(José Ignacio García SJ) 2015eko maiatzean, Frantzisko aita santuak Laudato si' entziklika argitaratu zuen. Idazki horretan, gure garaiko ingurumenaren auziari buruzko ikuspegi katolikoa zedarritu zuen, “ekologia integrala” zeritzonaren bidez, ingurumena eta gizarte arloa erabat lotuta daudela adieraziz. Hilabete batzuk geroago, 2015eko abenduan, Klima Aldaketari buruzko Alderdien XXI. Konbentzioa bildu zen, COP 21. Klima aldaketari aurre egiteko Konbentzioa sinatu duten estatuen bilera da. Parisko topaketa hartan, Laudato si'ren mezuak oihartzun handia izan zuen buruzagi politikoen hitzaldietan.
Zortzi
urte geroago, zientziak jarraitzen du gure planetaren narriadura klimatikoaren
erakusgarriak ematen. Ondorioak gero eta gogorragoak dira, eta eraginik
bortitzena, bereziki, herrialderik ahulenek eta pobreenek jasaten dute.
Aurtengo abenduan, berriro bildu zen konferentzia, oraingoan Dubain (COP 28).
Frantzisko aita santuak topaketa horren alde egin nahi du, egoera oso larria
dela eta orain arteko erantzuna guztiz eskasa izan dela jabetuta. Aita Santuak
oraingoan akordio bat lortu dadin nahi du, "drastikoa, sendoa eta denen
konpromisoa lortuko duena". Baina eraldaketa ekonomiko eta sozialaren
bidean jarriko gaituen nazioarteko multilateralismo berria hauspotzeaz gain, Laudate Deum, Goretsi
Jainkoa (izen hori du exhortazioak)
katolikooi ere zuzentzen zaigu. Aita Santuak eszeptizismoak eta
aurreiritziak gainditu eta klimaren egoera larriaz jabetzeko gonbita egiten digu.
Laudate Deumeko 10
ideia nagusi
Testu honen motibazioa hau da: egoerak okerrera
egiten jarraitzen du eta pertsona ahulenek jasaten dituzte ondorioak.
Horregatik,
eta egoera are larriagoa delako, partekatu nahi izan ditut orri hauek zuekin.
(4)
Dagoeneko ezin da zalantzan jarri
klima-aldaketaren jatorria gizakia bera dela –jatorri antropikoa duela,
alegia–.
Behartuta
nago begi-bistakoak diruditen zehaztapen horiek egitera, Eliza Katolikoaren
barruan ere mespretxuzko iritzi ez oso arrazionalak zabal dabiltza-eta. Ezin
dugu jada zalantzan jarri aldaketa arriskutsu horien ezohiko abiaduraren
arrazoia ezkutaezina dela (14).
Sasoiz gabiltza kalte are larriagoak
saihesteko.
Premiazkoa
da begirada zabalagoa izatea; izan ere, aurrerakuntzak miresteaz gain, beste
eragin batzuei ere begiratu behar diegu, seguruenik orain dela mende bat
imajinatu ezinak zirenei (18).
Paradigma teknokratikoa honetan datza: pentsatzea
«errealitatea, ongia eta egia espontaneoki jalgitzen direla botere teknologiko
eta ekonomikotik» [1].
Hotzikara
ematen du konturatzeak «ezagutzak eta lortu ditugun beste gaitasun batzuek
egundoko ahala ematen digutela. Hobeto esan, ematen diote ikaragarrizko
nagusitasuna, gizadi eta mundu osoaren gainean, ezaupide hori daukanari eta,
batez ere, erabiltzeko ahal ekonomikoa duenari. Gizadiak inoiz ez du izan
horrenbeste ahalmen eskura eta ezerk ez du bermatzen ondo erabiliko duenik,
batik bat orain arte nola darabilen ikusita. [...]. Noren eskuetan dago eta
noren eskuetan egotera irits daiteke horrenbesteko boterea? Guztiz arriskutsua
da gizadiaren parte txiki baten eskuetan bakarrik egotea.». [2] (23).
Paradigma teknokratikoaren berezko
pentsamenduak itsutu egiten gaitu eta ez digu uzten ikusten boterea handitzeak
ez diola aurrerakuntzarik ekarri gizateriari.
Paradigma
teknokratiko horren aurka esaten dugu gure inguruko mundua ezin dela
aprobetxatzeko bakarrik izan, inolako neurririk gabe, inolako mugarik gabe.
Ezin dugu esan, ezta natura gure bizitza eta proiektuak garatzen ditugun
"esparru" hutsa denik ere: "naturaren parte gara, eta elkarrekin
uztarturik gabiltza"; beraz, [3] "mundua ez da kontenplatzen kanpotik,
barrendik baizik". [4] (25)
Krisi honek ez du izate fisikoarekin edo
biologiarekin bakarrik zerikusia; ekonomiarekin eta guk hura ulertzeko erarekin
ere loturik dago.
Etekinik
handiena kosturik txikienarekin lortzearen logikak, arrazionaltasunez,
aurrerakuntzaz eta promesa engainagarriz mozorrotuta ere, ezinezko bihurtzen du
denon etxearekiko benetako kezka eta baztertuak gora egiteko edozein arrangura
izatea. Azken urteotan konturatzen gara, hainbeste profeta faltsuren promesen
aurrean leloturik eta liluraturik gaudela; batzuetan, behartsuak eurak ere
engainuan jausten dira, eurentzat eraikitzen ez den munduaren engainuan. (31)
Multilateralismoa berreratu behar dugu, areago,
birsortu egin behar dugu.
Epe
ertainean, globalizazioak berezko kultura-trukeak, elkar gehiago ezagutzea eta
populazioak integratzeko bideak bultzatzen ditu eta "behetik hasten
den" multilateralismoa eragiten du, eta ez soilik boterean dauden eliteek
erabakitakoa. Herrialde askotako borrokalariek elkarri lagunduta, hainbat
eskakizun sortzen dira mundu osoan behetik, oinarrietatik, eta boterean
daudenak presionatzera iritsi daitezke. Espero dezagun hori gertatzea krisi
klimatikoari dagokionez. Horregatik diot berriro ere «herritarrek botere
politikoa —nazionala, eskualdekoa eta udal mailakoa— kontrolatzen ez badute,
ingurumenari egiten zaizkion kalteak ere ezin direla kontrolatu». [5] (38)
Izaki sentikor gisa agertu eta, aldi berean,
funtsezko aldaketak eragiteko ausardiarik ez izatearen logika gainditu behar
dugu.
COP28
(Dubai) historikoa izatea lortzeko benetako interesa badago, gizaki gisa ohoratu
eta goratuko gaituena, orduan, trantsizio energetikoak loteslea izan beharko du
eta hiru ezaugarri izango ditu: eraginkorra izango da, nahitaezkoa eta erraz
monitorizatzeko modukoa. Hori guztia, prozesu berriari ekiteko izango da eta
hiru alderdi nabarmen izango ditu: drastikoa izango da, sendoa eta denon
konpromisoa duena. Ez da hori orain arte egindako bidean gertatu dena. Prozesu
horrekin bakarrik berreskuratuko litzateke nazioarteko politikaren
sinesgarritasuna, modu zehatz horretan bakarrik izango baita posible karbono
dioxidoa nabarmen murriztea eta gaitz okerrenak garaiz saihestea. (59)
Benetako fedeak bizitza osoa eraldatzen du,
norberaren helburuak aldatzen ditu, besteekiko harremana eta sortutako
guztiarekiko loturak argitzen ditu.
Aldi
berean, «mundu honetako kreaturak ez ditugu errealitate natural huts bezala
ikusiko. Berpiztuak estaltzen ditu misteriotsuki eta asebeterantz orientatu.
Bere giza begiez kontenplatu zituen zelaiko lore haiek berak eta hegaztiak,
orain bere presentzia argitsuaz beterik daude.» [6] «Unibertsoa Jainkoagan garatu zen; eta
Jainkoak dena hartzen du. Beraz, mistika dago orri batean, bide batean,
ihintzean, pobrearen aurpegian». [7] Munduak amaigabeko Maitasuna du kantu, zelan
ez zaindu? (65)
Ez dago aldaketa iraunkorrik aldaketa
kulturalik ez badago, gizarteen bizimoduan eta sinesmenetan heldutasunik ez
badago, eta ez dago aldaketa kulturalik pertsonengan aldaketarik ez badago.
Goretsi Jainkoa da
gutun honen izena. Izan ere, Jainkoaren lekua hartu nahi duen gizakia bere
buruarentzako arriskurik okerrena bihurtzen da.
Denon
Etxearen zaintzari buruzko koordinatzailea (Espainiako probintzia)
[1] LS (Laudato
si'), 105
[2] LS, 104.
[3] LS, 139.
[4] LS, 220.
[5] LS, 179.
[6] LS, 100.
[7] LS, 233.
No hay comentarios:
Publicar un comentario