Igorreko familia talde handi bat alkartu da zapatuan otoitzean, kantan eta lagun giroan gure parrokian.
Abadeak Jesusen agurra bere ikasleei zelakoa izan zan kontatu deusku. Guk be etxetik, fitxa baten, agur bat zelan egin ekarri dogu margoztuta eta azalduta.
Jesus guztion alde bizi izan zan eta bere oroigarriak itxi euskuzan hil aurretik: ikasleei oinak garbitzea (laguntzea) eta ogia eta ardoa konpartitzea (mezatan).
Lk 22,19 Gero, ogia hartu eta, esker oneko otoitza
eginez, zatitu eta emon eutsen esanez:
´Hau neure Gorputza da, zuentzat emongo dana. Egizue hau
neure oroigarri”.
Esker ona emoten
ikusten zaitugu Jesus.
Lagundu gagizuz esker onekoak izaten
Zugaz, guraso eta aitita/amama,
irakasle eta lagunekaz.
Zure gorputza, Zu zeu
gure alde, guztion alde
emon zinan,
bizi zinan.
Eskerrik asko keinu honetan
ikusten dogun
Zure maitasun guztiagaitik!
Lagun bat urrutira doanean
oroigarri bat ixten deusku
bera inoiz ez ahaztuteko.
Zuk ogi ardoak, zure hitza
Itxi deuskuzuz
Zugaz ez gaitezen inoiz ahaztu.
Eskerrik asko, Jesus.
Eskerrik asko, Jesus.
Hurrengo hitzordua abenduaren 14an daukagu, eta hori dala-etam gurasoak batu egin dira meza ostean, gbon jaiaren detaileak argituteko:
El tiempo frío y lluvioso no ha sido problema para reunir a un buen grupo de familias de Igorre en la oración, el canto y el ambiente de compañerismo.
El cura nos ha contado cómo fue la despedida de Jesús a
sus discípulos. Nosotros desde casa, en una ficha, le hemos traído cómo
imaginamos la despedida pintada y explicada. Jesús vivió a favor de
todos y nos dejó sus recuerdos antes de morir: lavar los pies a los
alumnos (ayudar) y compartir el pan y vino (en misa).
No hay comentarios:
Publicar un comentario