Páginas

jueves, 17 de julio de 2025

V. bikaritzako Caritaseko mahai ingurua Oizmendi Telebistan

 


V. Bikaritzako Caritaseko langile eta boluntario batzuen arteko solasaldi edo mahai ingurua emon dau Oizmendi Telebistak. Zer dan, zer egiten dauan, zelan jaso laguntza edo eskeini laguntza....
Boluntarioek euren esperientziak partekatzen dabez.

Mesa redonda con trabajadores y voluntarios de Caritas de la V. vicaria, emitida por Oizmendi Telebista

 Egunotan ospatu da Gernikan V. Bikaritzako Caritaseko boluntario eta langilen arteko mahai ingurua. Bertan izan dira Ana Sofi Telletxea, Jaione Conde, Aloña Zameza, Iñaki Malaxetxebarria, Guruzne Solabarrieta eta Jose Mari Kortazar.

Bertan azaldu dira, pauuz pausu, zer dan eta zer egiten dauan Cartas Bizkaiak, zer dan V. bikaritza, ze programa lantzen dauzan, ze jende mota eta zenbat familia laguntzen dan, helburuak eta baloreak.

Mahai ingurua aprobetxatu da eskerrak emoteko Caritaseko Bikaritzako boluntarioei (51 pertsona), laguntzaileei, eliztarrei. Datorrenari Caritasek ez deutso itaunduten afiliazio politikorik edo erlijiorik. Entzun eta lagundu. Ateak zabalik dagoz. Laguntza behar dozu: 946 27 03 86 Lagundu gura dozu: 946 27 03 86

Mahai inguru guztia grabatua izan da eta laster izango da guztion ikusgai eta entzungai.

No hay comentarios:

Publicar un comentario