Sabin, otzara bete ogi eskuetan, ogi bedeinkatuak banatzen Gernikako San Bartolome Parrokiko meza amaieran. Pobrearen Eguan ospatuz, konpromisoa da ogi hori banatzea pertsona bategaz: bakartua, egoitzatan dagoena, zaharra, etxekoak...
Zazpigarren aldiz ospatuko dugu Pobreen Munduko Eguna, Aitaren errukiaren adierazgarri emankor. Egun honen ospakizunak, eta Ebanjelizatzearen Elizbarrutiko Egitasmoaren haritik, ondo hartzen dauan elkarte abegitsu eta barneratzaile edo inklusioba izaten lagun ahal deusku.
Zelan azaldu hau ezaugarri txiki bategaz gure
parroki txikietan eta herrietan?
Prestatuko doguz ogi txiki batzuk eta esaldi
hau boltsa barruan:
Ez
emon bizkarrik pobreari! No apartes tu rostro del pobre. Tb 4,7
Domekako mezatan edo ospakizunean, otzara baten
aurkeztuko doguz ogitxo guztiak ofertorioan. Gure ondasunen ezaugarri izan
daitezen.
Kanta daikegu: Pobreziak baditu edo beste bat.
Jaunartze ostean, abadeak edo ospatzaileak, otoitz hau egingo dau ogi otzara gainean, ogiak bedeinkatuz:
“Ene Jainko, herri guztiei jatorri bera emon
deutsezuna,
eta Zuregan familia bakarra batu gura izan
zenduana.
Bete gure bihotzak zure maitasunaren suaz
oparotasunez banatzen dozuzan
ondasunen bitartez giza osotasuna
jadetsi daigun eta munduan bardintasuna
eta zuzentasuna sendotu daitezan.
Amen.”
(Elizan pantaila badago, bertan jarri leike
eta danon artean irakurri).
Elizatik urtetzerakoan, emon eliztar
bakoitxari ogitxoa eta Pobreen Eguneko mezuaren izenburua, etxera eroateko eta
konpartitzeko, bakarrik dagoan bati eroateko, gaixo bat bisitatzeko…
No hay comentarios:
Publicar un comentario