Hartu tarte bat isiltasunean egoteko, zeure buruagaz eta Jainkoagaz berba egiteko. Jesusi lekua egiteko sasoia da Abendua. Erdu!
Abenduaren aldi honetan
landu daigun esperantza
alde batera itxi daiguzan
alperkeri ta zalantza
Jesus badator, Jesus badago
egin kanta eta dantza
gure bizitzan indarra dogu
berak dinosku norantza.
Natibitate aurretik dogu
abendu gogorra, hotza,
Jesus ume lez, etxerik gabe
asko jaio: hau bai lotsa!
Gau ilunean biztu dagigun
Jaungoikoaren abotsa:
pastore eta aingeru legez
poztu munduko bihotza!
Gure barruan aldi berean
alde txarra eta ona
zein dan nagusi asma ezinik
aspaldi dabil gizona
gure errukiz goiko zerutik
makurtu da handik hona
Jainko umea gizakiari
oparituz zoriona!
No hay comentarios:
Publicar un comentario