Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Espiritu santua: sormena, batasuna, poza
martes, 11 de julio de 2023
lunes, 10 de julio de 2023
Ikasi ereiten Jesusek bezala Aprender a sembrar como Jesús Jose Antonio Pagola
Ez zuen izan Jesusek lan erraza bere egitasmoa aurrera eramatea. Berehala topo egin zuen kritikarekin eta ukoarekin. Beraren hitzak ez zuen izan espero zitekeen onarpenik. Beraren jarraitzaile hurbilenekoen artean ere hasiak ziren esnatzen etsipena eta mesfidantza. Pena merezi al zuen lanean jarraitzea Jesusen ondoan? Ez ote zen hura guztia utopia ezinezko bat?
viernes, 7 de julio de 2023
La Iglesia arde, Andrea Riccardi
Andrea Riccardi: La Iglesia arde. La crisis del cristianismo hoy: entre la agonía y el resurgimiento, Barcelona, Arpa, 2022
No es un libro recién salido de imprenta. La edición italiana es de 2011. Pero el verano, con su cambio de ritmo, favorece acercarnos a estos libros más profundos, aunque no sean urgentes. Un visión desde la historia sobre la Iglesia católica, su problemas actuales y pistas de solución.
miércoles, 5 de julio de 2023
Carmen Ortega Mendizabal, Iragarpen eta katekesiko arduradun barria Gernikaldean
Kurtso barriagaz, Amaia Olaetaren ordez, Carmen Ortega Mendizabal ibiliko da Iragarpen eta Katekesiko animatzaile legez Gernikaldeko Pastoral Barrutian. Joseba Segura gotzainak egin dau izendapena, diszernimendu prozesu baten ostean. Suerte ona opa deutsagu zeregin honetan Kortezubin bizi dan emakume honi.
martes, 4 de julio de 2023
Jose Angel Agirre Mendatako frailea Afrikara bueltatuko da
El religioso de Mendata José Ángel Aguirre regresa a África
Jose Angel Agirre Mendatako jaberiar frailea datorren barikuz, uztailak 7, bueltatuko da Txadera (Afrika). Kortezubin dagoan jaberiarren seminarioan egin eban batxilergoa eta Gernikako institutuan jarraitu eban gero ikasten. Teologia-ikasketak Madrilen egin ebazan. Sierra Leonan hasi zan bere misino-esperientiza eta handik ihes egin behar izan eban gerra zala-eta. Han, errefuxiatuen esparruan bizi izan zan zazpi hilabetez. Beranduago Txaden egon zan eta denporaldi batez kongregazinoarentzako zerbitzuak eskaini ebazan Italian eta Espainian. Orain, hil barri dan ama zaintzen egon ondoren, pozarren bueltatuko da Afrikara.
Urtean zeharreko 14. domekea A
lunes, 3 de julio de 2023
Juanjo Elezkano, un cura con espíritu de músico
El párroco de Bermeo publica un videoclip para financiar los gastos del ‘Aita Mari’ l Asegura que “alzar la voz contra el actual drama migratorio” y “ayudar a los refugiados” es lo que le mueve, escribe Imanol Fradua en el DEIA.
Jainkoa jende xumeari agertzen zaio Dios se revela a los sencillos Jose Antonio Pagola
Behin batean, denak harriarazi zituen Jesusek Jainkoari eskerrak ematean, Galileako jende xumearen artean arrakasta lortu eta lege-maisuen, eskribauen eta apaizen artean, berriz, porrota izan zituela-eta. «Eskerrak demazkizut, Aita… gauza hauek jakintsuei eta adituei ezkutatu eta jende xumeari agertu dizkiozulako». Jesus alai ageri da. «Bai, Aita, hobeto iritzi diozu horri». Hori da «gauzak» agertzeko Jainkoak duen modua.
domingo, 2 de julio de 2023
Suscribirse a:
Entradas (Atom)






