1996. urteko martxoaren 30an sortu zan Caritas Arratia, bailara honetako parrokietako taldeak alkartuz gogoeta eta heziketa prozesu baten ondoren. Hori dala-eta, martxoaren 2an, martitzena, arrastiko 7etan zabalduko da “Erdu gugaz!” izeneko erakusketa Igorreko Lasarte kultur etxean. Carlos Bargos, Bizkaiko Caritaseko zuzendaria izango da erakusketa zabaltzeko arduraduna.
Alkarte honen 25 urteko lana azalduko panel handi batzuen bitartez eta bertara helduko da Arratiako Tranbia solidarioa, azken hilabeteotan Arratia guztia zeharkatu dauena. Bideo musikal bat ere estrenatuko da, 150 arratiar baino gehiagok parte hartu dabe bertan, talde honi eupada bat emonaz. Bertsolaria be ez da faltako hasiera emoteko ekitaldi honeri.
Ekintza sorta hau amaitzeko, martxoaren 14an, Dimako parrokian, goizeko 12etan esker onezko mezea be ospatuko da.
Zer egiten dau Caritas Arratiak?
ARRATIAKO CARITASEN ARLO EZBARDINAK
1.- Harrera
Harrera zerbitzua Igorreko parrokiako lokalean, Elexalde kaleko 22an, beheko solairuan dago, eta astean egun bat dauka arreta emoteko, astelehenetan, 10etatik 11:30etara. Gaur egungo egoera dala ta HITZORDUA eskatu behar da, astelehenetan,10:00etatik 11:30etara. Harrera taldeari Caritaseko gizarte-laguntzaile batek laguntzen deutso. Izurritea hasi zanetik urriak bitartean laguntzak “telefonoz” bideratu dira. Orain presentziala da, beti aurretik HITZORDUA eskatuta. Esan behar da 2020.eko martxotik aurrera eta gaur arte behintzat Eusko Jaurlaritzak diru laguntza ugari emoten dauela, egoera larri honetan laguntzak Caritasen bitartez bideratzeko batez ere, gaixo honen ondorioak bizi dabenentzat. Hortik aparte Caritasek baditu bere laguntzak irizpide batzuk kontuan hartuta.
Ahal danik ondoen laguntzak bideratzeko, Mankomunidadeko Gizarte-langileakaz hartuemonean gagoz.
Jatorriari begira, erdiak atzerritarrak dira eta beste erdiak estatuan jaiotakoak, gutxi gora behera.
Egoera administratiboari begira, argi geratzen da Caritasek lagundu dituela egoera normalizatua ez dituenak gehien bat. Legea edo estatua heltzen ez den bazter horretan egin dau bere lan nagusia Caritas Arratiak. Danak ez daukie-eta egoera administratiboa erregulartuta.
Administrazioa heltzen ez dan toki eta jendearengana heltzen da Caritas.
Ohizko laguntzak honakoak izan dira batez ere: Oinarrizko premietarako laguntza ekonomikoa. Garraiorako dirulaguntza. Ekorropan erropea erosteko txartelak. Eta entzutea, pertsona direla sentitu-azotea, duintasuna ez galtzea.
Hau, Harrera zerbitzuari bakarrik dagokionez, baina Arratian hainbat boluntario gehiago dago, parrokietan ordezkariak informazio jaso eta jendeari bideratzeko edo beste arlo batzuetan lan egiteko.
2.- Sensibilizazioa
Caritas Arratiak hainbat kanpainatan lagundu dau, informazioa emonaz gai larrietan eta diru laguntzak jasoz. Diru iturri nagusia Arratiako parrokiko eliztarren bitartez heldu da.
Sarrera nagusiak parrokietan egiten diran lau diru batzeak dira. Hortaz aparte Errefuxiatuen aldeko diru batzea egin zan, lurrikara edo ondatze naturalak egon diranean…
Aipagarria da Arratiako biztanleen erantzun apala eta, aldi berean, esanguratsua.
Informazioa bialdu da komunikabideetara eta hartuemonak egon dira bailarako hainbat udal eta Udalen mankomunitateagaz.
Caritas Arratiaren barri sarritan emon dabe hedabide batzuk. Eurak be esertu gura dabez egunotan bertako boluntarioek.
3.- Bidezko merkataritza
Arratian zehar, nekazal azokatan, hainbat aldiz egin da presente informazioa zabalduz eta produktuak salduz. Zeanuri, Dima, Bedia, Artea, Igorre eta Lemoan.
4.- Lanerako formazioa
Azken urteotan sukaldaritza eta nutrizio ikastaroa eratu dira Arantzazuko Udalagaz alkar lanean. Horretarako Udalaren erantzuna eskertzekoa da.
Hemen, ikastaroa emoten 3 boluntario egon dira:
. Janariei buruz hitzaldiak, et egunero egiten diren janariak ikasi eta eginaz: Lehenengo platera, bigarrena eta postrea.
Arrakastaz gauzatu zan lehen ikastaroa. Bigarrena, zoritxarrez, pandemina dala-eta, bertan behera geratu zan.
5.- Gaixoak eta edadetuak
Boluntario talde bat Diman Arratiako Mankomunitateak daukan Egoitzara joan izan da. Hilean hiru barikutan, goizeko 10:30etan, gura dabenakaz, mezea ospatu eta gaixoak bisitatuz. 50 bat personak hartzen dabe parte, askatasun guztiaz, ospakizun honetan. 6 boluntariok laguntzen eben zeregin honetan.
Izurritea dala-eta, zerbitxu hau bertan behera geratu da, barriro hasteko zain.
6.- Pobreen Eguneko ekitaldiak
Caritas Arratiak, azken lau urteotan, bat egin dau Frantzisko aita santuak deitutako Pobreen Egunagaz. Sensibilizazioaz gain (parrokia eta ermiten kanpaia deiak, afari solidarioa, kantaldiak parrokian zein Lasarte aretoan, Tranbia solidarioa…), urtero laguntza ekonomikoa batu da proiektu zehatz bati laguntzeko: Harribide, Askabide Caritaseko jantoki sozialak eta Bakearen etxea…
Bihotz bihotzez eskertu gura dogu euren lankide diren Arratiako gizon emakumeei, baztertuak senide moduan ikusi eta gizarte zuzenago bat egiteko lanean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario