gizarteari begira
bizi ta izan era barriaz
zoriontasunak hor dira.
Sufritzen bizi danaren alde
jartzeko gure desira,
tristura pean dabilenari
emon eskua argira.
Gure artean ez dogu gura
pobrezia ta tristura
Jesusen Aitak bien kontrako
izan dagigun guk ardura.
Espirituak opatu deuskuz
indarra eta kultura,
bere laguntzaz lan egin daigun
gure sasoia heldu da.
Justizi gose gu izateko
zuk dei egiten deuskuzu,
arazo arren ez kikiltzeko
gaur animatzen gaituzu,
Espiritua opari dogu,
besarkada eta musu,
zorionaren bide arteza
ipar eta helburu Zu!
(Mt 5)



No hay comentarios:
Publicar un comentario