta modernoak

ez dabe igerri,

behartsuen artean

hor zure aberri.

Mundua negarretan

ez dago aterri,

Zu bazara gurean

Gu Zorion herri!


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Gaur Jesus jaio jaku eta, beronen bidez, Jaungoiko hurbila, Jaungoiko maitale eta salbatzailea, bere bizia emon gura deuskun Jaungoikoa, agertzen jaku. Horregaitik, uste on osoaz, gure eskariak aurkezten deutsaguz.

 

·       Eleizaren alde,  kristau alkarte abegitsua izanik, edozein eratako  beharrizanean dagozanei gure alkartasuna adieraziz, guztiok  Gabon misterioa ondo ospatu dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·      Bakearen alde. Jaio jakun Umeak, “Bakearen Mezulariak”, gure bihotzak aldatu daizan eta batasun eta senidetasunaren zeinu bihurtu daizan gure berba eta ekintzak eta gaur batez ere Israel eta Palestinaren artean konpon-bidea loratu daiten. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Gabonak ospatuz, gure familiak batasunean bizi daitezala eta giza eta kristau balioetan hazi. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·      Munduko bazter guztietan Kristoren jaiotza ospatzen dogunok, pozez bizi dagigula Gizakundearen misterioa. Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Amaren maitasunaz gu guztiok zaintzen gaituzun Jaungoikoa; entzun gure eskariak eta, zure graziaren bidez, jatorri bera dogun gizaki guztiok familia bakarra osotu dagigula bakean, eta  maitasunez alkartuta bizi gaitezela. JGJB

 

BAKEA EMOTERAKOAN

 

            Jesusek bere bakea ekarri deusku. Onartu daigun bake hori eta geure inguruan zabaltzen ahalegindu gaitezan.

 

AZKEN AGURRA

Gabon misterioa ospatu dogu. Elizatik urtetean, Belengo artzainen antzera, entzun eta ikusi dogunaren barri emon dagigula.

 

Bedeinkapena emon ondoren,  monitoreak honako hau irakurriko dau:

 Salbatzera datorren gure Jesus umeagana banan banan urreratuko gara.

Burua makurtuz gurtu eta eskertuko dogu.





           




  JAUNAREN JAIOTZA

 

Abenduak 25  Eguneko Meza  (ABC)

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

          Jaunaren Jaiotzaren ospakizunera etorri zarenoi egun on eta zorionak!!.

          Gaur agertzera emon jakuz Jaungoikoaren ontasuna eta gizakioi deuskun maitasuna. Ume batek, Mariaren Semeak, Jaungoikoaren aurpegi maitekorra erakutsi deusku. Argia eta Bizia dana gure artera etorri da, gure bide-lagun egin da eta gugaz bizi nahi dau.

 

            Celebremos con alegría la eucaristía. Acojamos al que nos ha nacido. Acojamos a aquellos en quienes se nos hace presente y en los que quiere nacer hoy, en los sin techo, los pobres, los excluidos, los preferidos de Jesús.

 

Prestau gaitezan Gabon-misterioa behar dan lez ospatzeko.

 

            "Zatoze, kristauak..."

 

BATZAR BURUAREN AGURRA

            Gure salbamenerako jaio dan Kristogan agertzera emon jakuzan gure Jaungoiko Aitaren bakea eta maitasuna egon beitez zuekin.

 

DAMU OTOITZA

 

          Jesus Salbatzailetzat autortzen dabenen poztasunez, onartu dagiguzan Jainko Umeak  dakarskuzan grazia eta parkamena.

 

-        Belenen jaioaz gizon emakume guztiei salbamena dakarskuzun Horrek. Erruki, Jauna.

-        Belenen jaioaz Jaungoikoaren egiazko aurpegia erakusten deuskuzun Horrek. Kristo, erruki.

-        Belenen jaioaz Jaungoikoaren maitasunez betetzen gaituzun Horrek. Erruki, Jauna.

 

"AINTZA"-ren aurrean

           

Como los ángeles lo hicieron con los pastores, cantemos nosotros ahora al mundo       entero, que Dios nos ha enseñado su gloria al enviarnos a su Hijo amado.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 52, 7-10

 

            El mensajero anuncia la paz; su grito es contagioso y debe llenar la tierra.

           

Erantzun-Salmoa:   97. Salmoa

 

            Abestu deiogun poztasunez beterik  gu salbatzera jatorkun Salbatzaileari

            Cantamos con gozo al Dios que viene a salvarnos.

 

" Ikusi dabe lur muga.."

 

Eb 1, 1-6.

            Era askotara eta sarritan berba egin eutsen Jaungoikoak gizakiei, baina inoiz ere ez Jesusengan berba egin deuskun lez. Bera da gizon egin dan Jaungoikoaren Hitza.

            En Jesús, Dios se nos entrega. En Jesús toda la humanidad purificada, vuelve al Padre.

 

Lk 2, 15-20

Los pastores en la sencillez de su corazón reciben el anuncio y se presentan en Belén.

Artzaiñek, Jainko-egarria euken eta arineketan Belenera joan ziren.

Poztasunez beterik gertatu dagigun gure bihotza Barri On zoragarria  entzuteko aleluia abestuz.

“Aleluia

  Belenen jaio zinan

kurutzean hila,

Jainko apala eta

guretzat hurbila.

Zure argi barria

etorri dadila,

zure beharra dogu:

erdu gure bila!

 

Opari, bolandera,

zarata, algara,

ixildu une batez

barruko marmara.

Haurra ezagutzeko

begira askara,

hitz huts bat esateko

Maitasuna zara.

 

Profeta modernoak

ez dabe igerri,

behartsuen artean

hor zure aberri.

Mundua negarretan

ez dago aterri,

Zu bazara gurean

Gu Zorion herri!

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Gaur Jesus jaio jaku eta, beronen bidez, Jaungoiko hurbila, Jaungoiko maitale eta salbatzailea, bere bizia emon gura deuskun Jaungoikoa, agertzen jaku. Horregaitik, uste on osoaz, gure eskariak aurkezten deutsaguz.

 

·       Eleizaren alde,  kristau alkarte abegitsua izanik, edozein eratako  beharrizanean dagozanei gure alkartasuna adieraziz, guztiok Gabon misterioa ondo ospatu dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·      Para que el Niño que nos ha nacido, “Mensajero de la Paz”, transforme nuestros corazones y convierta nuestras palabras y gestos en signos de unidad y fraternidad.  Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Gabonak ospatuz, gure familiak batasunean bizi daitezala eta giza eta kristau balioetan hazi. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·      Para que al reunirnos hoy con gozo, esta fiesta de Navidad nos dé ánimo para seguir trabajando por un mundo mejor. Eskatu deiogun Jaunari.

     

            Amaren maitasunaz gu guztiok zaintzen gaituzun Jaungoikoa; entzun gure eskariak eta, zure graziaren bidez, jatorri bera dogun gizaki guztiok familia bakarra osotu dagigula bakean, eta  maitasunez alkartuta bizi gaitezela. JGJB

 

BAKEA EMOTERAKOAN

 

            Jesús nos trae su paz. Que sepamos acoger su paz y seamos constructores de paz.

 

AZKEN AGURRA

Para los ojos abiertos a la fe, siempre hay un Belén donde encontrar al Niño. Acerquémonos a Él y dejémonos llenar por el amor infinito y gratuito que Dios nos tiene.

Gabon misterioa ospatu dogu. Elizatik urtetean, Belengo artzainen antzera, entzun eta ikusi dogunaren barri emon dagigula.

 

Bedeinkapena emon ondoren,  monitoreak honako hau irakurriko dau:

 Salbatzera datorren gure Jesus umeagana banan banan urreratuko gara.

Burua makurtuz gurtu eta eskertuko dogu.










IRAKURGAIAK
Is 52,7-10

Isaias profetaren liburutik

Bai ederrak mendi-gainetan,
bakea iragarten dauan albistariaren oinak!
Barri ona zabaltzen
eta salbamena iragarten dabilanarenak!
Sioni “gure Jaungoikoa errege da
esaten deutsonarenak!

Entzun: zure zaintzaileak oihuka dabiltz,
irrintzika, guztiak batera;
aurrez-aurre ikusten dabelako Jauna
barriro Sionera datorrela.
Ekin kantari, guztiok batera,
Jerusalengo horma zahar jausiok;
poztu dau-ta Jaunak bere herria,
eta barriro erosi dau Jerusalen.
Herri guztiena hurrean erakutsi dau Jaunak
bere beso santuaren indarra;
eta lurbiraren bazter guztiak ikusiko dabe
gure Jaungoikoaren salbamena.

