Páginas

domingo, 22 de marzo de 2026

Garizumako Alkarte Penitentzia

 


Celebración comunitaria del sacramento del perdón 

GARIZUMAKO V. DOMEKEA – A ALKARTE PENITENTZIA

Pazkora bidean, Garizuma 5G: dei bat dozu! Otoitza

Caritasen kanpaina “Neurriz bizi. En su justa medida”

 


SARRERAKO OHARKIZUNA

             Egun on, Jaunaren eguna, kristau-alkarte honetan ospatzeko asmoz etorri zareen guztioi:

            Gaurko ospakizunean, Lazaroren biztueraren pasarte biziaz berba egingo jaku eta bizia eta berbizkundea bizitzera deituko. Aldi berean, aukera parebakoa izango dogu Jainkoari eskerrak emoteko gure pekatuak parkatzen dauzelako, biziaren alde jartzen gaitualako.

            Cáritas, con el lema hoy “Neurriz bizi. En su justa medida” nos invita a luchar contra la pobreza, la desigualdad, la exclusión social. Tenemos la oportunidad de examinar nuestro corazón, responder a su llamada, celebrar su perdón junto a la comunidad.

 Abestia: Zure aurpegi bila

  EZAUGARRIA, GURA BADOGU

Garizuma osoan begi aurrean izan dogun telefonoaren irudian, gaur azken asteko mezua agertuko jaku Otoitza.   Arazoak arazo. Bakarka zein taldeka. Bakea Jainkoagan, poza Espiritu Santuarengan, Jesus Semearen bidetik.

HITZAREN LITURGIA

Erm 8, 8‑11:

             Bateoari esker, Espirituaren eraginez bizi gara. Horregaitik ezin dogu bizi munduaren erara, Jaungoikoak nahi dauan lez baino.

             El Espíritu de Dios está en nuestra vida. Es un don que debe llenar toda nuestra vida y debemos comunicarlo a todos.

Erantzun‑Salmoa: 129. salmoa 

            Kristau alkarteak, bere pekatua ikusi-ta, oihu dagio Jainkoari. Badaki Jaunagan askatasun ugaria dagoela

             La bondad con que Dios perdonó a su pueblo en el destierro, da una gran confianza a todos los que sufren por su culpa. Es un grito de arrepentimiento y un grito de esperanza.

"Jaunagan dago errukia..."

 Jn 11, 1‑45:

             Orain, ebanjelioan, Lazaroren berbizkundea entzungo dogu. Goratu dagigun gure bizitza dan Jesukristo, Jainkoaren Semea.

            Jesús es el enviado de Dios; El es la Resurrección y la Vida. La esperanza es posible, porque confiamos en Dios Padre, fuente de la vida.

              "Aintza, Jesus, Zuri beti..."

Barruko azterketa Examen de conciencia.

Danon aurrean hortxe dogu eguzki handi bat. Jainkoaren eta gure arteko maitasunaren seinale. Dios siempre nos quiere. A veces, nuestros pecados, oscurecen su cariño, su calor, su caricia.

1.- Gerra eta gorrotoa

- Mundu zabaleko gerra direla eta, zerk ardura deust gehiago: bertan hildakoak ala gasolinaren prezioak igoteak ?

- Tengo claro que Dios está con los que mueren en la guerra, no con los que abusan de su nombre ?

- Gure arteko gerra txikietan, marmarrak, txarto esateak, kritikak… bakezalea naz ?

(Eguzkiaren gainean jarriko dogu « Gerra-gorrotoa » kartela).

Kanta : Zuk emon Jauna arnas barri, sortu niregan bihotz garbi

2.- Harrokeria

-Apala izaten ahalegintzen naz nire eritxiak emoten, gastuetan, erropetan ?

-Mi corazón rebosa sencillez y humildad, o más bien soberbia en mi trato con los hermanos ? En mi oración ?

-Argi daukot apaltasunak batu egiten gaituala, alkartu, indarrak metatu ?

(Eguzkiaren gainean jarriko dogu « Harrokeria » kartela).

Kanta : Zuk emon Jauna arnas barri, sortu niregan bihotz garbi

3.- Egoismoa

-Herriaren alde jartzen dodaz nire indarrak, baloreak? Nire baloreak kontuan hartzen dodaz gizarte gauzetan?

-Somos agradecidos con las personas que ponen su tiempo por el bien común (asociaciones, ONG, instituciones, sindicatos…) o solo criticamos y criticamos?

