Joan dan astean, zezeilaren 14an, Hausterre egunez hasierea emon jakon Garizumari eta martiaren 28an, Eguen Santuz amaituko da. Liturgiarako Bilboko Eleizbarrutiak Garizuma aldirako lagungarriak prestau dauz. Jose Mari Kortazar V. Bikaritzako bikarioak Bizkaia Irratian azaldu dauanez, “gure jai nagusia, Paskua ospatzeko, material batzuk eskaintzen doguz”.
Mikel Zaratek idatzi eta Juanjo Elezkano abadeak bere azken diskoan abesten dauan Txori kantari abestia da lagungarri horreen hari eroalea. Txoriak dira protagonista eta euren kantuen noten bidez bost gai aurkezten dabez Garizumako domeka bakotxerako: Bakea, Migrazinoa, Hitza, Batzarra eta Maitasun eta Zuzentasuna. Gai horreen ingurukoak dira lagungarrietan zuzentzen diran gogoetak, multimedia edukiak…
Garizuma aldirako lagungarriak on line dagoz Bilboko Eleizbarrutiaren webgunean, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari jagokon atalean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario