Etxeko giroan izan gara Gernikako Andra Mari parrokiko gelatan Donostiako Elizbarrutiko Bikario Nagusia dan Mikel Aranguren abadearen azalpenak entzuten.
Berbeta argi eta garbiaz, puntuz puntu, Euskal Herriko gotzaiek aurkeztu daben "Eraman oneko erkatzea" pastoral idazkia aurkeztu dau. Nostaldiaz atzera begira eta barriro etorriko ez dan Elizari begira ibili barik, zelan aurrera egin ebnajelizazioan pazientziaz.
Ebanjelizazinoan beharrezkoak ei dira salaketa eta testigantza, eta bigarren honen alde jatzen dira gotzaiak. Denpora faltaz, ezin izan dogu sakondu Paulo VI.ak Evangeli Nuntiandi (1975) esandako ebanjelizazioaren lau arloak: iragarri, salatu, testigantza eta gizarte eraldaketa. Saosi barriak, formulazio barriak? Ala zuzenbide aldaketa? Hau eta beste itaun asko geratu dira erantzun barik.
Hala ere, partaideek euren itaunak eta kezkak aurkezteko aukerea izan eben.
Eskerrik asko Mikel zure ekarpenagaitik.
Donostiako Elizbarrutiko Bikario Nagusi dan Mikel Aranguren abadea guregana etorriko da Euskal Herriko gotzainen oraintsu zabaldu daben idazkia aurkeztuteko.
Bikario Nagusiaren azalpenaren ondoren aukera librea egongo da itaunak egiteko edota puntuak argituteko.
Benetan eskertuten dogu bere ahalegina, Bilboko elizbarrutian idazki hau euskeraz aurkeztuteko aukera handirik ez dalako egon.
Ez da beharrezkoa idazkia irakurrita eroatea. Ale batzuk bertan izango dira salgai.
Noiz? Apirilaren 29an, martitzenean
Ordua? Arrastiko 7etan.
Non? Gernikako Andra Mari parrokiko gelatan.
Antolatzailea: Gernikaldea Pastoral Barrutia
No hay comentarios:
Publicar un comentario