-Fededun lez gure herria maite dogu? Mundua eta Euskal Herria.  Jagon eta zaindu. Hobetu. Euskaldun izan eta bizitzeko ez dogu beste herririk. Penagarria da etxean atzerritar lez sentitzea.

(Eguzkiaren gainean jarriko dogu « Egoismoa » eta « koherentzia eza » kartelak).

Kanta : Zuk emon Jauna arnas barri, sortu niregan bihotz garbi

4.- Otoitza

-Lantzen dot Jainkoagaz nire harremana: eguna hasi eta amaitzean, bazkaldu aurretik, ebanjelioa irakurri, hitzaldietara joatea ahal badot?

-Cuido la asistencia a misa para celebrar todas las semanas con la comunidad que Dios me quiere, me cuida, me da fuerzas?

-Arazoak arazo, bakarka zein taldeka, jagoten dot otoitza? Bakea Jainkoagan, poza Espiritu Santuarengan, Jesus Semearen bidetik.

(Eguzkiaren gainean jarriko dogu « Otoitz eza » kartela).

Kanta : Zuk emon Jauna arnas barri, sortu niregan bihotz garbi

Monitorea

Orain, gura dogunok, parkamenaren sakramentua ospatuko dogu. Abadearengana hurreratuko gara eta esaldi baten azalduko dogu gure bihotz barritzeko gogoa: Pekaria naz, Erruki Jauna, Gracias por tu perdón.

Las monitoras nos ofrecerán un papelito que pondremos tapando el sol, símbolo del amor, reconociendo así que también nosotros oscurecemos su luz, enfriamos su amor, desfiguramos el rostro de Dios aita-ama.

Kantak eta salmoak… Damu dot Jauna, musikea…

 

Abadeak: Jainkoaren argitasunean garbituko doguz orain gure pekatuak. Mientras todos rezamos el “Yo pecador”, las monitoras eliminan los carteles de nuestros pecados.

Monitoreak: Nik autortzen dautsat… (danok batera)

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

             Senideok: guri bizia emoteko prest daukagun Jaungoikoari otoitz egin deiogun:

 - Elizearen alde: nekatu barik iragarri dagiala gure gizartean berbizkundea eta biztuerea dan   Kristo. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

Caritasen alde. Etenbarik eskatu deigula gure bizimodu eta kontsumoan aldaketa txiki eta esanguratsuak egitea, legamiaren antzera, eraldaketa handiagoen sustatzaile izan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 - Que nuestra comunidad, que ha celebrado tu perdón, extienda esta paz en sus corazones, familias, lugares de trabajo, calles y pueblos. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 - Para que Jesús sea el centro en esta comunidad parroquial y desde Él seamos trasmisores de vida, de paz, amor y esperanza.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

             Jaungoiko Jauna, luzatu egizu gugana zure esku errukitsua, Kristoren bidea jarraituz, biztuerako zoriona gozau ahal izan dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. AMEN.

 ANTES DE LA COLECTA

La colecta de hoy será destinada a Cáritas. Gracias por vuestra aportación

SANTUA, GURE AITA, BAKEA, JAUNARTZEA

PENITENTZIARAKO ARGIBIDEAK eta ASTE SANTURAKO OHARRAK

Oharrak


 AZKEN kanta

             Kristogaz bat eginda bizi danak beste zentzun bat emoten deutso bizitzeari: zeregin barriak aurkitzen ditu. Aste honetan zehar, ahalegindu gaitezala geure inguruan aurkitzen diranei bizi‑poza eskeintzen.

             Que nuestras relaciones sean fraternales, que hagamos la vida más fácil, más agradable a nuestros hermanos y que la esperanza de la vida eterna nos de fuerza para caminar haciendo el bien.           

 


Zabal bihotzok errukirako,
sendo bihotzok borrokarako.

—Gizon-emakume barri, kondairaren eragile
gizatasun barriaren oinarri eta egile.
Gizon-emakume barri arriskuen onartzaile,
fede-bizitzan ausarta, zailtasunetan garaile.




—Gizon-emakume barri, esperantzaren gudari,
zuzenaren gose-egarri, egi bidean bidari.
Gizon-emakume barri, ez kate ta ez lokarri,
askatasunaren jabe eta askatasun-azkarri.

—Gizon-emakume barri, mugaz-gaindiko maitale,
alkar artean oretuz arraza eta lurralde.
Gizon-emakume barri, pobreen artean pobre,
hauekin alkarbanatuz etxeko ogi ta aterpe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario