Bediako umeen udalekua herriko ondarea ezagutzeko tartea da, olgau eta ondo pasauez ikasteko tartea. Bai udaldekuko umeek (6-12 urte) bai Txiki-txokokoek (3-5 urte), euren hamabostaldiaren barruan tarte bana euki dabe herria ezagutzeko.
Udalak urte asko daroaz Labayru Fundazinoaren bitartez herriko
ondare immateriala batzen, eta aldi berean zabaltzen. Ondare hori
zabaltzeko egiten diran ekintzen artean, aurten, umeen udalekuan eurei
zuzendutako jarduera bat egin da. Labayruk, Onditz Mendizabal
monitorearen bitartez, ibilbidetxu bat prestau, eta bertako jakingarriak
erakutsi deutsiez umeei.
Horretarako, Onditz Cosme bihurtu da, tranbiako gidaria.
Bediako umeek ez dakie Bediatik Arratiako tranbia ibilten zanik,
eta plazan paradea eukiten ebanik. Horregaitik, Caritasek oin dala urte
biko kanpainarako egindako tranbiaren panela udaletxera eroan, eta han
ikusi eben umeek tranbia Bedian. Cosmek gainera, plazatik eta inguruko
auzoetatik ibilteko, tranbiako tikeak banatu eutsiezan, batetik bestera
igarkizunak, galderak, jolasak eginaz, eta argibideak emonaz. Holan
jakin eben eskolea zergaitik deitzen dan Marcelino Uribiondo, udaletxea
noiz egin zan, plazako monumentua norena dan, Bediakolea palazioaren
izenak zer esan gura dauen, bidean ikusitako arbolak zeintzuk diran eta
zelako orriak daukiezan, bolotan zelan egiten dan.
Tranbiaren bitartez bidaia ederra egin eben, Cosme gidari zala, billete eta guzti.
Eskerrik asko Arratiako Caritaseri panela ixtearren, eta ekarteko-eroateko erraztasun guztiak emotearren.
Igone Etxebarria Zamalloa
No hay comentarios:
Publicar un comentario