Domeka honetan ospatu dogu Artean aurtengo lehen familia ospakizuna. Jesusen bazkarien gainean egin deusku berba abadeak, zein zan bere asmoa, bere ametsa, inor ez iztea zorionaren mahaitik kanpora.
Jesusen Aitari gu eta mundu guztia bedeinkatzeko eskatu deutsagu. Danok gure lekutxoa bere mahai bakar baten inguruan!
Mahaitik
mahaira
Mk 2,15
Geroago, Jesus mahaian egoan Leviren etxean; bazan beste
zergalari eta pekatari asko be Jesusegaz eta beronen ikasleakaz mahaian.
Zure mahaira gonbidatu gaituzu Jesus.
Berton danak gara lagunak,
danak gara kideko.
Emon zure Espiritua
poztasun hau
barru barruan izan daigun.
Gure etxeko mahairen inguruan
Pozarren batzen gara.
Emon zure laguntza
ez dadin inor geratu
zure maitasun mahaitik kanpo,
gure etxeko mahaietatik kanpo.
Eskerrik asko Jesus
Zure ondoan beti daukagu leku bat.
Zure ogia,
zure laguntasuna,
zure maitasuna eta
zure laztana.
No hay comentarios:
Publicar un comentario