Páginas

jueves, 21 de marzo de 2024

Joseba Segura gotzaina V. bikaritzako talde ministerialakaz

 

Joseba Segura Gotzaina gaur alkartu da V. bikaritzako talde ministerialakaz. Lea-Artibai, Bermeo-Mundaka eta Gernikaldea. Batzarrean ere izan dira Markinako Bera Kruz, Bermeoko Sagrado Corazón, eta Gernikako San Fidel eta Mertzedetako pastoral arduradunak.

Hasierako otoitzaldi bategaz, garizumari kantatuz, topaketea hasi da. Gero, eskualde bakoitzak bere lanak azaldu dauz, eta gauzak argituteko aukerea egon da alkarrizketa libre baten.

Eritxi ezbardinak azaldu dira, alkarri entzunaz.

Erronka legez, hiru puntutan bat etorri dira gehienak:

1.- Pastoral Batzordea eratu edo osatu eskualde eta pastoral barruti guztietan.

2.- Alkartezain edo erreferente parrokialak landu, lagundu.

3.- Gaztetxo eta gazteekin pastoral lana


Ostean, talde osoa, kide bi izan ezik, Kortezubira joan da lagun arteko menutxo bat konpartitzeko.


Mahaiaren inguruan, batzarren aidean geratu diran azken puntuak argituteko eta laguntasuna sendotuteko aukerea egon da, giro ezin hobean.

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario