Landak COVID-19aren izurriaren asterik zailenetan galdu zuen ama, eta
agerian utzi nahi izan du bakardadean jazo diren heriotza horien
bidegabekeria.
Jon Mirena Landa legelariak (Bilbo, 1968) oroimenean iltzatuta ditu, ia
orduz ordu, amaren azken egunak, harengandik nahi baino aparteago egon
bazen ere. Izurria heldu berria zen egun nahasi haietan izan zen: iktus
baten ondorioz, ama erietxean zuten orduan, eta hura ondoan edukitzetik
«arrastoa» galtzera eraman zituen epidemiak. Halaxe hil zen: etxekoak
ondoan izan gabe. Bakartze giro hartan, hileta ere ezin izan zuten egin,
eta orain egitekoak dira. Aste batzuen buruan, Landak iritzi artikulu
batean adierazi zuen zer bidegabekeria egon den birusa saihesteko
neurrien zurrunaren ondorioz bakarrik hil diren pertsonen heriotzen
atzean: «COVID-19aren krisialdiaren zurrunbiloan, isolamenduaren
inertziak aurretik eraman du agur esateko eskubidea».
Irakurri bere testigantzaren laburpena "Horma bako parrokiak" liburuan.
Artikulu osoa gaurko Berria egunkarian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario