Páginas

viernes, 27 de junio de 2025

V. bikaritzako Caritas: mahai ingurua


 Egunotan ospatu da Gernikan V. Bikaritzako Caritaseko boluntario eta langilen arteko mahai ingurua. Bertan izan dira Ana Sofi Telletxea, Jaione Conde, Aloña Zumeza, Iñaki Malaxetxebarria, Guruzne Solabarrieta eta Jose Mari Kortazar.

Bertan azaldu dira, pauuz pausu, zer dan eta zer egiten dauan Cartas Bizkaiak, zer dan V. bikaritza, ze programa lantzen dauzan, ze jende mota eta zenbat familia laguntzen dan, helburuak eta baloreak.

Mahai ingurua aprobetxatu da eskerrak emoteko Caritaseko Bikaritzako boluntarioei (51 pertsona), laguntzaileei, eliztarrei. Datorrenari Caritasek ez deutso itaunduten afiliazio politikorik edo erlijiorik. Entzun eta lagundu. Ateak zabalik dagoz. Laguntza behar dozu: 946 27 03 86 Lagundu gura dozu: 946 27 03 86

Mahai inguru guztia grabatua izan da eta laster izango da guztion ikusgai eta entzungai.

  

Caritasen kanpaina asteburu honetan V. bikaritzan




No hay comentarios:

Publicar un comentario