Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
PAZKOKO
VII. DOMEKEA (A) JAUNAREN IGOKUNDEA
«Giza ahotsak eta arpegiak zaintzea»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Igokunde honetan Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Mendekoste egunaren atarikoa dan Jaunaren Igokundea ospatuko
dogu gaur. Jesus, kurutzean josia, berbiztua, zerura igon dala, Jaungoikoaren
bizitzan sartu dala gaurkotuko dogu gure ospakizunean.
Egun honetan, Eleizak Gizarte Komunikabideen Munduko Eguna ospatzen dau, aurten, goiburu honegaz: «Giza ahotsak eta arpegiak zaintzea». Danoi dagokigu egia bilatzea eta esatea, eta maitasunez egitea. Kristauoi, bereziki, dei egiten jaku behin eta barriro, mihina gatxetik gorde daigun».
ABESTIA: Abestu dagigun danok, misterio...
ABADEAREN AGURRA
Maitasunaren eta bakearen Jaungoikoa egon bedi zuekin.
OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK
Pazkoko domeka honetan, ur bedeinkatuaz txipriztindu, gure bizitzetako une erabakigarria gogoratzen dogu: bateoaren bidez, Jesusen alkarteko kide egin ginan eta bere Espiritua jaso genduan. Egin dagigun gaur barriro, Jesus gure bizia izan daiten beti.
URAZ BEDEINKATZEA : Hartuko dogu ura pozik... Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.
AINTZA:Aintza eta ospe haundiz zerura igoten dauan Jaunari abestu deiogun gorespen kantu hau
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 1, 1‑11:
Apostoluen Eginak deituriko liburuak Elizearen
lehenengo pausoak jasoten ditu. Eta, bere lehenengo atalburuan, Jesusen zeruratzearen barri emoten
deusku. Horixe entzungo dogu irakurgai honetan.
Erantzun‑Salmoa: 46. salmoa
Oihu alaien artean igon da Jainkoa, horregaitik
salmisteagaz bat egiten dogu “Lur osoa,
egiozu irrintzi Jainkoari” abestuz.
Ef 1, 17‑23:
Kristo berbiztua Jaungoiko Aitak bere eskoi‑aldean
jarriazo dau. Fededunok Haren Gorputzeko
atal gara eta guri ere azken bardina eskeintzen deusku.
Mt. 28, 16-20
Jesusek, zerura igon aurretik, bere apostoluak mundu
zabalera bialtzen ditu Barri Ona iragarten. Eginkizun horretan Jaunaren
laguntza beti izango dabe eurekin
Goratu daigun, zerura igon arren, betiko geugaz gelditu dan Jauna, "Aleluia" abestuz.
GURA BADOGU HOMILIA OSTEAN
Bihotzez gura doguna beti
zuzen betetzen ez dala!
Kateak eten, erroz barritu
barrua eta azala.
Berbiztuaren Espirituak
horra eroan gaizala!
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Jesusegaz bat eginik, eskatu deiogun Aitari bere Espiritua bialtzeko eta gu barritzeko.
· Eleizaren alde. Jaunak agindutako Espirituaren indarturik, Barri Onaren lekuko sinisgarri izan daiten lurralde mugetaraino. Eskatu deiogun Jaunari.
·
Agintarien alde. Aita Santuak
eskatzen dauanez, bihotzaz hitz egin daien bakearen kultura sustatzeko gerra
dagoan lekuan; alkarrizketa eta adiskidetzerako bideak zabaltzeko gorrotoa eta
areriotasuna nagusi diran lekuan. Eskatu deiogun Jaunari.
· Komunikabideetan lan egiten dabenen alde. Bihotzaz hitz egin eta maitasunean benetakoak izanez, gizartearen bizitza hobetzea bilatuz informatu daien. Eskatu deiogun Jaunari.
· Bermeoko kristau alkartea osotzen dogun guztion alde, Jesusen Barri Ona gugan onartu eta gagozan tokietan Bere mezulari izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
Jaungoiko ona, entzun gure otoitzak eta emoiguzu eskatu deutsuguna. Zure ondora igon dauan Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA: Datorren zapatuan, San Frantzisko parrokian, arratsaldeko 8etan ospatuko
dogu danok batera Mendekoste bigilia. Erdu!
JAUNARTZE ONDORENGO OTOITZA
Jauna, egin naizu Zure bakearen zerbitzari.
Gorrotoa nagusi dan lekuan, nik maitasuna jarri daidala,
iraina nagusi dan lekuan, parkamena jarri daidala,
haserrea nagusi dan lekuan, batasuna jarri daidala,
guzurra nagusi dan lekuan, egia jarri daidala,
zalantza nagusi dan lekuan, sinesmena jarri daidala,
etsipena nagusi dan lekuan, itxaropena jarri daidala,
ilunpea nagusi dan lekuan, argia jarri daidala,
tristura nagusi dan lekuan, poztasuna jarri daidala.
Nire jokabidea izan dadila, Jauna,
ez ni poztua izatea, besteak poztea baizik,
ez ni onartua izatea, besteak onartzea baizik,
ez ni maitatua izatea, besteak maitatzea baizik.
Izan ere, Zeuk erakutsi deuskuzu,
emotea dala, hartzaile izateko bidea;
norberaz ahaztea dala, nork bere burua aurkitzeko bidea;
parkatzea dala, parkamenera heltzeko bidea;
eta hiltzea dala guretzat, betiko bizitzara berbizteko bidea.
San Frantzisko Asiskoa
AZKEN AGURRA
Eukaristia amaitzean, goazen gure ingurura Jesusen Barri Ona zabaltzera. Mentekoste atarian zabaldu deioguzan gure bihotzak Espirituari eta astean zehar, behin eta barriro esan deiogun “ Zatoz, Espiritu Santua”
"Zoaze mundo guztira eta iragarri Barri Ona”.
PAZKOKO
VII. DOMEKEA (A) JAUNAREN IGOKUNDEA
Jornada Mundial de las
Comunicaciones Sociales
«Preservar las voces y rostros humanos»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Igokunde honetan Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Mendekoste egunaren atarikoa dan Jaunaren Igokundea ospatuko
dogu gaur. Jesus, kurutzean josia, berbiztua, zerura igon dala, Jaungoikoaren
bizitzan sartu dala gaurkotuko dogu gure ospakizunean.
En
este día, la Iglesia pone también ante nosotros la Jornada Mundial de las
Comunicaciones Sociales con el
lema:
««Preservar las voces y rostros humanos»».
Todos estamos llamados a buscar y a decir la verdad, y a hacerlo con caridad. A
los cristianos, en especial, se nos exhorta continuamente a guardar la lengua
del mal».
ABESTIA: Abestu dagigun danok, misterio...
ABADEAREN AGURRA
Maitasunaren
eta bakearen Jaungoikoa egon bedi
zuekin.
OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK
Estos domingos de Pascua recordamos,
con la aspersión del agua bendecida, aquel momento decisivo de nuestras vidas
en el que, por el bautismo, empezamos a formar parte de la comunidad de Jesús y
recibimos su Espíritu. Hagámoslo hoy de nuevo, para que Jesús sea siempre
nuestra vida.
URAZ BEDEINKATZEA : Hartuko dogu ura pozik… Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko
ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere
Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.
AINTZA:Aintza eta ospe haundiz zerura igoten dauan Jaunari abestu deiogun gorespen kantu hau
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 1, 1‑11:
Apostoluen Eginak deituriko liburuak Elizearen
lehenengo pausoak jasoten ditu. Eta, bere lehenengo atalburuan, Jesusen zeruratzearen barri emoten
deusku. Horixe entzungo dogu irakurgai honetan.
El tiempo de Jesús termina y comienza el tiempo del
Espíritu y de la Iglesia. Por eso los apóstoles se dan cuenta de su misión en
el mundo.
Erantzun‑Salmoa: 46. Salmoa
Desde muy antiguo la liturgia
reza este salmo en la fiesta de la Ascensión. Sirve para expresar el gozo del
pueblo cristiano por el triunfo de Cristo, sentado a la derecha del Padre.
Oihu alaien artean igon da Jainkoa, horregaitik
salmisteagaz bat egiten dogu “Lur osoa,
egiozu irrintzi Jainkoari” abestuz
Ef 1, 17‑23:
Kristo berbiztua Jaungoiko Aitak bere eskoi‑aldean
jarriazo dau. Fededunok Haren Gorputzeko
atal gara eta guri ere azken bardina eskeintzen deusku.
El apóstol nos sugiere que interpretemos en el marco de
una visión de fe la ascensión de Cristo y su permanencia a la derecha del
Padre.
Mt. 28, 16-20
Jesusek, zerura igon au rretik, bere apostoluak mundu
zabalera bialtzen ditu Barri Ona iragarten. Eginkizun horretan Jaunaren
laguntza beti izango dabe eurekin
La unión con Cristo nos empuja al mundo. En la lucha no
estamos solos. Jesús camina con nosotros. Toda la fuerza viene de EL; sólo nos
pide que pongamos en sus manos nuestra debilidad.
Goratu daigun, zerura igon arren, betiko geugaz gelditu
dan Jauna, "Aleluia"
abestuz.
GURA BADOGU HOMILIA OSTEAN
Bihotzez gura doguna beti
zuzen betetzen ez dala!
Kateak eten, erroz barritu
barrua eta azala.
Berbiztuaren Espirituak
horra eroan gaizala!
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Jesusegaz bat eginik, eskatu deiogun Aitari bere Espiritua bialtzeko eta gu barritzeko.
· Eleizaren alde. Jaunak agindutako Espirituaren indarturik, Barri Onaren lekuko sinisgarri izan daiten lurralde mugetaraino. Eskatu deiogun Jaunari.
·
Por los gobernantes, para que, como pide el Papa, sepan hablar con el corazón
para promover una cultura de paz allí donde hay guerra; para abrir senderos que
permitan el diálogo y la reconciliación allí donde el odio y la enemistad
causan estragos. Eskatu deiogun Jaunari.
· Por los profesionales de los medios de comunicación, para que, desde la verdad y el corazón, con espíritu de diálogo y respeto, sepan transmitir la información buscando siempre la manera de mejorar la vida de nuestra sociedad. Eskatu deiogun Jaunari.
· Bermeoko kristau alkartea osotzen dogun guztion alde, Jesusen Barri Ona gugan onartu eta gagozan tokietan Bere mezulari izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
Jaungoiko ona, entzun gure otoitzak eta emoiguzu eskatu deutsuguna. Zure ondora igon dauan Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA: Datorren zapatuan, San Frantzisko parrokian, arratsaldeko 8etan ospatuko dogu danok batera Mendekoste bigilia. Erdu!
AZKEN AGURRA
Eukaristia amaitzean, gaur geuri dinoskuz Jesusek Ebanjelioko berbak: "Nire testigu izan zaiteze, eta jakin egizue ni zeuokin nozuela beti". Jesusen laguntzaz izan gaitezan bere barri onaren zabaltzaile.
Jesucristo ha cumplido su misión. Ahora somos nosotros,
sus discípulos, los que debemos continuar su obra salvadora y dar testimonio de
que Jesús ha muerto y resucitado.
"Zoaze mundo guztira eta iragarri Barri Ona”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario