SAN
POLIKARPO, gotzain eta martiria
Otsailak
23, Arteagan Urtarrilak 26
SARRERA
Egun on eta ondo
etorriak Eukaristia ospakizun honetara.
Jauna dogu
ondasun guztien iturri. Jesusen
Berbea entzun eta Haren Ogia jateko hemen alkartu ahal izatea, Jaungoikoaren
dohai eder bat dogu. Gure bizitzea makala da eta horregaitik beharrezko egiten
jaku, beste fededun batzuekin batera, Jesusen inguruan alkartzea eta Beragandik
jatorkun indarra jasotea.
Gaur
San Pokarporen Jai egun honetan, bere fedea eta ausardia, martiri izateraino
ospatu gura doguz.
“Zein
gozo ta eder dan”
HITZAREN
LITURGIA
Ap 2, 8-11:
Idatzi eiozu Esmirnako eleiz alkartearen
aingeruari: Hauxe dino lehenengoak eta azkenak, hilda egoanak eta bizitzara bihurtu
zanak:
Ezagun-ezagunak dodaz zure atsekabea eta pobretasuna;
halan be, aberats zara. Badakit zelan iraintzen zaituen, judegu dirala esan
arren Satanasen alkarte baino ez diran horreek.
Ez bildurtu jasan beharko dozunaz; hara, zuetariko
batzuk kartzelara botako ditu deabruak, zuek probatzeko, eta apur batez atsekabetuak
izango zarie. Izan zaiteze leialak heriotzaraino eta garaipen-koroia, betiko
bizitza, emongo deutsuet.
Ulertzeko gauza danak ulertu begi Espirituak eleiz alkarteei
esaten deutsena. Irabazleak ez dau bigarren heriotzaren zigorrik jasango.
Erantzun
salmoa: 30
Jn 15, 18-21
Goratu daigun, geugaz
dagoen Jauna, "Aleluia"
abestuz.
«Munduak gorroto badeutsue, jakizue zuei
baino lehen Neuri izan deustala gorroto.
Mundukoak bazinie, munduak maiteko zindukiez, nork
berea maite dauan lez; baina nik aukeratu eta mundutik atara zinduedanez,
munduak gorroto deutsue, mundukoak ez zarielako. Gogoratu esan neutsuena:
morroia ez da nagusia baino handiago. Ni persegidu banabe, zeuek ere persegiduko
zaituee; nire berbea hartun badabe, hartuko dabe zuena be. Nire izenagaitik
egingo deutsuee hori guztia, bialdu nauana ezagutzen ez dabelako.
JAINKO-HERRIAREN
OTOITZA
Agertu
deioguzan Jaungoiko Aitari munduaren eta geure beharrizanak:
- Elizak Jesusen nahiari
erantzunez Barri Ona lurralde guztietara zabaldu dagian, batez ere nekepean bizi diranei egoera barri
baten itxaropena azalduz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gure herriko bakearen alde, bake-bideari
benetako izanbidea urratseko gure harremanak justiziazkoak eta askatasunezkoak
izan daitezen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
- Por
quienes tienen más poder sobre
las estructuras sociales, para que corrijan las injusticias que caen sobre los
más débiles. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
- Gu guztion alde, Mezea ospptzen gagozenak,
herriko gaixoen alde, eta herritar guztien alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
Aita
Jaungoikoa, Zeuk maitatu gaituzu lehenengo, zeure Semea bialduz, berari esker
bizi gaitezan; entzun gure otoitza eta, Espiritu Santuz beteta, alkar maite
dagigula Kristok maite izan gaituan lez. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi
guztietan.
AGURRA
Jaunak
bedeinkatu gagizala eta lagundu
daiskula ekarri ditugun gauzak eta beste ondasun guztiak: gareana eta
daukaguna, anai-arreben zerbitzuan
erabiltzen
Hartu
dagigun Jaunaren bedeinkapena.
Gura
dozuenok erlikia gurtzura etorri zeinkie.
Eskerrik
asko Jauna
San
Polikarpo, gotzaina eta martiria
San Ireneok (130-209) dinoenez, Joan
apostoluaren ikasle izan zan San Polikarpo. 75. Urte inguruan guraso
kristauengandik jaioa eta berehala bataiatua. Esmirnako gotzain izendatu eben.
Antiokiako San Ignaziok (+107), Erromara eroaila, ikusi ahal eban Polikarpo eta
idatzi ere idatzi eutson, gerora, eskutitz bat. 155ean, Esmirnako anfiteatroan,
sutan hil eben, herri guztia begira egoala. Kristori uko egiteko esan eutson
Stazio Quadrato prokontsulak. Polikarpok holan erantzun eutson: “Laurogeita sei
urte da Kristoren zerbitzari nazela eta ez deust inoiz ere kalterik egin.
Zergaitik egin behar dot uko nire Errege eta Salbatzaileari?” Eta su-garrek
ingurutzen ebela,otoitz hau egin eban: “Diran guztien Jainkoa, goresten zaitut
egun hau eta ordu hau hartzeko gauza nazela epaitu dozulako, martirien sailekoa
izateko gauza, zure Kristoren kaliza parte hartzeko gauza, gorputz eta arimaz
betiko bizira biztuteko gauza eta Espiritu Santuagan ezin ustelduzkoa izateko
gauza”.
Besteak beste dozetan aurka, eta San
Joanen ebanjelioari jarraituz, Jainkoaren Semea benetan gizon egin zala autortu
eban.
Otsailaren 23a Ap 2,8-11 eta Jn
15,18-21
No hay comentarios:
Publicar un comentario