Hartu eizue kandela hau
Eroan egizue etxera...
Biztu eizue...
Egun eta jazoera pozgarrietan.
Biztu eizue baita...
Egun eta une ilunetan,
isiltasunean sufritzen zagozienean.
Kandelok banatu aurretik:
Bedeinkatu, Aita, Kristo Berbiztuaren ezaugarri dan Pazko Kandela Nagusian biztuko ditugun kandelok. Gure senide nagusi edo gaixoentzat bideko iluntasunak argitzeko argi izan daitezen, bihotza berotzeko sua, maitatzen jarraitzeko indarra, azkenera arte itxaroteko esperantza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
OTOITZEAN
Jesus Jauna, zugana jotzen dot, eskaintzen deustazun itxaropena barruan hartzeko. Gorputz
Jesus Jauna, zugana jotzen dot, eskaintzen deustazun itxaropena barruan hartzeko. Gorputz
hau osasunez makal sentitzen dodanean, mina sarkorragoa danean, bizitzaren azken txanpa
hurbiltzen ikusten dodanean, badakit ez nagoala bakarrik, Zu nigaz zagoz-eta. Hurreratu
eta kontsolua emoten deustazu, gogo-berotu egiten nauzu eta itxaropenez betetzen
deustazu bihotza. Zure hitzek sosegua emoten deuste, sakramentuek lasaitu egiten nabe,
otoitz isilean entzun egiten deustazu.
Eskerrik asko, Jauna, bidean jartzen deustazuzan pertsona guztiakaitik; euren begiradan
zurea igartzen dot. Beti ondoan zaitudanez, emoidazu fedearen poza, nire begiek zure
salbamena ikusi arte. Amen.


No hay comentarios:
Publicar un comentario