Páginas

jueves, 9 de marzo de 2023

Bizkaiko Caritaseko arduradunak gure bikaritzan


 Bizkaiko Caritaseko arduradun nagusiak gure bikaritzako arduradun eta kontsiliariokaz batu dira gaur Gernikan. Bikaritzako Caritaseko egoerea errepasatu da eta datorren kanpainaren barri emon.

Landu diren puntuen artean, Carlos Bargos, Caritaseko zuzendariak Bizkaian, gogoratu egin deusku Bizkaian 6.000 baino familia gehiago laguntzen direla harreran diruz. Urtean 3 miloe euro baino gehiago bananduz, baina hainbeste lagunen artean,  diru laguntzak banatzea ez dala erreza.

Aldi berean, argi itxi dau, ez direla produktoak euren ohizko tokitik (denda eta supermerkatuka) atara behar pobreei banatzeko. Ideala pobreak ohizto tokietan egon daitezen laguntza emotea baino. Adibidez, jatekoen ordez dirua edo bonoak zabalduz. Lagundu bai, duintasuna errespetatuz eta zainduz.

Batzarrean Carlos Bargos eta Manu Moreno izan dira, Bizkaiko Caritasen izenean, Alicia Suso eta Jaione Conde, V. Bikaritzako (Urdaibai + Lea-Artibai) arduradunak, eta Bermeo-Mundaka, Lea-Artibai eta Gernikaldeko kontsiliario diren Juanjo Elezkano, Jose Agustin Maiz eta Jose Mari Kortazar.



No hay comentarios:

Publicar un comentario