Páginas

domingo, 17 de septiembre de 2023

Errigoiti: Bizkaigaine Santakrutz baseliza

 

Errigoitin domekaz ospatu dogu Kurutze Santuaren Goralpena, non hobeto bere ermitan baino! Bizkaiganeko paraje zoragarrian, fedez eta alaitasunez kantatu deutsagu bizitza,egia, zintzotasun eta maitasun iturri dan Jesusen kurutzeari.


Errigoitiko Udalaren webguneak azalpen hau emoten desuku ermita honen gainean:

Herritarrek, “Sanrakrutz” izenez ezagutzen dute. Bizkaigane auzoan dago, baina herriko beste baselizak ez bezala isolatuta dago, inguruetan hiru-lau baserri dituen arren.

Tontortxo baten gainean dago, bertara heltzeko harrizko eskailerak behar ditugu. Errigoitiko eraikin erlijioso guztietan gertatzen den legez, sortalde-sartalde norabideari egiten deutso. Inguru hau, Udalaren alderik garaienetarikoa da (383 metro); ikuspegi ederra dauka baina ezin dugu gozatu, gure gizaldiko 60. Hamarkadan indarrez pinua sartzeari ekin zaiolako. Hala ere, leku honetan bertako basoaren hondarrak behintzat gordetzen dira, gaztainondoak bati-bat.

Baselizak ez dauka arkitektura aldetik balore handirik, baina bere egitura herrikoia da. Aurreko baselizek baino luzera-zabalera askoz txikiagoa dauka, 14,55 * 5,5 metrotako oin laukizuzenarekin. Ormak, landu bako harrizkoak dira, ertzetan izan ezik; eraikuntzan, hegoaldeko orman dauden apaingarriak hilarrien hondarrak erabili dira. Arkupe txiki bat ere badauka, ipar aldeko orma luzatzen denean sortua, hego aldeko egurrezko oin batetan sostengatzen dela.

Urte gutxi arte, Maiatzaren 3an, Gurutz Santuaren jaia jarri zeneko egunean, jendea errogatibak egitera joaten zen baselizaraino. Parrokiatik irteten zuen prozesioak, geraldia egiten zuen San Lorentzo baselizan eta hemendik Santakrutzekora joaten zen meza entzutera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario