Páginas

miércoles, 19 de noviembre de 2025

Gaur Bermeon: Bihotzez hezi. Inteligencia espiritual en la familia


Bete egin dau Txemi Santamariak frantziskotarren aretoa bere berbaldian. Ohiko apaltasunez eta era errez eta atseginez lagundu deusku ur sakonetan sartzen, gure barne espiritualtasuna lantzen, gaur egun bizi dogu egoera oso kontuan hartuz. Ondoren bederatzi bide eskeini deuskuz berau lantzeko gure familietan. Eskerrik asko Txemi!

Txemi Santamaría ha llenado la sala franciscana en su discurso. Con la humildad habitual y de una manera sencilla y agradable nos ha ayudado a entrar en aguas profundas, a cultivar nuestra espiritualidad interior, teniendo muy en cuenta la situación que vivimos hoy en día. Después nos ha ofrecido nueve caminos para trabajarlo en nuestras familias. ¡Gracias Txemi!



AZKEN PROPOSAMENAK

 

Txemi Santamaría

 

Hamar proposamen zure presentzia berrindartzeko:

 

  1. Zure seme-alabak oheratu eta gero, beraien gaueko loa hasten den bitartean, bedeinkatu. Zure bihotz eta zure gorputz osoarekin bedeinkatu.
  2. Mendian zaudenean bilatu leku lasai eta txukuna, eseri zure seme-alaben ondoan eta itxi begiak. Egin isilune bat eta adi egon ea zenbat zarata entzuteko gai zareten. Gero konpartitu entzundakoa.
  3. Ipini kartulina batean zuhaitz bat etxeko horma batean. Zuhaitz horretan margotu sustraiak eta enborra. Ondoan utzi kartulinez egindako hosto batzuk. Egun bakoitzean klasetik bueltatu eta gero seme-alaba bakoitzak idatzi edo margotuko du hosto batean egun horretan gertatutakoa. Gero hostoak itsatsi zuhaitzeko adarretan. Ekintza honetan gurasook ere parte hartu ahal dute.
  4. Musika lasai batekin familiako kide guztiak ipini behar dira bata bestearen atzean borobil bat egiten. Guztiak begiak itxita. Guztiek aurreko pertsonari masajea eman behar dioten musika entzutean sentitzen dutena adierazten.
  5. Egunaren amaieran elkartu familiako kide guztiak kandela baten inguruan (beste sinbolo batzuk egon daitezke). Begiak itxita hogei arnasa zenbatu, bakoitza bere erritmoan. Arnasak amaitu eta gero Gure Aita edo Eskerrik asko Jauna abes daiteke. 
  6. Praktikatu eskerrak ematen eta barkamena eskatzen, baita zure seme-alabei ere.
  7. Bilatu lekuak (gurasoen eskolak, ikastolako batzarrak) zure seme-alabei buruzko kezkak beste guraso batzuekin konpartitzeko.
  8. Saiatu urtean behin, gutxienez, umeen heziketari buruzko liburu bat irakurtzen.
  9. Ohera joan baino lehen ipini zure ohe ondoko mahaian ur edalontzi bat (urik gabe). Eman buelta eta ipini buruz behera. Aldi berean atera zure burutik egun horretan bizi izandako esperientziak.
  10. Bizitzari eskerrak eman: mahaia bedeinkatu otorduak baino lehen edo esker otoitza egin eguna amaieran.






Nor da Txemi Santamaría?

Familia gurasoa. Teologian doktorea. Psikologoa. Bikoteko eta Familiako psikoterapeuta «Lagungo» Familia Orientazio eta Terapiako Zentroan. Deustuko Unibertsitateko irakaslea.

Sarrera librea baina emon zure izena azaroak 9a baino lehen, zure parrokian edo goiko telefono zenbaki horretan.

Non?

Bermeoko Frantziskotar katekesiko gelatan.

Antolatzailea:

Bermeo-Mundakako parrokiak

Laguntzailea:

Lagungo Fundazionoa


A pesar de que falta mucho tiempo todavía, pero para apuntarte en tu agenda y guardar espacio, aquí tienes una charla muy interesante en Bermeo.

¿Quién es Txemi Santamaría?

Padre de familia. Doctor en Teología y Psicología. Psicoterapeuta de Pareja y Familiar en el Centro de Orientación y Terapia Familiar «Lagungo». Profesor de la Universidad de Deusto.

Entrada libre pero inscríbete antes del 9 de noviembre en tu parroquia o en el teléfono superior.

¿Dónde?

Salas de la catequesis franciscana de Bermeo.

Organiza:

Parroquias de Bermeo-Mundaka

Colabora:

Fundación Lagungo


1 comentario: