Páginas

jueves, 27 de enero de 2011

Emon argia bakeari Arratiako deialdia

EMON ARGIA BAKEARI
Urtarrilak 29, zapatua, arrastiko 7etan
Igorre

Gure Euskal Herriko gotzaiak bere urtarrilak hamarreko oharrean eskatutakoari jarraituz: “Kristinauei otoitzean sendo egiteko eskatzen deutsiegu”, Otoitzaldi bat egitera dei egiten dogu Arratia eskualdeko jende eta eliztarrei Igorreko parrokian. . Eskualdeko Pastoral Kontseiluagaz berba eginda, Ziortzako bakearen aldeko otoitzaldiaren espirituari jarraituz, ETAren azken agiria kontuan hartuz, Bakearen aldeko Gandiren Eguna bertan dagoela, Kandelario jaia laster dala kontuan hartuz, honako hau izan daiteke bere lema:

EMON ARGIA BAKEARI

Aukeratu dan Elizan, eskualde bakoitzak ikusiko dau non egin, ze ordutan, jendea batzen danean giroa berotu daiteke:
-argi leuna
-musikea
-pantaila badago Ziortzako argazkiak proiektatu daitekez. Hemen ditugu pilo bat montajetxo bat egiteko moduan: 

http://picasaweb.google.com/palenqueko/Ziortza2010#
-partaideei kandela bana eroateko eskatu geunskio.

I.                     atala Elizan bertan

Tartekatuko ditugu otoitz eta testigantza testuak (ikusi gehigarrian), kantak (entzuteko edo danon artean egiteko moduan) eta kandelak bizten joan. Eskualderen batean testigantzaren bat emoterik balego, hobeto, bestela testuak irakurri otoitz giroan, astiro…

II.                   atala kalera urten, euririk ez bada, plaza edo toki publiko batean.

Bertan korro bat egin, argiak piztuta eskuan, eta Ziortzako igazko otoitza egin danok batera.

ORACIÓN POR LA PAZ

Dios
, Padre nuestro:

Tú quieres que vivamos en paz.

¡Qué necesaria y qué frágil es la paz!

Se quiebra en nuestras familias,
en nuestras relaciones sociales y laborales,
en nuestro pueblo.

Nos resistimos a tener que vivir con la paz rota.
Tú nos bendices con tu paz.
Abre nuestros corazones a tu paz
y danos fuerza para trabajar a favor de la paz.


BAKEAREN ALDEKO OTOITZA
Jainko Aita:
Gu bakez bizitzea nahi dozu.
Zein beharrezko eta zein hauskor dan bakea!
Hautsita daukagu gure familietan,
gure hartu-emonetan eta lantegietan,
gure herrian.
Baina ez dogu jarraitu nahi bake hautsi baten bizitzen.
Zuk bakeaz bedeinkatu gozuz.
Zabaldu egizuz gure bihotzak bakerako,
eta sendotu gagizuz
bakearen alde lan egiteko.



Kantak


Arrenka eska gagoz: BAKEA, BAKEA.
adiskide izateko: BAKEA
parkamen bidetik: BAKEA, BAKEA.
alkar maitatzeko BAKEA.
Gu guztion artean: BAKEA, BAKEA.
Jesusek gura eban BAKEA.
benetan denontzat, BAKEA, BAKEA.
Zorion bizia: BAKEA.




Gizadiak maite-mina,
Izadiak arreta-mina,
Etorkinak herri-mina,
Herri hunek bake-mina.

Laborari ta langile,
Sinestedun ta bilatzaile,
Bidez-bide, kalez-kale,
Izan gaiten bakegile.

Zatiketak etsipena,
Elkarketak itxaropena,
Gorrotoak pairamena,
Barkamenak askapena.

Solasbide, elkarbide,
Maitabide ta askabide,
Zuzenbide, bakebide,
Oro dire zorionbide.

Pantxoa ta Peio
La humanidad está necesitada de amor, la tierra necesita que la cuiden, el inmigrante añora su país, esta tierra está necesitada de paz.
Campesinos y trabajadores, creyentes y aquellos que siguen buscando, seamos todos agentes de paz en nuestro caminar.
La división genera desaliento, mientras que la unión es portadora de esperanza; el odio engendra sufrimeinto, sin embargo elperdón es una fuerza liberadora.
La vía del diálogo, de la reconciliación, del amor, de la liberación, de la justicia y la paz, son todas ellas el camino a la felicidad.



ALKARTU TA GOAZEN
AURRERA KANTARI,
BIDEAK ZABALDUZ
BETIKO POZARI (BIR).

Maitasun
ta zuzentasunez dezagun
lortu anaien askatasun,
badator eta
Jaunaren betiko egun
hor dugu, distiratsu
egunsentiko argitasun.
Zerua
eta lurra berriztaturik
orduan ez da izango minik,
ez da izango negarrik,
ez heriotzarik.
Jainkoa, gure Jainko,
gu bere herri betiko pozik.
Jaunaren
eguna etor dadinean
guztiok poztasun batean
egongo gara
Jaunaren ondasunean.
Izango gara
zoriontsu betikotasunean.

Jende asko negarrez, horrek nauta minez (JJ Elezkano)

Maitasuna bakearekin batera eskeintzeko nator esku emotera

Bakezaleenak ere
Bere baitan bizi du
Bere gerra.

(Ahotsa: Andoni Salamero Alberdi)


Bakezaleenak ere

Gerra baten zama
Bere baitan bizirik
Betiro darama

Itxuraren jokua

Izanik nabari
zalantzan bagabiltza
Euskaldun ugari
Ahalaren harian
Ezina dantzari
Soka-tira gorrian
Ari eta Ari

Barrenean ohiu bat:

"Aupa! Ekin lagun!",
sugar bizia piztuz
Lan horretan jardun
Kemenari men egin
Arituz ahaldun
Bakea bera dadin
Bihurtu bakaldun.

Ez beza mesfidantzak

Barrua izostu
"denak orain"-ak ere
bihotsa mingostu,
Liskarren aiztoa
Behar da kamustu
Elkarrisketa bera
Ez dadin zapuztu

Indarkeriak berak

Darion kiratsa,
Gogoa gaiztotzen du
indargetuz hatsa.
Izan ezina dena
Behar dugu altxa
esanak dezan isur
Izanaren patsa.

Zuhur, zintzo (e)ta zuzen

Herrenka-herrenka,
Bide bat erditzen da
Oihu (e)ta auhenka,
Bakea bakarra da
Ez gaitzaten tenta
Gizabidez dezagun
denos errespeta.

(Hitzak: Andoni Salamero Alberdi)

(Musika eta moldaketak: Mixel Ducau)



Testuak

Euskadiko eta Nafarroako gotzainen oharra ETAren agiriaren aurrean:

ETAk egindako aldarrikapenaren barri izanda, bake egarria eta bake itxaropena erakutsi gura ditugu eta etikaren izenean, barriro eskatzen deutsagu behin eta betiko eta inongo baldintza barik desagertu dadila. Kristinauei otoitzean sendo egiteko eskatzen deutsiegu. Eta egin ere, bakearen iturri dogun Jesukristori eta atsekabetuen eta indarkeriaren menpe sufritzen daben guztien kontsolatzaile dan Andra Mariari.

+ Francisco, Iruña eta Tuterako Artzapezpikua
+ Miguel, Gasteizko Gotzaina
+ José Ignacio, Donostiako Gotzaina
+ Mario, Bilboko Gotzaina


Nota de los Obispos del País Vasco y Navarra sobre el comunicado de ETA
 
Tras haber conocido la declaración efectuada por ETA, manifestamos nuestro anhelo y esperanza de paz, y reiteramos la exigencia moral de su disolución definitiva e incondicional. Pedimos al pueblo cristiano que intensifique en estos momentos su oración, invocando a Cristo como príncipe de la paz, y a María como consuelo de los afligidos y de todos cuantos sufren a causa de la violencia.

+ Francisco, Arzobispo de Pamplona y Tudela
+ Miguel, Obispo de Vitoria
+ José Ignacio, Obispo de San Sebastián
+ Mario, Obispo de Bilbao

Educar para la Paz, educar para el diálogo.

“El diálogo se presenta como instrumento insustituible de toda confrontación constructiva, tanto en las relaciones internas de los Estados como en las internacionales” Juan Pablo II en el Jubileo de los políticos (noviembre 2000).

En su primer discurso en Angola, segunda etapa de su viaje a África, el Papa Benedicto XVI alentó a "proseguir por el camino de la pacificación y de la reconstrucción del país y de las instituciones", tomando el camino del diálogo "para superar toda forma de conflicto".

"Entenderéis que sea sensible al diálogo entre los seres humanos como medio para superar toda forma de conflicto y de tensión y para hacer de todas las naciones –y por tanto también de vuestra patria– una casa de paz y de fraternidad” (marzo 2009).
II Ko 5, 17-21

Beraz, Kristorena dena sorkari berri da; zaharrarenak egin du, berria sortu da.
Hau guztia Jainkoarengandik dator, Kristoren bitartez berekin adiskidetu baikaitu eta adiskidetzeko zerbitzua gure esku utzi du.
Bai, Jainkoa da Kristoren bitartez mundua berekin adiskidetu duena, gizon-emakumeei bekatuen kontuak eskatu gabe, eta adiskidetzearen mezu hau gure esku utzi duena. Kristoren mandatari gara, beraz, eta Jainkoak berak gure bitartez erregutuko balizue bezala da. Kristoren izenean eskatzen dizuegu: egitzazue bakeak Jainkoarekin.
Bekatuarekin zerikusirik ez zuen hura, guregatik bekatuarekin bat egin zuen Jainkoak, guk haren bitartez Jainkoarengandik salbamena irits dezagun.

MUNDUAK ESKAINTZEN EZ DUEN BAKEA (Jn 14, 27-28)

Neure bakea ematen dizuet;
nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa.
Ez kezkatu, ez izan beldur. Entzun duzue nik esan dizuedana:
“Banoa, baina itzuliko naiz zuengana”.
Benetan maite bainduzue, poztu egingo zinatekete Aitarengana noalako,
Aita ni baino handiagoa baita.

MESIASEN BAKEA EDO ISAIASEN UTOPIA (Is 11, 1-9)


Kimu bat aterako da Jeseren zuhaitz ondotik,
adaska bat erneko haren sustraietatik
Beraren gainean kokatuko da Jaunaren Espiritua:
jakinduriaz eta adimenez beteko du,
kontseilari zuhur egingo
eta kemenez jantziko,
Jainkoa ezagutzen eta haren esaneko izaten irakatsiko dio.
Jainkoarenganako begirunea izango du pozbide.
Ez du itxuratik bakarrik epaituko,
ez du entzundako hutsetik erabakiko.
Jende xehea zuzenbidez epaituko du,
lurralde dohakabeen eskubideak defendatuko.
Makilaz bezala zigortu eta hilko ditu
bere hitzez herriko gaiztoak.
Justiziak eta leialtasunak inguratuko dute,
gerrikoak gerria bezala.
Orduan, otsoa eta bildotsa elkarrekin biziko dira,
lehoinabarra eta antxumea elkarren ondoan etzango;
zekorra eta lehoikumea batera haziko dira,
eta haurtxo batek zainduko ditu.
Behia eta hartzemea elkarrekin larratuko dira
eta haien umeak batera etzango.
Lehoiak lastoa jango du, idiaren antzera.
Bularreko haurra suge-zuloetan jolastuko da,
sugegorri-habian sartuko du eskua.
Nire medi santu osoan ez du inork kalterik, ez hondamendirik egingo,
Jaunaren ezagupenak beteko baitu lurralde osoa,
urak itsasoa bezala.

JUSTIZIAK ETA BAKEAK ELKAR BESARKATZEN DUTE (84. salmoa)

Jauna, izan onbera zeure herrialdearekin,
aldatu Jakoben ondorengoen zoria;
barkatu zeure herriaren erruak, estali bekatu guztiak.
Baretu beroaldi hori, itzali zeure haserre-sua!
Eraberri gaitzazu, Jainko gure salbatzaile,
kendu gure kontra duzun sumina!
Beti haserre egon behar al duzu gurekin,
menderik  mende kopetilun?
Ez al diguzu berriro bizia emango,
zure herria zurekin poztu dadin?
Erakutsi guri, Jauna, zeure maitasuna,
eman zeure salbamena!
Jainko Jaunak dioena iragarriko dut:
Bakea agintzen die bere herri eta fededunei,
berari  berriro konfiantza agertzen diotenei.
Gertu dago, begirune diotenak salbatzeko;
bai, haren ospea gure lurraldean kokatuko da.
Maitasunak eta leialtasunak topo egiten dute,
justiziak eta bakeak elkar besarkatzen;
leialtasuna lurretik ernetzen da, justizia zerutik jeisten.
Egiaz, Jaunak euria emango du,
eta gure lurrak uzta ekarriko.
Jaunaren aurretik joango da justizia,
haren urratsei jarraituko ongizateak.

EMAKUMEARENGAN SINESTEN DUT


Bene-benetan sinesten dut Indiaren salbamena bere emakumeen sakrifizio eta buru-argitasunaren eskuetan dagoela. Nire iritziz, gizona eta emakumea, beren oinarrian, bat diren neurri berean, beren arazoek ere bat izan behar dute.
Biengan berbera da espiritua. Biek ala biek dituzte antzeko sentipen eta ideiak. Bakoitza bestearena da, guztiz. Bietako inortxo ere ezin da bestearen laguntza aktiborik gabe bizi.

Hala ere, gizonak, era batera edo bestera, bere menpeko izan du emakumea aspaldi-aspalditik; eta horrela, gutxiago delako konplexua sortu da emakumearengan. Egiazkotzat hartu du gizonak berak bere nagusitasunaren inguruan zabaldutako uste edo ideia. Baina gizateriako profetek berdina dela onartu dute.

Emakume jaio izan banintz, aurre egingo niokeen gizonak emakumea bere jostailua bezala erabiltzeko asmo horri. Pentsamenduz emakume egin naiz bere bihotzean sartu ahal izateko. Ezin izan nintzen nire emaztearen bihotzean sartu, harik eta ordura arte ematen nion tratua aldatzea erabaki nuen arte; eta, horrela, bere eskubide guztiak itzuli nizkion, senar izateak eskaintzen zizkidan ustezko eskubide guztiei uko egin ondoren. Emakumeak utzi egin behar dio bere burua gizonaren lizunkeriaren tresnatzat ikusteari. Konponbidea bere eskuetan dago, gizonarenetan baino... Gogorkeriarik eza gure izatearen legea bada,  etorkizuna emakumearena da.

Gandhi (Estrategiaren artea)
BADEN-POWELEN AZKEN MEZUA

Eskaut maiteok: Peter Pan filma inoiz ikusi baduzue, gogoan izango duzue piraten buruzagia beti ari zela bere azken agurrerako hitzalditxoa botatzen, beldur baitzen bere heriotza ordua ailegatzerakoan ez ote zuen astirik izango bere hitzalditxoa poltsikotik ateratzeko. Antzeko zerbait gertatzen zait niri ere; eta, nahiz eta une honetan hiltzen ari ez naizen, seguru nago hilko naizela egun batzuk barru; eta, horregatik, agurtzeko berbatxo batzuk bidali nahi dizkizuet. Kontuan izan nigandik entzungo duzuen azkena izango dela; ondo entzun, beraz, eta hausnartu.


Oso bizitza zoriontsua izan dut, eta zuek ere, zuetariko bakoitzak ere, bizitza zoriontsua izan dezazuela nahi dut. Uste dut Jainkoak mundu honetan zoriontsuak izateko eta bizitzaz gozatzeko jarri gintuela. Zoriontasuna ez du ematen ez aberastasunak, ez arrakasta izateak, ez nor bere buruaz errukitzeak. Zoriontasunerako urrats sendoa hauxe da: gazteak zaretenean osasuntsuak eta sendoak izatea. Horrela, gizon-emakume helduak zaretenean, probetxugarriak izango zarete eta bizitzaz gozatu ahal izango duzue.

Naturaren ikerketak irakatsiko dizue zein eder egin duen Jainkoak mundua, zuek goza dezazuen. Egon zaitezte pozik egin duzuenagatik eta eskain ezazue daukazuen onena.  Ikus ezazue gauza guztien alde ona, alde ilunari erreparatu beharrean. Baina zoriontsua izateko benetako bidea hauxe da: besteei zoriontasuna eskaintzea. Saia zaitezte mundu hau aurkitu zenuten baino hobeto uzten; eta hiltzeko ordua ailegatzen zaizuenean, zoriontsu hilko zarete jakinik ez zenutela denborarik alferrik galdu eta zuen esku zegoen onena egin zenutela.

Egon zaitezte “Beti Prest” zoriontsu bizi eta hiltzeko; izan  beti gogoan eta saiatu betetzen  Eskaut Hitza, baita umeak izateari uzten diozuenean ere; eta Jainkoak lagunduko dizue horretan. Zuen adiskidea.

(Eskaut mugimenduaren sortzailea,Hil ondoren beren paperen artean aurkitutakoa.)
Baden Powel

GUSTATZEN ZAIT JAINKOARENA

Ez zaizkit armak gustatzen, Jainkoaren bakea baizik.
Ez zait gorrotoa gustatzen, Jainkoaren Maitasuna baizik.
Ez ditut borrokak gustuko, Jainkoaren Itxaropena baizik.
Ez zait laket hil dezaten, Jainkoak eman zigun Bizia baizik.
Ez dut iluntasuna gustuko, Jainkoaren Argia baizik.

Diana (8 urte)

SINESTEN DUT BAKEA
Ez ezarria,
bai onartua;
ez behartua,
bai eskainia;
ez agindua,
bai emana;
ez kanpo-obligazioa,
bai barne-erabakia;
inoiz burutu gabea,
baina betirako eraikia;
ez debekatua,
bai aldarrikatua;
urteroko uztarik gabe,
baina itxaropenez bildutako fruituekin.

Sinisten dut bakea:
ez boterez irabazia,
bai otoitzean bilatu eta ospatua.

Broze Vuleta (Kroazia)




Fitxa (elebiduna)

https://docs.google.com/fileview?id=0B9K6INB9vPslMTg1ZTA0ZmUtYWVlZS00NWY5LThkMWUtOTAxMWI5YmEzMmUw&hl=es


No hay comentarios:

Publicar un comentario