Erantzun salmoa  97.Salmoa      

Ikusi dabe lur-muga danak
gure Jainkoagandiko garaipena.

Kanta Jaunari kantu barri,
egin bai ditu hainbat harrigani.
Bere eskoiak emon deutso garaipena,
bere beso santuak. 

Ezagutuazo dau Jaunak Beragandiko garaipena,
agertu dau atzerrien aurrean bere zuzentasuna.
On eta leial izan dala gogoratu dau,
Israel-etxeari buruz.
 
Ikusi dabe lur-muga danak
gure Jainkoagandiko garaipena.
Lur osoa, egiozu txalo Jaunari,
egin oihu eta irrintzi, egin eresi.
  
Eresi Jaunari zitararekin,
zitara eta salten ozenarekin;
turuta eta adar-otsean,
egin txalo errege dan Jaumare aurrean. 

irakurgaia  Eb 1, 1-6

Hebertarrei egindako epistolatik
Askotan eta era askotara berba egin eutsen Jaungoikoak profeten bidez aspalditik gure asabei; eta azkenak diran egunotan, Semearen bidez berba egin deusku. Seme hau egin eban gauza guztien oiñordeko; eta Beronen bidez egin eban mundua ere.
Berau da Aitaren aintzaren argi diztiratsu eta Haren izatearen irudi. Beronek eusten deutse gauza guztiei bere berba indartsuz. Eta pekatuen garbikuntza eginda gero, goienean Guztiz Handiaren eskoi aldean jarririk dago: zenbat eta aingeruak baiño goragoko izena jaso dauan, hainbat eta hareek baiño gorago jarria.
Izan ere, zein aingeruri esan deutso iñoiz: «Neure Seme zara Zu;
Neuk sortu zaitut gaur?»
Eta beste behin: «Aita izango nau Harek Ni
eta Bera Seme izango dot Nik»?
Eta beste behin, bere Semea munduan sartzerakoan honan diño: «Gurtu begie Bera
Jaungoikoaren aingeru guztiak».

ebanjelioa
Aleluia
Aleluia.
   Egun santu bat zabaldu jaku: zatoze herriak;
gurtu egizue Jauna; argi haundi bat jatsi da gaur lurrera.



Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutík

Hasieran bazan Berbea;
eta Berbea Jaungoikoagaz zan;
eta Jaungoiko zan Berbea.
Berba hau hasieran Jaungoikoagaz zan.
Dana Berbearen bidez egiña da;
eta egindakoetan ez da ezer Ha barik egiñik.
Haregan zan bizia.
Eta bizia gizakien argi zan.
Argiak ilunpetan argi egiten dau;
baina ilunak Ha ez eben onartu.
(Agertu zan gizon bat, Jaungoikoak bialdua:
Joan eban izena. Autormenerako etorria zan: argiaren
autormena egitera, haren bidez guztiak sinistu egien.
Bera ez zan argia, argiaren autormen egin behar ebana
baiño. ).Berbea zan mundura etorritako gizon guztiak
argitzen dituan benetako argia
Munduan egoan;
eta mundua Haren bidez egiña da;
baiña munduak ez eban ezagutu. Bere etxera etorri zan,
eta bereak ez eben onartu. Onartu eben guztiei, barriz,
Jaungoikoaren seme izateko eskubidea emon eutsen,
Haren izenean sinisten badabe.
Honeek ez dira odoletik sortu,
ez haragiaren nahieratik, ezta gizonaren nahieratik ere,
Jaungoikoagandik baiño.
Eta Berbea haragi egin zan,
eta geure artean jarri eban bizilekua;
eta geuk ikusi dogu Haren aintza,
Aitaren Seme bakarrari dagokion aintza,
graziaz eta egiaz betea.
Joanek  Haretaz  egiten  eban  autormen, 
oihuka esanez: «Hauxe zan nik esan neban Ha:
nire atzetik datorrena, nire aurrean jarria izan da,
ni baiño lehenagokoa zan eta».
Eta Haren betearen betetik,
grazia graziaren gain hartu dogu guztiok.
Legea Moisesen bidez emona izan da; grazia eta egia, barriz,
 Jesukristoren bidez etorri dira.
Jaungoikoa ez dau iñok iñoiz ikusi;
Aitaren altzoan dagoan Seme bakarrak emon deusku Haren barri