Korpuzti domekan, Lemoako parrokian urte askotan Karitaseko boluntarioak izan diranei bihotzeko esker ona eta omenalditxoa eskeini dautsegu.Hona omenduen zerrenda: Ana Mari Yurrebaso, Dulce Estandía,Imanol Barrenetxea, Maria Asun Atxa, Mari Tere Legarra, Rosa Mari Oiarzabal eta Rosario Bilbao.
Omenaldiaren idea parrokiko pastoral batzordeak erabagi eban azken batzarrean.Omenaldia, Arratiako Karitaseko XXVgarren urtehurrenaren barruan kokatu dogu eta Korpuzti egunak solidaritzarekin daukan lotura kontutan izanda.
Mezan parte hartu dabe orain
astebete bere lehen jaunartzea ospatu ebenak eta baita ere katekesiko
ume eta gurasoak. Ospakizun ederra izan da eta jendea pozik irten
da. Bestalde, Lemoako parrokira heldu dira Arratiako Karitasen XXV.garren
urtehurrena dala -ta egin diran panel mugikorrak. Interesgarriak
benetan!
X.E.
No hay comentarios:
Publicar un comentario