Páginas

viernes, 15 de julio de 2022

Zeruko zeruan atzo Loiolan fedea kantatuz



Guasap bat bialdu neutsan atzo gabez lagun bati Loiolako esperientziak azalduz, eta hauxe idazten neutsan: “Fedea kantetan zeruko zeruan izan gara”. Ia ordu biko mezea, ordubeteko bezperak… Garaziko parrokiko organo jole bikaina, 200 fededun kantari abesbatz bat osatuz, herrietako 12 abade.

Erromesa ez doa bide barik. Zeruko helburu irudikatzen duen santutegirantza doa, zeruan biziko dogunaren aurrerapen bat bizi izateko, Jainkoagaz eta sanideekaz batera. Arratiarrok ere egiten doguz antzekoak Urkiola edo Gorbeiara. Iparraldeko parrokia euskaldunak, urte bitik behin joaten dira halako bat toki edo santutegi batera. Aurten Loiolara, San Inazioren konbertsioaren 500 urte ospatzen direla eta.

Juanjo Elezkano abade kantariak bere azken CDaren aurkezpen txiki bat egin behar ebala eta, lagun moduan joan nintzan. Ez nintzan damutu. Fedea kantetan, zeruko zeruan izan gara!

Erderazko kronikaren ostean Koldo Katxo jesuitaren sermoia osorik. Eskerrik asko Koldo!

 


Juanjo Elezkano ha presentado en la Basílica de Loiola, (Azpeitia, Gipuzkoa) su último trabajo Hego eta erro ante un grupo de unas 200 personas, feligreses de Iparralde, en la celebración de su Beila a Loiola con motivo del 500 aniversario de la conversión de San Ignacio.

El  sacerdote y cantautor no ha tenido más que palabras de agradecimiento al magnífico grupo de feligreses, un pueblo unido en el canto y la oración, y a los organizadores del evento. Cada dos años, las parroquias euskaldunes de Iparralde organizan una beila o peregrinación  en torno al 14 de Julio, día festivo en Francia. “Es la XI edición de esta celebración que comenzó con una peregrinación a Arantzazu” nos ha comentado Peio Ospital, un asiduo de estos eventos.

Unos minutos antes del rezo de las vísperas, los organizadores han tenido a bien facilitar a Juanjo Elezkano la presentación de algunos temas de si CD. Muchos de los asistentes conocían el ya clásico Eskerrik asko, pero también han podido escuchar otros temas nuevos de la obra, y adquirir ejemplares de la misma.

Hemos de agradecer a Alexandre Aguerre, director de la radio diocesana Lapurdi, y a Koldo Katxo, rector de la Basílica, las facilidades que han dado para llevar a cabo con éxito esta presentación, dentro del amplio y completo programa de la beila.

En la foto: Juanjo Elezkano, Peio Ospital y Koldo Katxo, jesuita encargado de la Basílica de Loiola. Juanjo cantando sus temas en la basílica ante 200 feligreses. 

 

 Ipar Euskal Herriko kristau lagun maiteok! Koldo Katxo jesuita naiz, Nafarroako Tuteran sortua eta, bait bat, nire apostolutza tokiak 3 izan dira: Frantses Jatsukoaren (Xabierko Frantzisko) gaztelu ondoko ikastetxea, Donostiako san Ignazio ikastetxea eta Altza auzoko parrokia, eta Bizkaiko Durangoko jesuiten ikastetxea. Joan den ikasturtetik hemen Loiolan daukat elkartea eta misioa.

ONGI ETORRI BIHOTZ-BIHOTZEZ Loiolako santutegira, oraindik IGNAZIOATAR URTEA OSPATZEN ARI GARELARIK.

Nola hasi zen urte edo 500 urteurren hau:

2021ko maiatzaren 20an  hasiera eman genion Loiolako Iñigoren bihotz-berritzearen edo konbertsioaren 500. Urteurrenari eta bukaera uztailaren 31an ospatuko dugu hemen Loiolako Basilikan. Zergatik hasi genuen urteurren hau Iruñeko katedralean? Jesusen Lagundiak Iñigo zauritua gertatu zen hiritik abiatu nahi izan zuelako. Jakina denez, Loiolako Iñigok Iruñeko gaztelua defenditzen zuen nafar-franko armada aipatu gaztelua berreskuratzen ahalegintzen ari zelarik. Armada horretan Frantses Jatsukoaren, (Hego Euskal Herrian Xabierko Frantzisko), bi anaiak, Joan eta Migel omen zeuden. Guzion ezaguna da Xabiertarrak Nafarroako errege legitimoen aldekoak zirela eta Erresuma Zaharraren independentzia azkenera arte defenditu zutela.

Iñigori kanoikada batek hautsi zion zango bat eta bestea zauritu. Loiolako dorre-etxe honetara ekarri zuten. Duela gutxi jakin dugu Xabiertarren lehengusu bat, Zuastiko Esteban, arduratu zela Iñigo zauritua Iruñean sendatzen eta ekartzen Gipuzkoara. Ondoko dorretxean bederatzi hilabeteko bizkorraldi luze eta gogor baten erdian bizitza aldaketa osoaren hasiera gertatu zitzaion.

Bere autobiografia jakingarrian (aukera ona urte honetan zehar irakurtzeko) azaltzen duen bezala, bi espiritu, bi indar kontrajarriak sumatzen zituen bere barruan. Berak, oso zorrotza izanik barneko ezagutzan, topatu zuen bata espiritu gaiztoarena zela eta bestea onarena. Gaiztoarenak bultzatzen zuen “munduko ohorea eta  arrakasta” lortzera, eta onarenak, Jesu Kristok eta santuen bizitzak erakarrita, haiek eraman zuten bezalako bizitza burutzera. Azken honetaz pentsatzen zuelarik

pozak eta alaitasunak luze irauten zuen beraren aldartean. Besteaz pentsatzean harrotu egiten zen baina berehala hutsik geratzen barrutik.

Honela, inori ezer esan gabe, nahiz eta etxekoek sumatu berarengan aldaketa bat eta aurka egin, Lur Santura erromes joateko hautua hartu zuen. Loiolatik irten zenean penitentzian bizitzeko aukera bakarra ikusten zuen bere gaztaroko bekatu guztiengatik. Baina Jainkoak beste bide diferente batetik eramango zuen. Manresan gogo-jardunak (espiritu ejerzizioak) egiten eta idazten hasi zen eta baita besteei laguntzeko deia sentitu ere. Baina hori guztia Jerusalemen egingo zuen, Jesu Kristorengandik gertuago egonik. Baina han bertan egotea debekatu ziotelarik, bere asmoak pikutara joan zitzaizkion eta Jainkoaren nahiaren bila berriz hasi behar izan zuen. Bere bizitza osoan hori izan zen zuen betiko helmuga, baita gauza guztietan Jainkoaren aintzarik handiena bilatzea ere. AMDG

Baina hori guztia besteei zerbitzatuz ulertzen zuen; horretarako ikastera jo beharra ikusi zuen, hasieran eskolako gaztetxoekin, gero hainbat unibertsitatetan, amaitzeko Pariseko Sorbonan. Han bildu zuen Jesusen Lagundiaren sortzaileen taldea. Europako gazte intelektualez osatua, eta besteen artean Nafarroako Frantses Jatsukoa, Xabierko Frantzisko. Jakina denez, bion familiak etsai politikoak izan ziren.  Zalantzarik gabe historia mingarri hori bizirik egonen zen Ignazioren eta Frantziskoren arteko hasierako harreman zailen azpian.

Iñigok Pariseko Sorbonan Ignazio izena hartzen du Antiokiako san Ignazio martiriari izena hartuz. Hainbat pertsonari gogo-jardunak (ejertzizio espiritualak) ematen hasten da, Jainkoaren nahia aurkitzen, txerkatzen,  laguntzeko eta Jesu Kristori jarraitzeko. Unibertsitateko gazte horiek, bereizmen edo dizernimenduaren bidez, Jesusen Lagundia sortzea erabaki zuten, Jainkoaren nahia betez, Elizari eta herriei zerbitzatzeko, ekintza espiritualen eta sozialen bidez.

Bere konbertsioaren ondorio edo tresna berezia Gogo Jardunak izan zituen, ignaziotar erara noski. Horrela ignaziotar espiritualtasuna garatzen joan da gaur arte. Altxortzat dauzkagu askok eta askok; horregatik, urteurren honetan aukera paregabea dugu, mundu korapilatsu eta kolpatu honetan, bide horretara hurbildu eta bera sakontzeko, Jesus Jauna gehiago maiatzeko eta jarraitzeko, eta mundua eraldatzeko. Gauza guztiak Kristogan beti berri ikusteko.

Guk ere gure zauriak ditugu Iñigok bezala. Hala ere zauriak ez zuen eraman isolamentura, depresiora edo lehenagoko erroreak- errakuntzak errepikatzera. Zauriak bere bizi-ikuspuntua aldarazi zion, eraldatu zion geroko begirada. Zauriak aldakuntza prosezu bati atea ireki zion. Misteriotsuki  eta urratsez-urrats hasi zen “gauza guztiak Kristogan beti berri ikusten”. Lehen gauza guztiak bere aberastasun gosez eta niaren-egoaren- ezinezko irudimenaz ikusten zituen, kanpoko itxurazaletasun itsutik eta arrakasta eta ohore pertsonaletik beti irabazi, garaitu eskatzen duenetik. Bere begirada, izate eta biziera aldaketa guzi honi KONBERTSIOA deitzen diogu.  Bere autobiografian, azken urteetan idatzia, Ignaziok kontatzen digu nola Jainkoak, pazientzia,eramanpen handiz, eramaten zuen bere nahiaren bila etengabe aurkitzera. Ibilaldi horri esker jakitatea lortzen dugu gure bizia serio hartzeko eta sakonki aukeratzeko, hautatzeko Jainkoari, munduari eta gure buruari begira. Urte honetan zehar ospatu duguna bere konbertsioaren hasiera izan da. Aldakuntza espiritual hau hiru zutabetan oinarritzen da, oso gaurkoak direnak, nik uste:

1.     Zauri sendatua: asko hitz egiten da ZAURGARRITASUNAZ, bulnerabilitateaz, pandemian sufritu dugu eta orain Ukrainako guduan. Ahultasuna onartu behar dugu baina baita ahultasunetik lan egin jakin behar dugu, hortxe islatzen delakotz hobe giza sakontasuna eta Jainkoaren grazia. Eta ez gara betiko zaurituta gelditzen: sendakuntza dago, barkamena dago batengandik haratago.

2.    Bide espirituala: Ignazio isilik eta lasai altxatzen da espiritu maisu bezala espíritu bidexka erakusten diguna non guk gure buruak islatuta ikusten ahal ditugun eta suspertuak gure bidexka urratu ahal izateko. Egungo eredu edo modelo izaten ahal da  sentimenduei begiratzen dielako eta baita barruko eta kanpoko amarruak edo engainuak argitzen laguntzen digulako. Egon eta bizi isiltasun espiritual horren erronka da gure kristau fedean hazten laguntzen ahal diguna.

3.    Esperintzia osoa: konbertsioak eramaten du bere onena ateratzera. Bere zorionak Jesu kristoren Jainkoarengana, besteengana eta bere buruarengana abiatzen du bere bizitza. Horretara doaz Gogojardunak, norberaren nia, nortasuna, eraldatzera, niaren haustura batzera.

4.    Izate irekia: Ignazioren ibilbidea, heltzen doan heinean, elkartasunezkoa bihurtzen da, komunitarioa, zabalik beste pertsonei. “Bakarrik eta oinez” bere perfekzio bila joatetik  arimak laguntzera, behartsuen bidelagun izatera. Gehiago maitatzeko eta zerbitzateko munduan eta elizan.

Horrela egin zien aurre zauriei  sendatzeko, bide espiritual sakona eginez, “gauza guziak Kristogan ikusten” konbertsio bidean irekitzen besteei eta zetorren mundu berri bati.

Horretara deituak gara denok, laikoak, erlijiosoak, apezak, apezpikuak ere, apalki elkarrekin bidea eginez, SINODO ERAKO ELIZAREN ALDE.

Anai-arreba maiteok bukatu nahi dut luze xamar den prediku hau Fernando Aire Etxart “XALBADOR”, mistiko-artzain-bertsolaria aipatuz.

Iazko azaroaren 7an, 45 urte bete ziren zendu zela.  

Neuretzat profeta izan zen Jainkoaren elizaren fedean eta salaketan, profeta euskal herritarren arteko borrokaz ohartarazteko, profeta euskararen galeraz. Honen inguruan gogora ditzagun, hiru bertsoren bidez,  bere salaketak NIGARRA BEGIAN bertso sorta antologikoan:

 

“Jainko maitea, nago noiz deituko nauzun

munduan zabaltzerat zerbait alaitasun;

ez dakit beti danik zer gaitik naukazun

gutarteko berri txar guzien oihartzun.

(…)

Sumatuz euskaldunak, ospetsu nahian,

gurerik deus ez duen hizkuntza mihian,

sofritzen egoiten naiz horien erdian,

gutaz ahalgetua, nigarra begian.

(…)

0, entzule maitea, otoi, barkamendu,

ez badut bozkarioz kantaldi hau ondu!

Jostetako gogoa dautate kendu,

aunitz maite duenak aunitz sofritzen du.”

 

Baina aukeratu dut hurrengo bertsoa, azpimarratzeko Xalbadorren fede bilakaera sakona eta baliosa. Loiolako Iñigori etxe honetan sentitzen hasi zitzaiona, hain zuzen. Bertan azaltzen baitu Jainkoarekiko bere harreman mistikoa, maitasunezkoa, lagunkoia, konfiantzazkoa eta egiazkoa:

 

“Zure laguna eginez geroz enetzat ez da nekerik,

zure behako samurrak eman nau fidantziaz beterik; (behako=begiratu)

deusen galderik ez dautzut bada egiten ene baitarik,

ez gaztigua urrun dezazun, ez eta sari eskerik;

gaurkotz ez dautzut deusik eskatzen amodioaz besterik.

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario