AZKEN PROPOSAMENAK
Txemi
Santamaría
Hamar proposamen zure presentzia berrindartzeko:
- Zure
seme-alabak oheratu eta gero, beraien gaueko loa hasten den bitartean,
bedeinkatu. Zure bihotz eta zure gorputz osoarekin bedeinkatu.
- Mendian
zaudenean bilatu leku lasai eta txukuna, eseri zure seme-alaben ondoan eta
itxi begiak. Egin isilune bat eta adi egon ea zenbat zarata entzuteko gai
zareten. Gero konpartitu entzundakoa.
- Ipini
kartulina batean zuhaitz bat etxeko horma batean. Zuhaitz horretan margotu
sustraiak eta enborra. Ondoan utzi kartulinez egindako hosto batzuk. Egun
bakoitzean klasetik bueltatu eta gero seme-alaba bakoitzak idatzi edo
margotuko du hosto batean egun horretan gertatutakoa. Gero hostoak itsatsi
zuhaitzeko adarretan. Ekintza honetan gurasook ere parte hartu ahal dute.
- Musika lasai
batekin familiako kide guztiak ipini behar dira bata bestearen atzean
borobil bat egiten. Guztiak begiak itxita. Guztiek aurreko pertsonari
masajea eman behar dioten musika entzutean sentitzen dutena adierazten.
- Egunaren
amaieran elkartu familiako kide guztiak kandela baten inguruan (beste sinbolo
batzuk egon daitezke). Begiak itxita hogei arnasa zenbatu, bakoitza bere
erritmoan. Arnasak amaitu eta gero Gure
Aita edo Eskerrik asko Jauna
abes daiteke.
- Praktikatu
eskerrak ematen eta barkamena eskatzen, baita zure seme-alabei ere.
- Bilatu lekuak (gurasoen
eskolak, ikastolako batzarrak) zure seme-alabei buruzko kezkak beste
guraso batzuekin konpartitzeko.
- Saiatu urtean
behin, gutxienez, umeen heziketari buruzko liburu bat irakurtzen.
- Ohera joan
baino lehen ipini zure ohe ondoko mahaian ur edalontzi bat (urik gabe).
Eman buelta eta ipini buruz behera. Aldi berean atera zure burutik egun
horretan bizi izandako esperientziak.
- Bizitzari
eskerrak eman: mahaia bedeinkatu otorduak baino lehen edo esker otoitza
egin eguna amaieran.

Nor da Txemi Santamaría?
Familia gurasoa. Teologian doktorea. Psikologoa. Bikoteko eta Familiako psikoterapeuta «Lagungo» Familia Orientazio eta Terapiako Zentroan. Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
Sarrera librea baina emon zure izena azaroak 9a baino lehen, zure parrokian edo goiko telefono zenbaki horretan.
Non?
Bermeoko Frantziskotar katekesiko gelatan.
Antolatzailea:
Bermeo-Mundakako parrokiak
Laguntzailea:
Lagungo Fundazionoa
A pesar de que falta mucho tiempo todavía, pero para apuntarte en tu agenda y guardar espacio, aquí tienes una charla muy interesante en Bermeo.
¿Quién es Txemi Santamaría?
Padre de familia. Doctor en Teología y Psicología. Psicoterapeuta de Pareja y Familiar en el Centro de Orientación y Terapia Familiar «Lagungo». Profesor de la Universidad de Deusto.
Entrada libre pero inscríbete antes del 9 de noviembre en tu parroquia o en el teléfono superior.
¿Dónde?
Salas de la catequesis franciscana de Bermeo.
Organiza:
Parroquias de Bermeo-Mundaka
Colabora:
Fundación Lagungo

Ipini duzu euskera bi bidar.
ResponderEliminar