Páginas

domingo, 23 de abril de 2023

Gernikan gaur: Minutuko isilunea, laneko ezbeharren biktimen alde

 

Errenterian ospatu dan minutu bateko isilunea lan ezbeharren kontra eta familiei alkartasuna adierazoz.


Gernikako Errenterian, San Bartolome-Mertzede Parrokia aurrean, domekan 12:45etan. Erdu!



Iaz Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 38.166 ezbehar egon ziran eta 30ek langileen heriotza ekarri eben.

“Hildako gehiago ez lanean!, eta ahalegindu gaitezan lortzen” goiburua dau konzentrazinoak, Frantzisko Aita Santuak 2021eko Gabon-gaueko Mezako homilian egin eban deia jasoz, egun honetarako atara dauan mezuak. 

"Lana bizigai. Gizalegezko lana - Lan osasungarria" goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, apirilak 23, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko III. Eguna, lanean biziaren zaintza nahitaezkoa dala nabarmenduz. Langile Pastoraltzak, egun hau dala-eta, Eukaristien ostean, eleizen aurrealdean, laneko ezbeharren biktimen aldeko  "alkartasun zeinua" egitea proposatu dau eta, aldi berean, lan duina aldarrikatzea. Minutuko isilunea egitea da proposamena eta une hori jasoten dauan argazkia honako honeetako batera bialtzea: pastoralobrera@bizkeliza.org edo 605764775

Langile Pastoraltzak dei egiten dau aurton, minutuko isilunea egin daiten laneko ezbeharren biktimen alde, hain zuzen be, apirilaren 23ko -domeka- Eukaristiak amaitzeaz batera.

Langile Pastoraltzak ‘ egun honen inguruan kaleratu dauan Aizu!!!’ agerkariaren 90. alean azaltzen dauanez, ezin dogu etsia hartu lanean osasuna eta bizia galtzen dabenen aurrean: “Ezinbestekoa da, lanari lotutako heriotza eta zaurien kopurua jaistea. Ez dira datuak, pertsonak dira”. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario