Pozarren batzen gara zure inguruan,
eta senideon ondoan, lagunokaz batera.
Atzera begira, joan jakun kurtsoari begira, eskerrak emon gura deutsuguz, egunez egun gure ondoan ibili zarelako, babes zein akuilu.
Ebanjelizazino Plan barriari gogotsu
ekin geuntsan: iragarri, ospatu, serbidu alkartean. Karta jokoan. Jokoa baino
gehiago zan dinamika baten.
Eta gure Gernikalderako, hiru
helburu jarri genduzan: informazinoa zabaldu, formazinoa eskaini, pastoral
batzordea indartu.
Abendualdia otoitzean hasi genduan
Errenterian eta Ume solidarioagaz azokan. Eliza, Jesusen eleizea ezin da lau
ormatan preso sartu. “Zabalagotu zure txabola” profetaren berbatan.
Bakeari kantatu geuntson San
Frantziskon. Hitzaldiak, pelikulea, testigantzak garizuman. Jesusegaz hobe.
Jesusegaz beti hobe.
Andra Mariko Pazko Bijiliaren ostean:
jaunartzeak, sendotzak, untzinoak, erromes Santo Toribiora. Kosnoagako
gaztetxoak udalekua prestatzen. Jesus bizi da!
Mila koloreko Pentekoste bat
lehertzen gure Elizan. Forun ospatu genduanez. Eta ospatzaileen asteroko konpromiso
zintzoa. Eta Caritasen programak eta ate irekiak. Ezbardinak izan arren, danok
senide, danok adiskide, danok Jesusen jarraitzaile.
Eta orain atsedena arlo batzutan.
Tarte gehiago otoitzean sakontzeko. Denpora gehiago kurtso barria prestatzeko.
Asti gehiago lagun barriak egiteko. Ordu
gehiago formazinoan aurrera egiteko liburu on bategaz.
Jakin badagiku. Irailaren 30an.
Zapatua. Markinan. Elizbarrutiko kurtso hasierea. Goazen. Goazen Markinara.
Kurtso barria gogotsu hasteko. Hau bezain emonkorra izan dadin.
Eskerrik asko Jesus, egunez egun,
Gernikaldeko Elizaren babes eta akuilu izan zarelako, zure Espirituari esker,
Jainko Aita-Amaren bidean, gure bidelagun.
Zure laztanaz, zintzo bizi eta
zoriontsu izan gaitezen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario