Kenian, Afrikan, erlijiosa marianitek kudeatzen daben Kaikor programara joan da aurten batu dan dirua Lehen Jaunartzeetan Artea, Igorre eta Zeanurin. Hona zer esan deuskuen:
Con vuestra aportación hacéis posible que estos niños y niñas , que son hermanos y hermanas nuestras , mejoren su día a día. ESKERRIK ASKO!!
¡Hagamos entre todos un mundo nuevo!
Zuen ekarpenarekin posible egiten dozue gure anai-arrebak diren haur horreek euren egunerokotasuna hobetzea. ESKERRIK ASKO!!
Egin dagigun mundu barri bat danon artean!
Lemoa. Dima, Zeanuri, Igorre, Bedia, Artea & Lemoa: Arratia Jesus Team: 08. etapea: Luze ibilteko jan egin behar dogu & Jaunartzeak
Bai Bedian eta baita ere Lemoan osdpatu izan doguz lehen jaunartzeak:
Pozez beterik Jauna
gatoz Zuregana
Zuregan aurkitzen da
jaia ta afana.
Zeuk emoten deuskuzu
eukaristi jana
ogiaren irudiz
zure Gorputz dana!
Bedia
Dima
Diman be lehen Jaunartzea ospatu eben domeka honetan. Alluitz, Amaiur eta Eñautek, euren familiakaz batera, ederto ospatu eben egun hau Jesusi jarraitu gurean. Argazkian ikusten doguz Nati, Bego eta Agustinegaz batera. Zorionak!
Zeanuri
Zeanuriko Andra Mariko parrokia bete beterik egon da domeka honetan lehen jaunartzea egin daben sei ume eta familiei laguntzeko. Organoaren doinuak, kitarraren musikak eta herriaren kantak ospakizun eder bat osatu dabe. Zorionak guztioi! Aurrera Zeanuriko Arratia Jesus Team!Jesus maiteari jarraitu
Umeon gaurko poztasuna
Eta gurasoen harrotasuna
Jaunartzean Jesus gugaz
Familiaren alkartasuna
Bedeinkatzen gaitu zure laztanak
Aleluia!
Soldaduak laga rmak
Alkarbanatu daukaguna
Ogi, poza, fede_ eta lana
Natura zaintzen dogunean
Ta gaixoa bisitatzean
Bedeinkatzen gaitu zure laztanak
Aleluia!
Zure_Hitza entzutean
Zure gorputza onartzean
Jesus egiten jaku etxekoa
Katekesian batu gaitu
Bere ondora gonbidatu
Jesus da gure betiko laguna.
Aleluia!
Musika: Leonard Cohen
Igorre
Igorreko 11 neska-mutilek (argazkian hamar agertu arren) Lehen Jaunartzea ospatu dabe Andra Mari Parrokian. Zoriona eurei eta euren familiei!
Txirrindulari onak egiten daben legez, karrera bat irabazi ostean ez dabe bizikleta gordeta ixten. Garaipena ospatu, atseden apur bat hartu eta barriro bidean. Eta Jesusi jarraitzea da gure bidea!
Zorionak Igorreko KT! Eutsi gogor! Jesus da gure liderra!
11 chavales de Igorre (aunque aparecen diez en la foto) han celebrado su Primera Comunión en la Parroquia de Andra Mari. ¡Felicidades a ellos y a sus familias!
Como hacen los buenos ciclistas, tras ganar una carrera no dejan la bicicleta guardada. Celebrad la victoria, descansad un poco y otra vez en camino. ¡Y seguir a Jesús es nuestro camino!
Zorionak Igorreko KT! ¡Jesús es nuestro líder!
Eskerrik asko ospakizun alaia eta pertehartzailea egiten lagundu daben guztiei!
Bedia
Joan dan domekan, San Isidro egunez, ospatu zan Bedian kurtso honetako azkenengo familia meza.Pazko garaiko Emauseko pasadizua izan zan eukaristiaren gai nagusia. Jesusekin topo egiteko modu asko baditugu ere, bere mahaiko ogi eta ardotan parte hartzea da modurik behinena.
Eskerrik asko kurtsoan zehar familia mezan parte hartu dozuen guztioi:katekesiko ume, guraso, katekista eta parroki kideei.Datorren kurtsorarte Jainkoa lagun!
Artea
Arratia Jesus Team taldeko Arteako Enaitz, Nahia eta Xabik gaur ospatu dabe euren fede bizitzako etapa nagusi bat: jaunartzea. Familiak eta KTko familien laguntzaz, giro ederrean ospatu dabe jaia. Eskertzekoa Zeanuriko KTko kitarristek emondako alaitasuna kantakaz.
Txirrindulari onak egiten daben legez, karrera bat irabazi ostean ez dabe bizikleta gordeta ixten. Garaipena ospatu, atseden apur bat hartu eta barriro bidean. Eta Jesusi jarraitzea da gure bidea!
Zorionak Arteako KT! Eutsi gogor! Jesus da gure liderra!
Lemoa
Ebanjelioan agertzen diran langile erak aprobetxatuz (arrantzaleak, artzainak, arotzak, ereilea...)maiatzaren lehena ospatu dogu Lemoako familia mezan.Altarako mahaian, ogia eta ardoagaz batera,giza lanaren ezaugarriak jarri doguz pankarten bidez: lan duina, giza lana, lan justoa...etab.Jesusek "giza arrantzale" egin gaitu, baita "Erreinuaren azien ereileak" ere. Gora maiatzaren lehena!
Eta hona hemen zelan bizi izan daben Aste Santua Arratiako KTko talde batzuk.
KT2022
Azken gaia
1.-
Aste Santua gogoratu Recordar como hemos clebrado la Semana Santa
Aste Santuko Jaia fede ikuspegitik, Gabonak
baino garrantzia gehiago dauka.
Baiabideak/Recursos: Erramu Domekako bideoa ikusi:
https://youtu.be/A7TtfmEEoE4
KTko aldizkaria ikusi: http://arratiaeliza.blogspot.com/2022/04/circula-numero-16-de-la-revista.html
Egon diran herrian zer egin daben fede aldetik
kontatu
Errepasatu 5. Gaia, ea amaitu daben oporretan
osorik. Ver si an terminado el tema 5 en las vacaciones.
2.- 7. Etapea:
Luze ibilteko jan egin behar dogu
Azala/Portada: ikusi marrazki bakoitza ze
ageri da.
2. orrian: Irakurri edo kontatu Ebanjelioa.
Txikiek koloreztatu irudiak azaldu ostean zer esan gura daben.
3. orrian: Gogoeta: Hiru leku edo modu Jesus
gure artean aurkitzeko. Osatu testuak. Ulertu irudiak
4. eta 5. Orrialdak: Tercero y cuarto leer y entender
el resumen. Txikia, lehen eta bigarren mailak: koloreztut irudiak. Uertu eta
azaldu zer esan gura daben.
7. orrian: Egin otoutza danon artean: eskuak
emon, begiak itxi, gurasoak esan, umeak errepikatu…
8. Kanta ikasi: Emaiguzu Jauna: http://arratiaeliza.blogspot.com/2014/07/emaiguzu-jauna-juanjo-elezkano-kanta.html
Eskulana:
lora bi egin eta ekarri ospakizunean. Hau danok egingo dogu.
Laugarren mailakoak: Ikusi bideo hau etxean
eta danon artean komentatu:
http://arratiaeliza.blogspot.com/2015/05/zer-dan-jaunartzea-familia-bati-azaldua.html
Lan ona
izan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario