Páginas

jueves, 12 de marzo de 2020

Atzeratu egin da Liturgia 4.0 ikastaroaren bosgarren ekitaldia

Se pospone la sesión formativa.
Monitores de liturgia y acompañantes de las celebraciones de la palabra de Arratia tienen una invitación este sábado, 15 de marzo, para continuar el cursillo de formación permanente Liturgia 4.0 en Arratia. Liturgia 4.0 hace referencia a que es el cuarto curso que se lleva a cabo este curso en colaboración con el IDTP de Bilbao. Este sábado, en Dima, la quinta sesión de este curso 19/20.


5.         Nazareteko bizilaguna
 


Kristau-iturrien arabera, Joan Bataiatzailearengandik urrundu ondoren, Galileako bideetan dabilen profeta ibiltari gisa agertzen da Jesus bat-batean. Badirudi lehendik ez zela izan[1]. Hala ere, Jesus ez zen ezezaguna. Jendeak badaki Nazareten hazia dela. Ezagunak dira bere gurasoak eta senideak. Artisauaren semea da. Nazareteko Jesús deitzen dio te. Herri txiki horretako bizilagun den Jesusi buruz zer jakin dezakegu?[2]

Jesusen herria

Judu-familiaren altzoan


Emakumearen egoera ere ez zen gerora Jesusek aldarrikatuko zuena. Seme-alabak izateko eta etxeko lanak egiteko balio zuelako preziatzen zen emakumea, batez ere. Bere gain zuen umeak haztea, janztea, janariak maneatzea eta etxeko gainetiko lanak egitea. Gainerakoan, herriko bizitzan ez zuen ia parterik hartzen. Sukaldea zuen bere lekua. Bere ahaide artekoez aparte ez zuen beste gizonezkorekin harremanik. Ez zen gonbidatuak zeuden mahaian esertzen. Emakumeek beren artean laguntzen eta babesten zuten elkar. Egiaz, emakumea beste norbaitena zen beti. Alaba gaztea aitaren menpetik senarraren menpera igarotzen zen. Aitak
esklabotzat sal zezakeen alaba, zorrak kitatzeko; ostera, semea ez, honek  familiaren segida ziurtatu behar baitzuen. Muzin egin ziezaiokeen senarrak, hor konpon esanda. Bereziki errukarria zen senarrak utzitako emakumeen eta alargunen egoera, ez ohore, ez ondasun eta ez babes geratzen baitziren, bere gain hartuko zuen gizonezko bat aurkiru arte, gutxienez.
Bereizkeriatik defendituko ditu Jesusek emakumeak, bere ikasleen artean  onartuko eta beren emazteei muzin egiten dieten gizonezkoen aurkako jarrera hartuko du Jesusek gero: «Bere emaztea utzi eta beste bat hartzen duenak adulterio egiten du lehenengoaren aurka»[1].



Nazareteko gainerako haurrak bezalaxe, Jesus ere zazpi edo zortzi urte arte amak eta familia taldeko beste emakumeek zaindu eta hazi zuten. Galileako herrixka hauetan, umeak ziren ahulenak eta beratzenak eta gosea, ahuleria eta gaixotasuna jasaten aurrenekoak. Haur asko hiltzen zen[2]. Bestetik, oso gazterik geratzen ziren umezurtz, aitarik edo amarik gabe. Maiteak ziren umeak, ezbairik gabe, baita umezurtzak ere, baina haien bizitza oso gogorra eta zaila zen. Gizonezkoen mundu larderiatsuan sartzen zituzten mutikoak zortzi urterekin, ia eskolarik gabe. Giza-seme arte horretan gizontasuna tinkatzen irakasten zieten, balorea, sexu oldartsua eta maltzurkeria landuz. Horrelako gizarteetan ohikoa ez zen jokabidea hartu zuen Jesusek umeekin, urte batzuk geroago. Jesusengan kristau-iturriek nabarmentzen duten umeekiko arreta eta harrera ez dira, garai hartako beste jokabide ugariekin alderaturik, gizon ohoragarri batentzat ohikoak. Haren jarrera zintzo jasotzen dute hitz hauek: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege»[3].

Nekazarien artean

Erlijio-giroa

Langile bizitza
  

Ez emazte eta ez seme-alaba

Iturria: Pagola, Jose Antonio, Jesus. Hurbilketa historikoa, Donostia, Idatz, 2009, 51-72. or.
 
  




Laugarren ekitaldia berba bitan

Ana Berrizbeitia, del Instituto Diocesano de Teología y Pastoral IDTP, animó el sábado, 15 de febrero, la cuarta sesión del Cursillo de Liturgia, sobre el tema: Kanta otoitz danean.

Además de ensayo de cantos para la cuaresma, profundizamos  en el tema Ebanjelioaren indarra askatu.




Hirugarren ekitaldia berba bitan

Arantzazuko, Dimako, Igorreko eta Zeanuriko Liturgiako begiraleak eta  hitzaren ospakizunen laguntzaileak batu dira larunbat honetan, urtarrilak 11, Arratiako Liturgia 4.0 etengabeko prestakuntza ikastaroarekin jarraitzeko. Liturgia 4.0 Bilboko IDTPrekin elkarlanean ikasturte honetan egiten den laugarren ikasturtea dela aipatzen dau.


Además de hablar sobre los distintos temas posibles para profundizar durante este curso, aquí las fechas de las sesiones de formación en común:

5 de octubre, Zeanuri: Mateo ebanjelistea I
9 de noviembre, Zeanuri: Mateo ebanjelistea II
11 de enero, Igorre: Palestina Jesusen sasoian
15 de febrero, Igorre: Ana Berrizbeitia: Kanta otoitza danean
14 de marzo, Dima: Jesus, Nazareteko bizilaguna
9 de mayo, Dima

Los sábados de 10:00 a 12:00 de la mañana.

Aquí el guión de los tres primeros temas:


Jesus: Galileako judua

Jeshua zuen izena eta gustukoa, gainera, seguruenik. Etimologiarik zabalduenaren arabera, Jauna salbatzaile[1] esan nahi du. Bere aitak ezarri zion erdainkuntza egunean. Izen hori edonork zuenez, beste zerbait gehiago ezarri behar zitzaion izen berekoetatik bereizteko[2]. Jeshua bar Josef, Joseren semea, deitzen zion herriko jendeak. Beste tokietan Jeshua ha notsri, Nazareteko Jesus[3]. Pertsonaz jakin behar zen lehenengo gauza horixe zen hogeita hamargarren urteko Galilean: nongoa da?, zein etxetakoa? Zein herritakoa eta zein familiatakoa zen jakinez gero, pertsona hartaz asko jakin zitekeen[4].

Berarekin zebilen jendearentzat, Jesus galilearra zen. Ez zetorren Judeatik; ez zen Diasporan jaioa ere, inperioak ezarritako juduen koloniaren batean. Nazaretetik zetorren, ez Tiberiadestik; herrixka ezezagunekoa zen, ez Jerusalemgo hiri santukoa. Artisau baten semea zela, ez zela zergalari edo lege-maisu batena, bazekiten denek. Jakin al dezakegu zer zen hogeita hamargarren urte inguruko Galileako[5] judua izatea?

Erromako inperioaren mende
Herodesen oroitzapen ospetsua eta dohakabea
Galilea Antipasen garaian
Hirigintza Galilean

Ezaugarri bereziko juduak
 
(...)

Alexandro Handiaren bultzada helenizatzailearen ondotik, gero eta gehiago errotu eta sendotu zen greziera, irabazitako lurraldeetan, kultu- rako, administrazioko eta salerosketako hizkuntza ofiziala bihurtzeraino. Horrelako zerbait gertatu zen Galilean eta Judean ere. Arameera ez zen baztertu, baina Herodesen gortekoek, buruzagiek eta administrazioaren arduradunek asko erabiltzen zuten greziera. Seforisen Tiberiadesen baino gehiago, agian, baina bietan ere bizirik zirauen arameerak. Jerusalemgo agintariek eta apaizek ere bazekiten greziera[1]. Jesusen garaian bi hizkuntzen jabe zen jendea bazela, uste da: arameeraz mintzo zena eta grezieraz ere nola edo hala moldatzen zena[2]. Dudarik gabe, Jesusek arameeraz pentsatzen eta hitz egiten zuen. Baina greziar hizkuntzarekin ere uste dugun baino harreman handiagoa izan zezakeen, lan bila Seforiseraino iritsi bazen, batez ere. Haren jarraitzaile-taldeko batzuk grekoz mintzatzen ziren. Bere eginkizuna betetzeko grekoa jakin behar zuen Levi zergalariak. Andresek eta Felipek ere jakingo zuten, seguruenik, grezierazko izenak zituztenez eta Betsaida edo Filipoko Zesareatik zetozenez, eta Jesusi ere lagunduko zioten sirofenizia bezalako herrietan jentilekin hizketatzen.

Erromatarren etorrerak ez du latina ezartzerik lortzen. Erromatar funtzionarioek eta militarrek bakarrik erabiltzen zuten, dirudienez. Egia da, etxeetan, ubideen zubietan eta monumentuetan latinez ezartzen zituzten oroit-hitzak, baina jendeak ez zituen ulertzen; idazkun horiek adierazten zuten agintearen eta nagusitasunaren mezua bakarrik usnatzen zuten. Jesusek latina bazekiela pentsatzeko arrazoirik ez da. Hainbeste hizkuntza egiten eta lardaskatzen ziren eskualdean, arameeraz, bere ama-hizkuntzan, mintzo zen nekazari giroko galilearra zen Jesus, beraz; ulertzeko eta testuen aipamenak egiteko adina bazekien, noski, bibliako hebreera; agian, lardaska zezakeen zerbait grezieraz ere. Baina latinik ez zekien[3].


[1] Jerusalemek hogeita bost mila biztanletik berrogeita hamabost milara bitarte izan zitzakeen. Horietatik hamar edo hamabost mila grezieraz hitz egiteko gai zirela, uste da.
[2] Galilea Beherean eta Aintzira erriberan arameeraz (=hebreeraz) eta grezieraz aurkitutako idaztiek jende elebiduna bazela pentsarazten dute. Seguruenik, gutxi batzuk baizik ez ziren.
[3] Joan 19, 20ren arabera, gurutzean arameeraz (=hebreeraz), latinez eta grezieraz irakur zitezkeen hitzak hizkuntza-egoeraren seinale argiak dira.




[1] Jehoshua-ren laburdura da Jeshua. Jahivehk salbatzen du esan nahi du. Jaunaren salbamena esan nahi duela idazten du Alexandriako Filonek Jesusen garaiko filosofo juduak.
[2] Jesusen garaian izen hori bera zuten beste hamarren bat lagun aipatzen ditu Flavio Josefo historialari juduak bere idatzietan. Babiloniako atzerrialdiaren aurretik, «Josue» erabiltzen zen.
[3] Grekozko Iesous-etik etorri da euskarazko Jesus.
[4] Bere taldetik abiatzen da gizabanakoaren nortasuna kultura honetan. Gizabanakoaren psikologia aztertzeak ez du hainbeste axola, haren taldearenak baizik (Malima-Rohrbaugh).
[5] Jesus hogeita hamargarren urtean, Galileako ingurumari jakinean kokatzen saiatzen da gaur egungo ikerkuntza, ez du hain eremu zabala den lehen mendeko judaismoa hartzen.

Iturria: Pagola, Jose Antonio, Jesus. Hurbilketa historikoa, Donostia, Idatz, 2009, 25-48. or.








Mateori sarrera orokorra


1.- Mateoren mundua

Hartu zure etxeko Biblian sasoiko mapa bat.     

1.- I. mendean, Erroma zan nagusi Mediterraneo inguru guztian. Lurralde zabal hori gobernatzeko, Enperadoreak eta Senatuak (jauntxoen batzarra) tokiko agintariak erabiltzen ebezan. Palestina “Inperioaren estolda” lez hartzen zan.

2.- Erromatar probintzia guztietan egozen tenpluak Inperioko jainkoeei kultu publikoa emoteko. Enperadore batzuk euren buruei be kultu hori eskatzen eben. Etxeetan be baegozan santutegi edo altare txikiak, etxe eta familiako jainko zaindariei kultua emoteko.

3.- Gizarte ezbardintasunak itzelak ziran. Gitxiengo batek luxuzko bizimodua eroaten eban bitartean, gehiengoa pobrezian bizi zan, miserian. Zergak eta burokraziaren ustelkeria ziran arrazoia. (gogoratu Lk 16,19-31).



Alkarrizketarako:

Begiratu gure munduari. Inguruan zelako egoera bizi dogu politika, gizarte, ekonomia eta erlijio mailan. Mateoren sasoikoaren antzik badauka?



2.- Ebanjelioa Mateok dakarrenez

Ebanjelista bakoitzak irudi bat dauka. Mateo agertzen jaku hegoak dituan gizaki bat legez. Zergaitik? Jesusen giza genealogiagaz hasten dalako bere ebanjelioa: Jesus, Mesias, Dabidek seme, Abrahamen seme (Mt 1,1), Jainkoaren seme (Mt 1,18-25).



Grekeraz idatzia izan zan, 80-90urte inguruan, behar bada Inperioko uri nagusi bat zan Siriako Antiokian.

Bere alkartea judu izandako kristauaz osatua dirudi hiru arrazoi honengaitik:
-Idazteunak ezagutzen dabez.
-Judaismo ofizialagaz gatazkan dagoz.
-Mundu paganotik datozen kristauei zabaltzen doaz astiro astiro.


Alkarrizketarako:

Bilatu zure Biblian Mateoren ebanjelioaren egitura eta sail bakoitzeko ezaugarriak.



3.- Nor da Jesus? Mateok dakarrenez

1.- Mesias da Jesus

Jesusen sasoian mesias politiko eta erlijioso bat itxaroten zan, hau da, Jainkoak igurtzia edo gantzutua bere herria eroateko barriztatze erlijioso eta erabateko askapenera. Itxaroten zanaren aldean, oso Jesus Mesias ezbardina aurkezten deusku Mateok.

2.- Jainkoaren Seme da Jesus

Jesusen sasoian, seme izatea aitaren gurari oso-osorik betetzea zan, bere nahiak gorde, lanbidea be bai. Jesusek Jainkoari “aita” deitzen deutso, zeruko bere Aitaren nahia bete gurean bizi da beti.

3.- Jaun Berbiztua da Jesus

Mateok hau argi dauka: Jesus da Jaun berbiztua, alkartearen erdian dagoena eta laguntzen deutsona. Arazoen erdian, hau jakiteak konfiantza eta indarra emoten deutsoz, ebatziak hartzeko orduan argitu eta lan misiolarian suspertu eta adoretu.




Alkarrizketarako:
Zer dino jendeak Nazareteko Jesusi buruz? Zer dinot nik, nire berba eta niri bizitzaz, nor da Jesus niretzat?





4.- Jesusen jarraitzaileen alkartea

→ Jainkoaren erregetzara deitzen dau Jesusek

Ordutik hasi zan Jesus iragartzen: “Bihotz-barritu zaiteze, hurrean da-eta zeruetako erreinua (erregetza)” (Mt 4,17).

→ Eta bere inguruan ikasle talde bat batzen dau

Jesusek esan eutsen: “Zatoze neugaz eta giza arrantzale egingo zaituet” (Mt 4,19).

Jesusen dei hau onartzen dabenek osatzen dabe benetako eta egiazko Israel

Jainkoaren erreinua (…) frutua atarako deutson herri bati emongo jako (Mt 21,43).

→ Talde hau da Israel barri misiolaria, Jesusen lana jarraitzeko zeregina daukana
               
Zoaze eta egin herri guztiak nire ikasle (Mt 28,19-20).



→ Talde hau alkarte bat da, zeruetako Aitaren nahia betetzen daben seme-alaba eta senideen alkartea. Jainkoaren nahia bost hitzaldi handitan adierazten da:
Mt 5-7; 10; 13; 18; 24-25


Alkarrizketarako:
Bost hitzaldietatik aukeratu bat. Astiro irakurri eta otoitz egin beragaz. Zer eskatu deust? Ze argi emon deust? Zertan adoretu nau?



5.- Zeruetako erreinua

Jesusen sasoian mundu judeguak Jainkoaren erreinua edo erregetza etortzea itxaroten eban. Yahve bera bat-batean sartuko zan historian, indartsu eta agintez betea, bere herriarentzat bake eta justizia aldi bat ezartzeko.

Une hori heldu dala iragarten dau Jesusek. Baina Jainkoa ez da itxaroten eben justizia ezartzen dauena, Aita on baten modukoa baino: “harek gaiztoentzat eta zintzoentzat ataratzen dau eguzkia” (Mt 5,45), errukiz beteriko aita lakoa baino, bere agintea parkatuz agertzen dauena, holan senide arteko parkamen mundu bat sortuz (Mt 18,21-35).

Erreinua opari bat da, itzelezko pozaz hartzen ustebakoa. Parabolen bitartez egingo dau berba Jesusek berari buruz (Mt 13). Parabolatan erreinua eguneroko gauza txiki hauskorrakaz konparatzen da: hazia, legamia, altxorra… Esperantzaz eta etorkizun barriaz egiten deuskue berba. Erreinuaren aurrean di-da egin behar dogu.



→ Bai baina oraindino ez.

Alkarrizketarako:
Jesusek erreinua zelan itxaron behar dogun be azalduko deusku. Begira Mt 25 eta aukeratu hiru paraboletatik bat. Zer dinosku? Zer eskatu deust? Ze argi emon deust? Zertan adoretu nau?




6.- Nor da ikaslea Mateoren ebanjelioan?



→ Bere Jaunaren amaiera berdina berari be etorri ahal jakola jakin arren, berari leiala dana.

Ikaslea ez da irakasle baino gehiago (Mt 10,24.26.28).

→ Erreinua berbaz eta egintzaz iragarten dauena.

Beraz, nire berba honeek entzuten eta betetzen dituana… (Mt 7,24-25).

→ Zeruetako Aitaren nahia egiten dauena.

Izan be, zeruko nire Aitaren nahia egien dauana, horixe dot Nik anaia eta arreba eta ama (Mt 12,50).

→ Jesus Mesias, Jainkoaren Seme eta Jaun berbiztu lez onartzen dauena.

“Eta Ni zeuekin izango nozue egunero munduaren azkenera arte” (Mt 28,20).

→ Ikasleen alkartean bizi dana seme-alaba eta senide legez.

Zuek guztiok senideak zarie (Mt 23,2.12).

Alkarrizketarako:

Bost puntuotan ez dira amaitzen ikaslearen ezaugarriak Mateoren ebanjelioak dakarrenez. Ausartzen al zara beste ezaugarriren bat sartzen?


 


No hay comentarios:

Publicar un comentario