Herrialde
horretan 17 urte baino gehiago daramatza, Santa Maria de la
Providenciako mojek, Trujillo Garaian duten komunitatean. Komunitate
horrek Fe y Alegría mugimenduaren elkargo bat sortu eta zuzentzen du,
sistema publikoan integratua dagoena. Hasieran 70 ikasle zituen proiektu
honek, gaur egun, mila haur eta nerabe baino gehiagori eskaintzen die
hezkuntza on bat.
Lan
horrekin bat egin eta Perun burutzen duten proiektuari laguntzeko,
Igorreko abesbatzak Santa Ageda egunean bildutako guztia, lan solidario
horretara bideratzea erabaki zuen. Igorreko abesbatzak 1.772 euro bildu
zituen kausa on horretarako. "Dozenaka taldek Santa Agedarako koplak
abesten dituzte Arratiako jaiaren bezperan. Igorreko abesbatzak urteak
daramatza baserriak bisitatzen eta elizate arratiarreko kaleak
zeharkatzen", dio igorreko apaizak, Jose Mari Kortazar. Beste urte
askotan bezala, auzokideen borondate ona helburu solidario batera
bideratzen da.
Zentzu
honetan, ez dira ahaztu Juanitak Peruko Alto Trujilloko emakume eta
gazteen alde egindako lan garrantzitsuaz. Juanitaren auzokideek eta
lagunek Igorreko abesba tzaren emanaldiaren bideo xume bat grabatu zuten
eta harekin partekatu zuten gainera. "Iritsi da oihartzuna. Obra onek
ere badute oihartzuna". Horrela idazten du Juanitak Perutik. "Santa
Ageda dela-eta zuen errezitaldia ikusi eta entzun nuen. Eskerrik asko,
bihotz-bihotzez, zuen gogo onagatik, misioengatik".
Giza
talde zabal baten lan onari esker funtzionatzen du Perun gaitutako
hezkuntza zentroak. Alto Trujillo auzo berria eta apala izanik,
baliabideak urriak dira, eta, beraz, ilusioa eta pertseberantzia
ezinbestekoak dira. "Beraz, Fe y Alegría nº 63 - Santa María de la
Providencia 90.000 biztanle inguruko basamortu bateko lorategia da", dio
Kortazarrek. Baina gainera, hau ez da Arratia eta Alto Trujillo lotu
dituen ekimen bakarra. "Joseba eta Mikel, arratiako bi gazte, hango
bizilagunekin egon ziren hilabete bat, eta ikastetxean lagundu zuten".
Han
proiektua gertutik ezagutu zuten, bere laguntza ere prestatuz.
Ikusitako egoera latzaren ondoren, haien testigantza partekatu zuten.
Laburpen gisa esan daiteke; "lorategi deritxogun ikastetxean umeek
irribarre egiten dute, gurasoak berbetan, nortasunaz harro etorkizuna
eraikitzeko gogorik ez da falta". Horren erakusle dira, "hilabete
honetan Alto Trujillok udal-barruti izateko baimena jaso izana, porlana
eta adreilua hartuta astelehenetik igandera arte familiak etxetxoak
egiten ibiltzea, eta gurasoek euren seme-alaben garapenean gero eta
arreta handiagoa jartzea".
No hay comentarios:
Publicar un comentario